Ainhoa eta Oihana Castelló de la Planara

cartel

Txapelketako informazioa irudian klikatuta

Aste bukaera honetan, azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa ospatuko da Castelló de la Planan. Bertan parte hartuko dute Ainhoa eta Oihana Goenaga ahizpek.

Ainhoak 50 metro bizkarrez, 100 metro bizkarrez eta 200 metro bizkarrez probetan hartuko du parte. Oihanak, berriz, 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 100 metro estilo probetan ariko da. Horiez gain, errelebo probak ere izango dituzte.

Goenaga ahizpek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute ostiralean, zapatuan eta igandean Castelló de la Planako Gaetá Huguet igerilekuan. Txapelketa goiztiar horrek, martxa hartzen hasteko eta denboraldian zehar hobetu dezaketena ilusioz begiratzeko aukera emango die. Hala ere, ziur gaude, uretan duten guztia emango dutela, eta aurrez dituzten denborak hobetuko dituztela.

Zorte on Ainhoa eta Oihana!

Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Errenteriako Galtzarabordako igerilekuan ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Bigarren zita horretan, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain, Eva Astigarraga, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi lehiatu ziren. Ainhoa Goenaga, gaixorik zela-eta, baja izan zen azken momentuan.

Entrenatzaileek aurrez esandako denboretan ibili ziren zazpi igerilariak. Eskolako azterketak eta karga handiko entrenamenduak ez dira baldintza aproposenak denbora onak lortzeko.

Animo, denboraldia hasi besterik ez da egin eta!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa eta Oihana Castelló de la Planara sarreran

Ligako 2. jardunaldiko zerrendak

Hemen Errenteriako jardunaldiko zerrendak:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ligako 2. jardunaldiko zerrendak sarreran

Masterrentzat lehen entrenamendua

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zapatu honetan, azaroak 23, goizeko 10:00etan, masterrak lehen entrenamendu ofiziala izango dute Azpeitiko Udal Igerilekuan.

Entrenamendu honekin, Izarraitz Igeri Elkarteak hasiera emango dio atal berri honi.

Albisteak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Masterrentzat lehen entrenamendua sarreran

Ligako bigarren jardunaldia

1450964_723798187648685_1597473203_n

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek ligako bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa, Errenteriako Galtzaraborda igerilekuan izango da arratsaldeko 16:00etan hasita. Azpeititik, zortzi igerilari joango dira eta honako probatan hartuko dute parte:

  • Ainhoa Goenaga; 50 libre, 200 libre eta 50 tximeleta.
  • Jon Aizpuru; 50 libre, 200 libre eta 50 tximeleta.
  • Oihana Goenaga; 100 estilo, 400 estilo eta 50 tximeleta.
  • Maialen Aizpuru; 100 estilo, 100 bizkar eta 50 libre.
  • Eva Astigarraga; 200 libre, 100 estilo eta 50 tximeleta.
  • Aiora Beristain; 100 estilo, 100 bizkar eta 50 tximeleta.
  • Jone Goenaga; 200 libre, 100 bizkar eta 50 tximeleta.
  • Nerea Berasategi; 200 libre, 100 estilo eta 100 bizkar.

Zorte on guztioi !

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ligako bigarren jardunaldia sarreran

Zapatuan, igeri festa Azpeitian

azpeitia-2013-11-16

AZPEITIKO EMAITZAK

Zapatuan izan zuten Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldia, Azpeitiko Udal Igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko 34 igerilarik hartu zuten parte. Batzuentzat lehen lehiaketa ofiziala izan zen eta urduritasuna nabari zitzaien.

Beste herrietako igeri taldeek gustukoa dute Azpeitiko igerilekua, harmailetan ikusle asko sartzen baitira. Hala ere, zapatuan, igerilekua txikia gelditu zen, ez zen ikusle gehiago sartzen. Poz handia ematen du igeriketa bezalako kirol batean, jarraitzaile asko ikusteak.

Benjaminek, bizkar estiloan hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bular eta bizkar estiloetan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.

Emaitza onak lortu zituzten Izarraitzeko igerilariek. Hala ere, eta beti azpimarratzen dugun bezala, adin horietan emaitzak baino helburu garrantzitsuagoak daude; kirola egiteko zaletasuna bermatzea, kirol mailako heziketan, puntualitatea, diziplina edo errespetua bezalako baloreak ikastea, igerilarien arteko adiskidetasuna sustatzea, igeriketako lau estiloak ondo menperatzea. Horren guztiaren harira iritsiko dira emaitzak.

Zorionak ba igerilari, entrenatzaile eta zapatuko jardunaldia antolatzen ezinbesteko laguntza eman zuten guraso guztiei. Mila esker.

Bestalde, hurrengo zapatuan, azaroak 23, eskolarteko San Andres Igeriketa Saria jokatuko da Azkoitiko Udal Igerilekuan. Bertara joango dira Izarraitzeko igerilari gaztetxoak eta baita federatuta ez dauden igerilariak ere, ikastola edo ikastetxeko arduradunarekin.

Gozatu eta zorte on denei.

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, igeri festa Azpeitian sarreran

K.Z.L.ko lehen jardunaldiko zerrendak (Azpeitia)

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude K.Z.L.ko lehen jardunaldiko zerrendak (Azpeitia) sarreran

Kirol Zehaztasun ligaren lehen jardunaldia, Azpeitian

kzl

Zapatu honetan, azaroak 16, hasiko da gure igerilari gaztetxoen denboraldia, Azpeitiko igerilekuan. Kirol Zehaztasun ligako lehen proba izango da eta bertan hartuko dute parte 2002, 2003, 2004 eta 2005. urteetan jaiotako neskek; eta 2001, 2002, 2003, 2004 eta 2005. urteetan jaiotako mutilek. 2005. urtean jaiotakoek lehen aldiz hartuko dute parte lehiaketa ofizial batean.

Beroketak 15:00etan hasiko dira, eta jardunaldia 16:00etan. Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariarekin batera ariko dira, besteak beste, Azkoitiko Zubiaurreko, Eibarko Urbateko, Oñatiko Aloña Mendiko, Bergarako eta Legazpiko igerilariak.

Entrenatzaileak ari dira jardunaldian parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten. Badakizue, lehia hauetan modu egoki batean aritzeko, ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela. Zapatuko jardunaldian, bizkar izango da estilo nagusia.

Igerilari txiki hauen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte larunbatean igerilekuko harmailetara.

Etxean utzi beldurrak eta animo lehen aldiz lehiatu behar duzuenoi.

Zorte on guztioi!

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Kirol Zehaztasun ligaren lehen jardunaldia, Azpeitian sarreran

Ligako lehen jardunaldia

IMG_0053 copia

Pasa den zapatuan izan zuten Izarraitz taldeko infantil eta junior mailako igerilariek ligako lehen jardunaldia, Irungo Azken Portu igerilekuan.

Gure taldetik Irunen lehiatu ziren igerilariak honako hauek izan ziren: Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi. Aiora Beristain lesionatu egin zen beroketak egiten ari zela, eta ez zuen txapelketan parte hartzerik izan.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan.

Aipagarriena, Oihana Goenagak 200 metro bizkar proban egin zuen denbora izan zen; Neguko Espainiako Junior Txapelketarako gutxienekoa. Jone Goenagak eta Nerea Berasategik ere lan ona egin zuten, eta lortu zituzten denborengatik, datorren lehiaketetan Errendimenduko Ligan hartuko dute parte.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ligako lehen jardunaldia sarreran

Irungo lehiaketako zerrendak

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak argitaratu ditu asteburuko lehiaketako zerrendak. Hona hemen Iruneko zerrendak:

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Irungo lehiaketako zerrendak sarreran

Master mailakoekin bilera

Kaixo Lagunok:

Lehenik, Izarraitz Igeri Elkartearen aldetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu sortu berri dugun Masterren atalean zuen izena emateagatik.

Datorren zapatuan, azaroaren 9an, bilera egin nahi dugu izena eman duzuen guztiokin izan ditzakezuen kezkak argitzeko.

  • Eguna: Zapatua, azaroaren 9an.
  • Tokia: Baigera elkartean (Plaza Txiki).
  • Ordua: Eguardiko 13:00etan.

Bertan ikusiko garelakoan.

Agur.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Master mailakoekin bilera sarreran