Zuzendaritzan batzorkide berri bat

Atzo, abenduak 12, ez ohiko batzarra eta urteko ohiko batzar nagusia ospatu genituen eta, Aitor Berasategi batzorkide berri izendatu genuen. Ongi etorri zuzendaritza batzordera.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zuzendaritzan batzorkide berri bat sarreran

Bi txapelketa aste bukaeran

7463_740621169299720_1088114503_n

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketetan hartuko dute parte: Zarautzen eta Galdakaon.

Zarautzen Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da, eta larunbatean eta igandean izango dira probak, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 17:00etan.
Azpeititik, hiru igerilari joango dira eta honako probatan hartuko dute parte:

– Ainitze Odriozola: 200 libre.
– Jone Goenaga: 200 estilo, 400 libre eta 800 libre.
– Nerea Berasategi: 50 tximeleta, 100 tximeleta eta 200 tximeleta.

Zarautzeko zerrendak:

Bigarren hitzordua Bizkaian izango dute. Galdakaoko igerilekura Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartzera joango dira sei azpeitiar igerilari larunbatean eta igandean baita ere. Han, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde indartsuenak izango dira nor baino nor. Hauek ere, aurreko urteko denborak jaistea izango dute helburu.

Banan-banan proba hauetan hartuko dute parte:

– Ainhoa Goenaga: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo.
– Jon Aizpuru: 50 bular, 100 bular, 200 bular eta 200 estilo.
– Oihana Goenaga: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 400 libre.
– Maialen Aizpuru: 400 estilo.
– Eva Astigarraga: 100 bular eta 200 bular.
– Aiora Beristain: 100 libre, 100 estilo, 100 tximeleta eta 200 tximeleta.

Zorte on guztioi!

Galdakaoko zerrendak:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi txapelketa aste bukaeran sarreran

Ainhoa eta Oihanaren elkarrizketa Uztarrian

uztarria2

Albisteak, Igerilariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa eta Oihanaren elkarrizketa Uztarrian sarreran

BATZARRA 2013

asamblea22-2 copia

Kaixo lagunok:

Datorren ostegunean, abenduak 12 eta Sindikatu Zaharrean, Izarraitz Igeri Elkarteak ez ohiko batzarra egingo du 19:45etan hasita, estatutu berriei onespena emateko, hala badagokio. Gero, 20:00etan, Izarraitz Igeri Elkarteak ohiko batzarra egingo du.

Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Izarraitz Igeri Elkarteko batzarren deialdiak:

Estatutu berriak eta 2012. urteko batzarreko akta hemen (hauen oniritzia bozkatuko dugu):

Bertan ikusiko garelakoan.

Zuzendaritza Batzordea

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude BATZARRA 2013 sarreran

Ainhoa eta Oihana Uztarrian

Aldizkariaren aurrerapena: Uretako ahizpak

Uztarria.com

Datorren ostiralean hasita banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren abenduko zenbakia. Bertan, Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpei egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da. Igeriketan marka oso onak lortu dituzte azken urteotan Goenaga ahizpek, eta igeriketari lotutako hainbat pasadizo irakurri ahal izango dira aldizkarian. Hemen aurrerapen bideoa.

Albisteak, Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa eta Oihana Uztarrian sarreran

Izarraitz Igeri elkarteak eta Lagun Onak Txirrindulari taldeak bat egin dute ‘Gugandik hasita’ ekimenarekin

Uztarria.com webgunetik

Igerilari%20eta%20txirrindulari%20elkarteak%20gugandik%20hasita

Izarraitz Igeri elkarteak eta Lagun Onak Txirrindulari taldeak bat egin dute ‘Gugandik hasita’ ekimenarekin

Gugandik hasita ekimenaren baitan, Izarraitz Igeri Elkarteak eta Lagun Onak Txirrindulari Taldeak Udalarekin akordioa erdietsi dute, eta ekimenaren konpromisoari lotuta, Udalak abiaraziko dituen urratsekin batera, hainbat neurri hartuko dituzte kirol taldeok. Hemen akordioaren lau puntuak:

1.- Azpeitiko Udalak, konpromiso hau sinatzen duten herri eragileei, bilketarako bitarteko egokiak eskainiko dizkie. Horren baitan, hondakinak egoki sailkatzeko edukiontziak: marroia organikorako, horia ontzi arinentzat, urdina paperarentzat eta berdea errefusa biltzeko.
2.- Azpeitiko Udalak, eragileoi, bilketa egokia izan dadin euskarri komunikatiboak helaraziko dizkie: kartelak, diptikoak, hiztegiak, hondakinen bilketa modu eraginkorrean gauzatu dadin.
3.- Hau sinatzen duenak eta Azpeitiako Udalak hiru hilabetean behin bilera bat egingo dute gaiaren inguruko gertakariak, azken ordukoak eta, halakorik ezean, jarraipena egiteko.
4.- Eragileek euren bazkide, lankide edo taldekideen artean, taldeak Udalarekin harturiko konpromisoaren berri zuzena izango du eta gauzatzeko borondatea agertuko du.

Azpeitiko Udalak joan den maiatzeko Udalbatzan onartu zuen hondakinen bilketa egungo edukiontzien sistematik abiatuta egingo duela. Udalean ordezkatuta dauden hiru alderdien (Bildu, EAJ eta Hamaikabat) adostasunarekin hartu zen erabakia. Sistema berria ezartzerako orduan Udalak eragile eta herritarren elkarlana eta parte-hartzea bultzatuko zituela esan zuen orduan, eta Gugandik hasita ekimenaren barruan hainbat taldek eta eragilek hartu dute konpromisoa.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri elkarteak eta Lagun Onak Txirrindulari taldeak bat egin dute ‘Gugandik hasita’ ekimenarekin sarreran

Sentsazio onarekin Castelló de la Planatik

Oihana-Ainhoa

Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga sentsazio onarekin itzuli dira Castelló de la Planatik. Bertan, estatuko igerilari onenak izan dira aste bukaera honetan Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 507 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpak. Biek, beraien maila azaldu dute eta gustura etorri dira, bertan izan den maila kontuan hartuta.

Denboraldi hasiera izateko, nahiko denbora onak lortu dituzte. Oihanak, 50 metro librean Euskadiko 14 urtekoen marka berria lortu du txapelketa honetan 27:49 denborarekin.

Mireia Belmonte, ospe handiko igerilariak, 1.500 metro libreko proban munduko errekor berria ezarri zuen, eta ziur, haren lehiaketa bertatik ikusteak, asko balioko die aurrera begira.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Eutsi gogor Ainhoa eta Oihana!

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Sentsazio onarekin Castelló de la Planatik sarreran

Espainiako absolutuen neguko Txapelketa. Igandeko emaitzak.

Bukatu da Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa, denboraldiko lehen zita garrantzitsua. Castelló de la Planan, Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenagak txapelketa txukuna egin dute. Zorionak bikote !

Hemen igandeko emaitzak:

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako absolutuen neguko Txapelketa. Igandeko emaitzak. sarreran

Espainiako absolutuen neguko Txapelketa. Zapatuko emaitzak.

Gaurko jardunaldian, Ainhoak, 200 bizkar proban eta Oihanak berriz, 50 libre proban lehiatu dira. Denboraldi hasera dela kontutan hartuta, denbora politak lortu dituzte. Baita era, 4 x 50 estilo erreleboan igeri egin dute.

Hemen gaurko emaitzak:

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako absolutuen neguko Txapelketa. Zapatuko emaitzak. sarreran

Espainiako absolutuen neguko Txapelketa. Ostiraleko emaitzak.

Gaur hasi da Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa Castelló de la Planan. Aipagarriena, Mireia Belmontek 1500 metro libreko proban, (15:26:95) 25 metrotako igerilekuan lortu duen munduko errekor berria .

Gure igerilariak, Ainhoa eta Oihana, bere denboretan ibili dira. Oihanak, 200 metroko proban, bere denbora hobetzea lortu du (2:04:59).

Lehen jardunaldiko emaitzak:

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako absolutuen neguko Txapelketa. Ostiraleko emaitzak. sarreran