Azpeitiko zortzi igerilari izango dira Nazioarteko XXXI. Eguberri Txapelketan

1452244_162951683915353_1787244743_n

Igande honetan, abenduak 29, Nazioarteko XXXI. Eguberri Txapelketa-Foru Aldundia Sari Nagusia jokatuko da Ordizian. Azpeititik zortzi igerilari joango dira parte hartzera: Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi.

Hauetako bat gainera, Ainhoa Goenaga, Euskal Selekzioaren deia jaso du eta, Ordiziako txapelketan, Euskal Herria ordezkatuko du. Horrek erakusten digu, egunero, isilean, sakrifizio eta entrenamenduak egin ezkero, emaitzak eta horrelako dei pozgarriak iristen direla.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dira, 10:00etan hasita eta 18:30etan izango dira finalak. Txapelketa Ordiziako Majori igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.

Zorte on denoi !!

Igerilariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiko zortzi igerilari izango dira Nazioarteko XXXI. Eguberri Txapelketan sarreran

Izarraitzekoek bikain Gabon Kopan

Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak, dotore egiten dute igeri.

Hemen Gabon Kopako erreleboetako bi taldeen bideoak:

Zapatuan, abenduaren 21ean, taldeko benjaminek eta alebinek Eibarko Ipurua Igerilekuan Gabon Kopa saria jokatu zuten. Denboraldiko bigarren zita ofiziala zuten Eibarkoa eta, aldi berean, 2013ko azkena izan zen.

Izarraitz IEtik 25 igerilari joan ziren lehiaketara. Seguruenik, Santo Tomas egunak zerikusia izango zuen izan genituen 11 bajekin.

Izarraitz IEko gaztetxoek, beste behin ere igeri egiteko estilo eta teknika bikainak erakutsi zituzten; uretatik kanpo ere, adiskidetasun eta lagunarte jator bat dagoela ikusi genuen.

14:30ean zuten hitzordua 36 igerilarik Azpeitiko Igerileku aurrean. Horietatik 25ek hartu zuten autobusa. Igeriketa kirol indibiduala izanik, autobusean sortzen den adiskidetasun eta talde giro horri balio handia ematen diogu Izarraitz Igeri Elkartean.

Beroketak egin eta 16:30ean eman zioten hasiera Gabon Kopari 2004-2005 urteetan jaiotako igerilariek, 50 metro bizkar probarekin. Gabon Kopak duen berezitasunetako bat da igerilari bakoitzak ondo menperatzen duen estiloan igeri egiteko aukera ematen duela. Esan bezala, aurrenak izan ziren bizkar estiloko igerilariak, gero bular estilokoak, hirugarrenez krol estilokoak eta, azkenean, tximeleta estilokoak. Bakarkako probak bukatu ondoren, erreleboak hasi ziren.

Eibarko Gabon Kopa, gustuko lehiaketa dute kirolari gaztetxoek dominak ematen dituztelako. Horren harira, esan behar dugu, gure igerilari erdiek pasa podiumera igotzea lortu zutela eta besteak oso gertu ibili zirela.

Erreleboetan, berriz, alebin mailako neskek, 4 X 50 estilo proban lehen postua lortu zuten eta kopa ekarri zuten Azpeitira. Benjamin mailan, igerilari asko ditugu eta bi taldetan banatu zituen entrenatzaileak. Bi taldeak podiumera igo ziren, lehen eta hirugarren postua lortu baitzuten 8 x 25 metro estilo mixto proban. Hauek ere, harro etorri ziren Azpeitira, lortutako kopekin.

Zorionak denoi !

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoek bikain Gabon Kopan sarreran

Dominak, sariak eta “goxokiak” ekarri dituzte gure gaztetxoak Eibartik.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ARGAZKIAK

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Dominak, sariak eta “goxokiak” ekarri dituzte gure gaztetxoak Eibartik. sarreran

Zapatuan, Gabon Kopa Eibarren

Gabonak 2013-2014

Zapatuan, abenduak 21, Santo Tomas eguna, XXV. Igeriketako Gabon Kopa jokatuko da Eibarko Ipurua Udal Igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei. Badakizue, konpetizio hauetan parte hartzeko, ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela.

Autobusa 14:45ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 15:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 16:30ean.

Zorte on denei !                       ZERRENDAK

 

 

DEIALDIAK, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, Gabon Kopa Eibarren sarreran

Ainhoa eta Oihana, Urola Ikastolako Aldizkarian

ikastola rebista - copia

Albisteak, Igerilariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa eta Oihana, Urola Ikastolako Aldizkarian sarreran

Astebukaeran, marka onak lortu dituzte gure igerilariak

1011671_745266755501828_710308260_n

Astebukaera honetan, bi txapelketa izan dituzte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek. Galdakaon Euskal Herriko Taldeen Kopa eta Zarautzen Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatu dituzte. Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan dute proba horiek. Esan beharra dago test horien emaitzak oso onak izan direla.

Aipagarriena, Jon Aizpuruk 200 metro bular proban, 15 urtekoen Euskal Herriko marka berria ezarri zuela 2:21:82 denborarekin.

Galdakaon, Euskal Herriko Taldeen Kopan, Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Aiora Beristainek eta Eva Astigarragak maila ona erakutsi zuten. Maialen Aizpuruk, azken egunetan gaixorik, ez zuen hartu parte.

Egin dituzten denborak ikusita, eta kontuan izanda txapelketa hau ez dutela prestatu, ez dugu lotsarik esateko, txapelketa bikaina egin dutela.

Banan-banan:

  • Ainhoa Goenagak: 200 bizkar eta 200 estilo probatan bere markak hobetzea lortu zuen. 50 eta 100 bizkarren bere denboretan ibili zen.
  • Jon Aizpuruk: Lehen esan bezala, 200 bularren 15 urteko EHko errekor berria, 100 bularren bere marka hobetu zuen eta 50 bular eta 200 estiloetan bere denboretan. .
  • Oihana Goenagak: 400 libre proban, 11 segundotan hobetu zuen bere denbora, oso ondo. 100 eta 200 libre probatan bere denboretan ibili zen eta 50 librean berriz, ez zuen igeri egin berak dakin bezala.
  • Aiora Beristainek: 100 libre, 100 estilo eta 200 tximeletan bere markak hobetu zituen. 100 tximeletan ez zen eroso ibili.
  • Eva Astigarragak: 200 bular eta 400 estilotan bere markak hobetu zituen. 100 bularren ez zen fin ibili.

Zarautzen, berriz, Gipuzkoako Taldeen Kopan, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariak. Hemen ere, inskribatuta egon arren, baja bat izan genuen; Ainitze Odriozolak, gaixorik, ez zuen parte hartu.

Omar Urbieta entrenatzailearen esanetan, balorazio orokorra oso ona da. Jonek eta Nereak lehenengo txapelketa garrantzitsua zuten, berauek baino igerilari zaharragoekin lehiatu zuten, eta esperientzia hartzeko oso ondo etorriko zaie.

  • Jone Goenagak:  200 estilo, 400 libre eta 800 libre probetan bere markak hobetu zituen eta, Neguko Euskal Herriko Txapelketako mininak lortu zituen.
  • Nerea Berasategik: 50 tximeleta eta 200 tximeletan bere denborak hobetu zituen. 100 tximeletan, deskalifikatu egin zuten biraje bat gaizki egin zuelako.

Zorionak eta segi gogor prestatzen !!

Hemen, Jon Aizpuruk 200 metro bular proban, 15 urtekoen Euskal Herriko errekorraren bideoa:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Astebukaeran, marka onak lortu dituzte gure igerilariak sarreran

Gabonetako entrenamenduen ordutegia

Hona hemen Gabonetako ordutegia:

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabonetako entrenamenduen ordutegia sarreran

Euskal Herriko Taldeen Kopako emaitzak. Galdakao.

IMG-20131215-WA0000

Taldeen sailkapen orokorrean, azpeitiko neskak, Oarsoaldea IKE ordezkatuz, 4. postua lortu dute eta mutilak berriz, 7. postua.

Zorionak !

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Taldeen Kopako emaitzak. Galdakao. sarreran

Astebukaerako behin betiko serieak

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Astebukaerako behin betiko serieak sarreran

Zuzendaritzan batzorkide berri bat

Atzo, abenduak 12, ez ohiko batzarra eta urteko ohiko batzar nagusia ospatu genituen eta, Aitor Berasategi batzorkide berri izendatu genuen. Ongi etorri zuzendaritza batzordera.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zuzendaritzan batzorkide berri bat sarreran