Urola Kostako Hitzan, master taldeaz

hitza1

hitza2

Albisteak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urola Kostako Hitzan, master taldeaz sarreran

ZIRKULARRAK 2013 – 2014

Zirkularrak atalean, zintzilikatu ditugu 2013-2014 denboraldiko KZL liga, Parte-hartze liga, Errendimendu liga, Gipuzkoako gutxienekoak, Igeriketako arau teknikoak, Espainiako Neguko Absolutuen Txapelketa eta Nazioarteko txapelketarako gutxienekoak eta selekzio irizpideak zirkularrak.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ZIRKULARRAK 2013 – 2014 sarreran

2013 – 2014 denboraldiko egutegia

IZARRAITZ IGERI ELKARTEA

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2013 – 2014 denboraldiko egutegia sarreran

Izarraitz Igeri Elkartearen eskaintza berria: master atala

399172_459856234111490_1696954094_n

Igeriketako denboraldi hasiera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteak urrats berri bat eman nahi du, master atala sortuz.

Master atala 25 urtetik gorako igerilari, igerilari ohi, triatloilari edo igeriketarekin zerikusia duen edozein jarduerako kirolariei zuzendua dago.

Entrenamendu talde bat izanik, igerilekuko txapelketetarako, ur irekietako txapelketetarako zein triatloietarako igeriketa ahalmena landu eta hobetzea ditu helburu, beti ere igeriketak duen alderdi soziala eta osasun onura albo batera utzi gabe.

Izena emateko, izarraitz.ie@hotmail.com e-posta helbidean edo igerilekuko sarreran egin daiteke.

Gure proiektua azaltzeko eta zalantzak argitzeko, izena ematen duten guztiekin hitz egingo dugu.

Animatu zaitez!!

Masterrak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkartearen eskaintza berria: master atala sarreran

DENDA ETA IGERILARIEN ZERRENDAK

Kamisetak, galtza motzak, txanoak eta bainujantziak salgai dauzkagu. Baita ere, sudaderak egiteko asmoa dugu. Gauzatutakoan, adieraziko dizuegu.

Bestalde, 2013 – 2014 denboraldirako izena eman duten igerilarien zerrendak eguneratu ditugu. ELKARTEA barruan aurkituko dituzue.

Hemen azpian, Jon Aizpuru kamiseta eta galtza motzak jantzita eta eskuan txanoa.

                  Kamiseta aurrea                            Kamiseta atzea

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude DENDA ETA IGERILARIEN ZERRENDAK sarreran

Hasi dira lanean gure igerilariak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Udaberri eta udan izaten dira igeriketako lehiaketa eta txapelketa garrantzitsuenak, eta urruti ikusten da orain urte sasoi hori. Baina igerilariek orain hasi behar dute entrenatzen, eta Izarraitzekoek aurreko astelehenean ekin zioten lanari.

Oraindik, Azpeitian igeriketa egin nahi duten guztientzat deialdia irekita dago. Kirolaren balore guztiak oinarritzat hartuta, gozatu Izarraitz Igeri Elkartean kirol zoragarri honetaz. Emaitzek agintzen duten gizarte honetan, garrantzitsua da giro onaren baloreari eustea, eta hori ziurtatua dauka gurekin igeriketan hasten denak.

Animatu zaitez!

Informazio gehiago:

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi dira lanean gure igerilariak sarreran

Emaitza onak, Kontxa Badiako 70. Igerialdian

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Maialen Sudupe

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Rafa Zubeldia, Pablo Etxeberria eta Leire Ceciaga

Zapatuan, hilak 8, jokatu zen Donostian, Kontxako Badiako 70. Igerialdia eta Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIII. Ligako azkeneko Itsas Zeharkaldia. Eguraldi kaxkarra izan arren, animoekin joan ziren gure igerilariak probara.

Infantilek eman zioten hasiera Easo Igeriketa Taldeak antolatutako igerialdiari. Horiek, 11:00etan hasi zuten proba eta, 800 metroko igerialdia egin zuten. Uda guzian bezala, Izarraitz Igeri Elkarteko Maialen Sudupe izan genuen maila horretan gure ordezkari bakarra. Helmugaratu zen 27. neska izan zen Sudupe. Denboraldi polita egin du Maialenek, gazteenetakoa izan arren. Ea datorren denboraldian, Izarraitzeko infantil gehiago animatzen diren, udako itsas zeharkaldietan parte hartzera.

Absolutuetan, berriz, 11:45ean, emakumeek eman zioten hasera igerialdiari, eta 10 minutu beranduago, gizonezkoak atera ziren lehiara. Absolutuetan emaitza onak izan genituen. Izarraitzeko ordezkari Pablo Etxeberriak hirugarren postua eskuratu zuen, eta senior mailan, lehen postua.

Azpeitiko beste lau igerilarik ere hartu zuten parte proban, eta lan txukuna egin zuten. Kontuan hartu behar da, 600 igerilaritik gora zeudela zeharkaldian izena emanda.

Hemen emaitzak banan-bana:

– Pablo Etxeberria (Izarraitz I.E.), 3. postua eta 1. seniorretan.
– Rafa Zubeldia, 29. postua eta 8. masterretan.
– Iñaki Etxeberria, 59. postua eta 6. master +a mailan.
– Asier Oiartzabal, 79. postua eta 24. masterretan.
– Leire Ceciaga, 81. postua eta 4. masterretan.

Badiako igerialdiarekin amaitu zen Gipuzkoako Distantzi Luzeko liga, eta sailkapen orokorrarie esker, hiru azpeitiar igo ziren podiumera sariak jasotzera.

– Pablo Etxeberria (Izarraitz I.E.), 1. seniorra.
– Rafa Zubeldia, 3. masterra.
– Leire Ceciaga, 3. masterra.

Orain, itsasoko ur gazia alde batera utzi, eta igerilekuan hasiko dira denboraldi berria prestatzen.

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak, Kontxa Badiako 70. Igerialdian sarreran

Zuzendaritza batzordean aldaketak

2013-2014 denboraldia hastear den honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko zuzendaritzan aldaketa bat egon da. Olatz Zabaletak utzi egin du diruzain atala eta bere ordez, Mailu Segurola hasi zaigu.

Olatz, mila esker egin duzun lanagatik eta Mailu, ongi etorri zuzendaritzara.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zuzendaritza batzordean aldaketak sarreran

2013-2014 DENBORALDIA

2013-2014 denboraldia, astelehenean, Irailaren 9an hasiko dugu.
Ordutegia honako hau izango da:

Bestalde, Izarraitz Igeri Elkartean hasi nahi duenak,  bai igeriketa lantzeko edo lehiaketetarako prestatzeko, hemen harremanetan jartzeko bideak:

• Telefonoz: 607 498 500 (Jorge)
• Posta elektronikoa: izarraitz.ie@hotmail.com

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

DEIALDIAK, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2013-2014 DENBORALDIA sarreran

Zapatuan, 70. Kontxa Badiako Igerialdia

travesia-concha-2013

Zapatuan, irailaren 7an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIII. Ligako azkeneko Itsas Zeharkaldia izango da.

Infantilen proba 11etan hasiko da eta 800 metroko luzera du. Absolutuenak, berriz, 11.45etan emango dio hasiera eta irteera bi txandatan emango da, 2220 metroko luzera izanik. Izen-emateak kirolprobak.com webgunean egingo dira. Ligan parte hartu eta sailkapen orokorrean sartu nahi duen bakoitzak txip horia eskuratu beharko du. Dortsalak probaren egunean bertan hartu beharko dira Nautikoko ontziratzeko lekuan.

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, 70. Kontxa Badiako Igerialdia sarreran