Asteburuan Getxon jokatu zen Alebiñen EH-ko Txapelketa

Pasa den asteburuan, Getxoko Fadura igerilekuan jokatu zen Euskal Herriko udako alebin txapelketa. Aroa Azkune izan zen gure ordezkari bakarra. Aroak emaitza bikainal lortuta itzuli zen etxera. Hiru marka pertsonal lortu zituen, hori gutxi ez eta hiru aldiz podiumera igota ere itzuli zen etxera. 2010 urtean jaiotako alebinen sailkapenean, 100 eta 200 bularren bigarren postua eskuratu zuen eta 200 bizkarren hirugarrena.

Denboraldi amaierako txapelketa izan zen asteburukoa Aroarentzat eta beste behin urte osoko lana agerian geratu zen.

Zorionak Aroa eta orain oporrak disfrutatu!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan Getxon jokatu zen Alebiñen EH-ko Txapelketa sarreran

Zapatuan, Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia jokatu zen

Zumaian Itzurun-Arranpla probarekin itzuli da Gipuzkoako ur irekien liga; Izarraitzekoak azpimarratzeko emaitzak lortu zituzten. Ia gure etxea den Zumaiako herrian ospatu zen larunbat honetan, ekainaren 26an, Itzurun-Arranplako edizio berri bat.

Izarraitzeko igerilariek aipatzeko emaitzak lortu zituzten (eta disfrutatu ere) eguraldia lagun ez izan arren eta hasieran pentsatutako ibilbidea aldatu bazen ere, azkenean Urolaren itsasadarrean igeri egin zuten eta.

Rafa Zubeldia podiumean

Hilabetetako lan isilaren isla izaten dira askotan emaitzak, eta horren ondorioetako bat Rafa Zubeldiak podiuma zapaltzea izan zen larunbatekoa. Pozik eta irifar aurpegian batekin joan zen trofeoarekin etxera.

Azpimarratzekoa baita ere Nagore Alberdi igerilari emakume bakarra izan genuela irteera lerroan eta lehen hamarren artean sailkatzea lortu zuen. Zazpigarren izan zen Zumaiako arranplan kokatutako helmugan.

Gure klubeko igerilariekin amaitzeko, Alex Miranda ere irteera lerroan egon zen.

Hori izan zen larunbatak eman ziguna. Gure igerilarien hurrengo hitzordua Bizkaia aldean izango da, Lekeitioko kilin-kalan proban hain zuzen ere. Bertan nagusiek aukera izateaz aparte, klubeko igerilari txikiek ere izan dezakete beraien aukera ur irekiak probatzeko. Horretarako talde teknikotik bideratu da informazioa gurasoei.

Igandean berriz, “Baleazaleen zeharkaldia” ospatuko da. Itsas zeharkaldi honetan, Pasai San Pedron hasi eta Donostiako Zurriolako hondartzaraino izaten du ibilbidea (5.300 metro).

Gure igerilariek lanean jarraituko dute ur irekien munduaz disfrutatzen jarraitzeko!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia jokatu zen sarreran

Gamarran egun pasa

Izarraitz igeri elkarteko 73 prebenjamin eta benjamin ostegunean, ekainaren 23an, Gasteizko Gamarrako igerilekuetan eman zioten bukaera denboraldiari. Egunpasa bikaina izan zen. Igerilekuetaz gozatzeaz gain, lagunekin hainbat jolas esberdinetan ere aritu ziren.

Eskerrak eman nahi dizkiogu laguntzera etorri ziren gurasoei, beraiek gabe horrelako ekintzak aurrera ateratzea ezinezkoa izango litzatekeelako.

Albisteak, Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gamarran egun pasa sarreran

Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketa, Irunen

 

Asteburu honetan, ekainaren 25ean eta 26an, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Irungo Azken Portuko igerilekuan.

Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilariak parte hartuko dute:

Maialen Sudupek (2002), Uxue Etxeberriak (2004), Alazne Sudupek (2004), Maier Lizarzaburuk (2005), Elene Sudupek (2006), Julen Artetxek (2006), Anne Sagarmendik (2007), Nahia Estebanek (2007), Mirari Goenagak (2008), Nahia Amenabarrek (2008), Maiana Uriak (2008), Noa Garatek (2008), Ane Azkuek (2008), Nora Eizagirrek (2008), Oihana Otaegik (2009), Laia Elortzak (2009) eta Ana Agirrezabalagak (2009).

Zorte on guztioi eta egurre!

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketa, Irunen sarreran

Aroa Azkune Euskal Herriko udako alebin mailako txapelketan

Euskal Herriko udako alebin txapelketa jokatuko da, ekainaren 25ean eta 26an, Getxoko Fadura kiroldegian eta han izango da Aroa Azkune Izarraitz igeri elkartea ordezkatzen. Denboraldian zehar egindako probetan gutxieneko denborak egin ondoren lortu du sailkatzea.

Txapelketa lau saiotan banatuko da, goizez lehiak 10:00etan hasiko dira eta 17:00etan arratsaldez. Aroak 200 eta 100 bizkar eta 200 eta 100 bular probetan parte hartuko du.

Denboraldia azken txanpara iristen ari da, eta gure igerilarien urte osoko lana agerian geratzen ari da. Emaitza bikainak lortu zituen Aroak Gipuzkoako alebin txapelketan, eta Getxora ere indartsu joango da.

Zorte on!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aroa Azkune Euskal Herriko udako alebin mailako txapelketan sarreran

Izarraitzeko prebenjaminen erakustaldia

Urte osoan ikasitako ariketak eta abileziak plazara atera zituzten astelehenean (ekainak 20) Izarraitz igeri elkarteko 40 prebenjaminek. Azpeitiko igerilekuan eskaini zuten erakustaldia, denboraldi amaierako saioa ikustera hurbildu ziren familiartekoz inguratuta. Denboraldia hasi zenetik orain arte ikasi dutena etxekoei erakusteko eguna izan zen astelehenekoa, egun berezia igerilari txikienentzat.

Aupa zuek eta segi ikasten!

Albisteak, Oharrak, Prebenjaminak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko prebenjaminen erakustaldia sarreran

Udako entrenamenduen ordutegiak

  • Ekainaren 24ean eta 25ean, 2010 eta 2015 bitartean jaiotakoak ez dute izango entrenamendurik.
  • Ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte:
  1.  2011-2012-2013 urteetan jaiotakoak Udalekuak (10:00 – 13:00).
  2.  2014 eta 2015ean jaiotakoak lan saioak astearte eta ostegunetan 13:00etatik   13:45etara.
  3.  Igeriketa lantzen astelehen eta astezkenean 13:00eatik 14:00etara.
  4.  Errendimendukoak 09:00etatik 11:00etara.
  5.  Master eta Masterplus urtean zehar izan duten ordutegia.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako entrenamenduen ordutegiak sarreran

Gamarrara irteera

Izarraitz igeri elkarteko prebenjamin eta benjaminak ekainak 23an Gasteizko Gamarrako igerilekuetara joango dira egunpasa denboraldi amaiera ospatzera. Irteera goizeko 9etan izango da Azpeitiko igerileku aurretik. Itzulera, aldiz, 18.30ak alderako egingo dugu.

Urtero bezala, ez ahaztu hamaiketakoa, bazkaria, toalla, bainujantzia, uretako txanoa, txankletak eta eguzkitako krema!!

Oso ondo pasa!

 

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gamarrara irteera sarreran

Alebinak Gipuzkoako txapelketan gustora

Pasa den asteburuan alebinak Ordizian izan ziren Gipuzkoako txapelketan lehiatzen. Gehienentzako denboraldiko azkeneko txapelketa izan zen eta dena eman zuten urtea ondo bukatu ahal izateko.

Denetarik eduki genuen, poztasunak eta negarrak, baina guztira 29 marka pertsonal lortu zituzten. Ez daude ohituta hiru jardunaldi egitera eta nekea azkeneko saioan nabaritzen zen arren, bukaera arte gogotsu aritu ziren.

Aipatzekoa da batzuk podiumera igotzea lortu zutela:

  • Aroa Azkunek, 100 metro bularren urrezko domina, 100 metro bizkar proban brontzezko domina eta 200 metro bizkarren beste brontzezko domina.
  • June Amenabarrek, 400 metro estilo proban zilarrezko domina.
  • Aroa Azkuek, 100 metro tximeleta eta 100 metro estilo proban zilarrezko dominak lortu zituen.
  • Maria Otaegik 100 metro bularren zilarrezko domina.
  • Malen Ezamak, urrezko domina 200 metro estilo proban.

Gure neska-mutilek lan ona egin dute eta bada garai orain udaz disfrutatzeko.

Ondo pasa!

Alebinen liga, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak Gipuzkoako txapelketan gustora sarreran

“Los 10.000 del Soplao” ur irekitako proban bost azpeitiar izan ziren

Ekainaren 17a ostirala izan bazen ere, gure master ataleko Julen Esteban eta Xabier Aranburu eta beste hiru azpeitiarrek, Koldo Larrañaga, Ainhoa Uranga eta Ruben Jimenezek aukera izan zuten ur irekitako proba batean parte hartzeko.

Eta ez edozein probatan! “Los 10.000 del Soplao” (Cantabria) ekitaldi multikirolariaren barruan 10 kilometroko ur irekitako proba egiten da eta bostkote azpeitiarra hor izan zen. Parte hartzaileek San Vicente eta Comillas arteko ibilbidea osatu behar izan dute.

Eguraldia lagun, bost igerilariek lortu zuten helmuga zeharkatzea eta gaina ere eta esanguratsua da, Ainhoa Urangak, emakumezkoetan bigarren postua lortu zuen. Bostak oso gustura itzuli ziren Azpeitira egindako lanagatik.

Marea Urdinari elkartasuna adierazteko ere izan zuten tartea proba bukatu eta gero.

Aupa zuek eta bejondeizuela!

Orain disfrutatu momentuaz eta aurki erronka gehiagoren bila!

ç

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude “Los 10.000 del Soplao” ur irekitako proban bost azpeitiar izan ziren sarreran