San Andres Saria Azkoitin

Larunbat honetan, azaroak 26, Azkoitiko Zubiaurre taldeak San Andres sarira gonbidatu gaituzte arratsalde on bat pasatzera. Saioa 16:00tan hasiko da, baina igerilekuko sarreran 14:45etan elkartuko gara.

Izarraitzetik 74 igerilari joango gara eta bertan 2014 eta 2013 urtean jaiotakoak 25metro libre egingo dute eta 2012 eta 2011 urtean jaiotakoak aldiz, 50metro libre proba burutuko dute.

Denak ondo pasatzeko asmoarekin goaz, beraz, disfrutatu eta aupa Izarraitz!

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude San Andres Saria Azkoitin sarreran

Esperientzia bat gehiago Malen eta Mararentzat

Azaroak 27an goizeko 10.30etatik aurrera Getxoko Fadura igerilekuan izango ditugu Malen Ezama eta Mara Garate alebinen teknifikaziorako deia jaso dutelako. Estatuko igeri federakuntzak antolatutako entrenamendu berezi baten parte izango dira. Euskal Herriko talde ezberdinetako berain adineko hainbat igerilarirekin batera entrenatuko dute.  Pozarren hartu dute albistea eta gogo askorekin joango dira igandean, esperientzia berri honetan asko izango dutelako ikasteko.

Gozatu aukeraz eta asko ikasita itzuli!

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Esperientzia bat gehiago Malen eta Mararentzat sarreran

Asteburuko hitzorduak gaindituta

Benjaminak gustora Bergaran

Ederki hasi ziren gure benjaminak Bergaran egindako lehenengo jardunaldian. Urduritasuna nabarmen zen arren, gogotsu ibili ziren eta ikasitako dena erakutsi ziguten. Pozik eta gustora atera ziren denak eta hurrengo txapelketa prestatzeko irrikitan egotea espero dugu.

Benjaminak Bergaran.

 

Alebinak indartsu Legazpin

Larunbat arratsalde honetan, Izarraitzeko alebinak Legazpin izan ziren. Hauek, benjaminak bezala, primeran aritu ziren. Logikoa den bezala, txikienak baino segurtasun eta ezagutza handiagoarekin. Denboraldi hasiera izan arren, 15 marka pertsonal lortu zituzten.

Jarraitu horrela!

Alebinak Legazpin.

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuko hitzorduak gaindituta sarreran

Benjaminak Bergarara eta alebinak Legazpira

Benjaminen 1. jardunaldia

Benjaminentzako aurtengo denboraldiko lehenengo jardunaldia izango da. 39 igerilari joango dira Bergaran ospatuko den txapelketa honetara. Txapelketa arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

2022-2023 denboraldiari hasiera emango dion jardunaldi honetan beraien hobekuntzak erakusteko aukera izango dute, bakoitzak bere adinaren araberako probei aurre eginez. 2014.urtean jaiotako neska-mutilek 50metro libre egingo dute igeri, 2013koek aldiz, 100metro libre proba burutuko dute. Guztien artean 6×25 metro bizkarreko erreleboa osatuko dute. 2012.urtekoak ordea, 50 metro bizkar eta 200 edo 100metro libre proban parte hartuko dute. Kasu honetan neskek 4×50 metro bizkarreko erreleboetan arituko dira.

Alebinen 2. jardunaldia

Larunbat honetan, benjaminak Bergaran lehiatzen dabiltzan bitartean, alebinak Legazpiko Bikuña kiroldegian izango dira beraien ligako 2. jardunaldian parte hartzen. Bertan, Izarraitzeko 12 igerilarik parte hartuko dute, Hauek beste estilo eta distantzia batean trebatzeko aukera izango dute, zehazki, 200 metro estiloak eta 100 metro libre probei aurre egin beharko diete.

Zorte on guztioi! Aupa Izarraitz!

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminak Bergarara eta alebinak Legazpira sarreran

Indartsu hasi dute denboraldia alebinek

Joan den larunbatean, irailak 29, alebinek denboraldiari hasiera eman zioten. 2011an jaiotako neskek eta 2009 eta 2010 urteetan jaiotako mutilek hartu zuten parte Oñatiko igerilekuan. Izarraitzetik 11 igerilari izan genituen bertan.

1. jardunaldi honek berriz ere lagunekin elkartzeko eta lehiari ekiteko balio izan zuen. Gure alebinak denboraldiko lehen lehiaren urduritasunarekin baina beldurrik gabe egin zuten salto uretara eta horren emaitza izan zen 18 marka pertsonal lortzea.

Jarraitu horrela! Hau hasi besterik ez da egin!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Indartsu hasi dute denboraldia alebinek sarreran

Denboraldiko lehen jardunaldia alebinek

Larunbat honetan, urriak 29, emango diote hasiera 2022-2023 denboraldiari Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek, beraien mailako ligaren bitartez. Alebinen ligako 1. jardunaldia 15.30etatik aurrera Oñatiko Zubikoa kiroldegian ospatuko da. Izarraitzeko guztiek 100 bular eta 200 estilo libreko probetan hartuko dute parte. Taldeko neskak, gainera, 4×100 estilo libreko erreleboan ere arituko dira.
Indarrarekin atera denboraldiari hasiera ona emateko! Zorte on!
Alebinen liga, Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Denboraldiko lehen jardunaldia alebinek sarreran

Gipuzkoan, neguko igeriketako denboraldia hastera doa

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Azpeitiko Udal igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.

Gure igerilariak irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du astebukaerako lehiaketak.

Denboraldiko lehen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goizean sortuko dugun eragozpenagatik.

Zorte on denei!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoan, neguko igeriketako denboraldia hastera doa sarreran

Nagore Alberdi ur irekietan txapeldun!

Nagore Alberdik, Izarraitzeko igerilari azpeitiarrak, lehen postua lortu du igeriketa zeharkaldien ligan, nesken master kategorian.

Denboraldi amaieran Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatzen duen Galan, urteko igerilaririk hoberenak saritzen dira, modalitate eta adin tarte bakoitzean. Nagore Alberdi, ur irekietan egindako lanagatik izan da saritua, denboraldi bikain bat borolbilduz.

Sari honek erakusten digu, beste behin, gure igerilari masterrek jartzen duten gogo eta grina. Nagoreren sariak, atzetik, talde oso baten indarra baitu.

Zorionak Nagoreri eta Izarraitzeko master guztiei!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nagore Alberdi ur irekietan txapeldun! sarreran

Nagore Alberdi, GIFeko urteko Galan saritua

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, irailaren 23an, ostirala, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, 2021-22 denboraldiko igerilari onenak saritzeko ekitaldia burutuko du. Sariketa hau Donostiako Kirol Etxeko Atano III gelan egingo da.

Izarraitz Igeri Elkarteko Nagore Alberdi, master kategorian aritzen den igerilari azpeitiarra, sarituen artean dago, ur irekien sailean. GIFek ematen duen sari hau, denboraldi osoan zehar egindako lan paregabearen ordaina da.

Zorionak Nagore eta segi igeriketaz eta emaitzez disfrutatzen!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nagore Alberdi, GIFeko urteko Galan saritua sarreran

Flysch Beltza igeriketa zeharkaldia

Nagore Alberdik, master kategorian, lehen postua lortu du pasa den larunbatean burututako Flysch Beltza igeri zeharkaldian. Sailkapen orokorrean ere postu bikaina eskuratu du, 8. postuan helmugaratzea lortu baitu, zeharkaldi bikaina osatuz.

Rafa Zubeldiak ere sasoian jarraitzen duela erakutsi du, eta bikain aritu da, beste behin ere. Baina, Debako hondartzara lehen postuetan iristea lortu badu ere, deskalifikatua izan da txapelik gabe helmugaratzeagatik.

Denboraldi hondarrean gauden arren, indartsu jarraitzen dute Izarraitzeko igerilari beteranoek.

Aupa zuek!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Flysch Beltza igeriketa zeharkaldia sarreran