Sekulako emaitzak Igerilari Osoa Gipuzkoako txapelketa eskolarrean

Pasa den igandean Legazpiko Bikuña kiroldegian izan ginen 2011 urtean jaiotako 12 igerilarirekin. Bertan, Gipuzkoako txapelketa eskolarreko Igerilari Osoa jokatu zen.

Ligako jardunaldietan 200 metroko distantziei aurre egin ostean, indartsu egin zituzten 50 tximeleta, 100 bizkar, 100 bular eta 100 libre probak baita erreleboak ere. Horren emaitza izan dira lortutako 39 marka pertsonal. Horrez gain, aipatzekoa 4×50 estiloetako erreleboan Malen Ezama, Maria Otaegi, Aroa Azkue eta Libe Donato de Lopez txapeldunorde izendatu zirela eta Malen Ezamak lortutako hirugarren postua 50 tximeletan. Txapelketa errematatzeko gainera, neskak, podiumera igo ziren taldezkako sailkapenean bigarren postua lortu bai zuten.

Zorionak eta jarraitu horrela lanean!!

 

 

Benjamin eta alebin maila, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Sekulako emaitzak Igerilari Osoa Gipuzkoako txapelketa eskolarrean sarreran

Izarraitzeko igerilariak hiru hitzordu dituzte asteburuan

Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira XXXV. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria (2004) eta Maier Lizarzaburu (2005) igerilariak aukeratu ditu, maiatzaren 14ean eta 15ean, XXXV.  Trofeo Internacional Villa de Gijon Sarian parte hartzeko.

Gure taldekideak honako proba hauetan hartuko dute parte:

  • Uxue Etxeberriak: 200 estilo, 100 bizkar, 100 bular eta 50 bizkar.
  • Maier Lizarzaburuk: 200 bizkar, 100 bizkar eta 50 bizkar.

Zorionak eta zorte on!

 

Taldeko 12 igerilari Igerilari Osoko Gipuzkoako txapelketa eskolarrean

Maiatzaren 15ean, igandea, egun osoz ospatuko da Igerilari Osoa txapelketa Legazpiko Bikuña kiroldegian eta bertan izango gara 2011an jaiotako 12 igerilarirekin. Izan ere, txapelketa honetan parte hartzeko sailkatu dira Malen Ezama, Aroa Azkue, Maria Otaegi, June Amenabar, Jone Sasieta, Ane Artetxe, Irati Artetxe, Leire Artetxe, Libe Donato de Lopez, Lina Lahbib, Mikel Sagarmendi eta Patxi Goenaga.

Goizeko saioa 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa berriz, 16:00tan. Guztiek 50 tximeleta, 100 bizkar, 100 bular eta 100 libre probak igeri egingo dituzte. Neskak, gainera, goizez 4×50 libre eta arratsaldez 4×50 estiloko errelebotan lehiatuko dira.

Gipuzkoako igeri talde guztietako igerilariak elkartuko dira txapelketa honetan. Beraz, txapelketaz gozatzeaz gain lagun berriak egiteko aukera paregabea izango dute gure neska-mutilek.

Zorte on eta egurre!!

 

Infantilak eta juniorrak Zarautzen izango dira Zarautz Sarian

Zapatu arratsaldean eta Zarautzeko Udal Igerilekuan, Zarautz Saria jokatuko da. Bertan, Izarraitzeko hamar igerilari izango dira, Nahia Esteban (2007), Maiana Uria (2008), Noa Garate (2008), Ane Azkue (2008), Nora Eizagirre (2008), Oihana Otaegi (2009), June Larrañaga (2009), Laia Elortza (2009), Siara Orbegozo (2009) eta Ana Agirrezabalaga (2009).

Zorte on eta egurre!

Gipuzkoako selekzioa, Gipuzkoako Txapelketak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariak hiru hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Emaitza bikainak lortu ditu Mirari Goenagak Gipuzkoako selekzioarekin

Frantziako La Rochelle hirian izan da Mirari Goenaga igerilaria asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, nazioarteko “Meeting de L’Atlantique” txapelketan parte hartzen.

Mirari Goenagak lehen aldia zuen igerileku luzean (50 metro) eta hala ere, oso maila ona erakutsi zuen. Bakarkako 4 probatan parte hartu zuen eta lauretan marka pertsonalak egiteaz gain, bi domina lortu zituen, 200 tximeletan urrezkoa eta 100 tximeletan brontzezkoa hain zuzen ere.

Orain eta bere taldekideekin batera, denboraldiko azken txanparako prestatzen jarraituko du.

Zorionak egindako lanagatik!

Gipuzkoako selekzioa, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak lortu ditu Mirari Goenagak Gipuzkoako selekzioarekin sarreran

Mirari Goenaga Gipuzkoako selekzioarekin

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Mirari Goenaga infantil taldeko igerilaria aukeratu du, maiatzaren 7an eta 8an, “ MEETING DE L’ATLANTIQUE” (La Rochellen) Nazioarteko Sariketan parte hartzeko.

Mirari Goenagak 100 tximelata, 200 tximeleta, 200 estilo eta 400 estilo probetan parte hartuko du.

Zorte on Mirari eta disfrutatu!

Albisteak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Mirari Goenaga Gipuzkoako selekzioarekin sarreran

Ondo San Marcial Sarian

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Irungo Azken Portu igerilekuan XXIX. San Marcial Sarian parte hartu zuten pasa den zapatuan, apirilaren 30ean.

Irungo Azken Portu igerilekuan Izarraitzeko igerilari hauek parte hartu zuten; Uxue Etxeberriak, Maier Lizarzaburuk, Julen Artetxek, Anne Sagarmendik, Mirari Goenagak eta Nahia Amenabarrek. Isaac entrenatzailea gustura geratu zen kirolariek eman zuten mailarekin. Guztira 12 marka pertsonal lortuta itzuli ziran Azpeitira.

Zorionak eta segi lanean!

Helduen ligak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ondo San Marcial Sarian sarreran

Alebinak ondo ibili ziren Bergaran

Zapatuan gure alebinak Bergaran izan zuten ligako azken jardunaldia, zazpigarrena hain zuzen ere.

Bertan, lan garrantzitsua zuten eta hala ere emaitza onak lortu zituzten, 400 metro estilo proban igeri egindako denak Gipuzkoako txapelketarako minima lortu baitzuten. Aroa Azkunek, Euskal Herriko mínima ere lortu zuen proba horretan.

Beste proba batzuetan denbora jeistea lortu zuten edo aurrez zuten denbora egitea.

Hala ere, gogor entrenatzen jarraitu behar dugu falta diren txapelketetan indartsu ibiltzeko eta denbora ahalik eta onenak egiten saiatzeko.

Aupa zuek!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak ondo ibili ziren Bergaran sarreran

Talde giro aparta benjaminen Azpeitiko jardunaldian

Benjamin mailako igerilariek larunbatean eman zioten bukaera Test-KZL Ligari, Azpeitian egindako bosgarren jardunaldiarekin. Giro bikaina izan zen igerilekuan; harmailak beteta izan ziren eta Izarraitz taldeko 52 igerilarik parte hartu zuten.

2013 eta 2012 urteetan jaiotako igerilariek eman zioten jardunaldiari hasiera, 100 metro estiloak eta 6×25 metro estiloak errelebo mistoen probekin. Helduagoek, 2011n jaiotako neska-mutilek, 50 edo 100 metro tximeleta eta 200 metro estiloak probei egin behar izan zieten aurre. Igerilari horiek duten adinerako proba zorrotzak izan ziren, baina ausart eta jarrera onarekin zoragarri osatu zituzten biak ala biak. Jardunaldia bukatzeko, 4×50 metro bular estiloko erreleboan aritu ziren kirolariak.

Benjaminen Test-KZL liga bukatu den arren, gogotsu entrenatzen jarraituko dute benjamin mailako igerilariek; izan ere, orain denboraldi bukaeran ospatzen diren hainbat sariketatan parte hartuko dute.

Bestetik, eskerrak eman nahi dizkiogu boluntario lanetan aritu ziren guraso guztiei, zuek ere Izarraitzen parte zaretelako, eta batez ere, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekeelako etxeko igeri jardunaldiak antolatzea.

Aupa Izarraitzeko harrobia!

KZL, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Talde giro aparta benjaminen Azpeitiko jardunaldian sarreran

Izarraitzeko igerilariak hiru hitzordu dituzte asteburuan

 

Benjamin testa eta KZL 5. jardunaldia Azpeitin

Benjamin mailako igerilariak beraien ligako 5. jardunaldia eta azkena lehiatuko dute zapatuan, apirilaren 30ean, Azpeitiko Udal Igerilakuan. Gure igerilariez gain, Azkoitiko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Oñatiko eta Legazpiko igeri taldeetako haurrak ere izango ditugu. Jardunaldia 16:00tan hasiko da baina aldez aurretik, 15:00tan beroketa lanak egingo dituzte.

Jardunaldi honetan parte hartzeko Izarraitzeko 55 igerilarik izena eman dute. 2013 eta 2012 urtean jaiotakoek 100 estilo proba igeri egingo dute eta 6×25 errelebo mistoan ere estilo eran arituko dira. 2011an jaiotakoek, berriz, 50 edo 100 tximeleta, 200 metro estilo eta 4×50 metroko erreleboa bular estiloan igeri egingo dute.

Jardunaldi ederra espero dugu, gainera, ikusteko proba politak dira igeriketako estilo guztietan aritu behar bai dute. Jardunaldi honetaz gozatu nahi izanez gero, harmailak zabalik egongo dira.

Animorik handienak denei!

 

Alebinen ligako 7. jardunaldia Bergaran

Zapatu honetan, apirilak 30, gure alebinak ligako azkeneko jardunaldia izango dute, zazpigarrena hain zuzen. Berriro ere Bergarako Agorrosin igerilekuan da eta aurrekoan bezala, goiz bazkaltzea tokatzen zaigu. Bergarako igerilekuko atean 13:45etan elkartuko gara, beroketa egin eta txapelketa 14:45etan emango dio hasiera.

Hauek dira igeri egingo duten igerilariak eta burutu beharko dituzten probak:

  • Jokin Artetxek 400 metro estilo eta 200 metro libre.
  • Aratz Odriozolak 400 metro estilo eta 200 metro libre.
  • Aroa Azkunek 400 metro estilo eta 200 metro libre.
  • Mikel Ezamak 400 metro estilo eta 200 metro libre.
  • Iker Estebanek 100 metro estilo eta 200 metro libre.

Harmailak zabalik egongo dira gurasoak eta lagunak animatzera joateko.

Aupa Izarraitz eta zorte on!

 

Helduek Irunen izango dira XXIX. San Marcial Sarian 

Zapatu arratsaldean eta Irungo Azken Portu Igerilekuan, XXIX. San Marcial Saria jokatuko da, Bertan, Izarraitzeko sei igerilari izango dira, Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga eta Nahia Amenabar.

Zorte on eta egurre!

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, Helduen ligak, Sariak, Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariak hiru hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Maier Lizarzaburu Espainiako Txapelketan izan da

Atzo, asteazkena, Espainiko absoluto eta junior Open Txapelketa bukatu zen. Bertan, gure taldeko Maier Lizarzaburu igerilaria bizkar estiloko 200 metroko proban lehiatu zen.

Sailkapen-proban 2:26:81eko denbora egin zuen eta arratsaldeko finaletatik kanpo geratu zen. Oraingoan ezin izan du bere marka onena hobetu. Duela bi hilabete Palma de Mallorkan lortu zuen, 2:24:68 denborarekin.

Txapelketa honekin amaitu dugu denboraldi honetako neguko fasea. Orain, ilusio handiagoz helduko diogu denboraldiaren bigarren zatiari.

Zorionak eta animo!

 

Albisteak, Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Maier Lizarzaburu Espainiako Txapelketan izan da sarreran

Stage-a Calellan (Katalunia)

Datorren astean, pazko-astea, gure igerilari helduak Calella-ra joango dira stage-a egitera. Iñigo Llopis igerilari paralinpikoa ere bertan izango da, ekainean Madeiran jokatuko den mundiala prestatzen.
Gure taldekideak entrenatzeaz gain 50 metrotako igerilekuan, bizikidetasun arloan ere esperientzia ederra izango dute.

Arduradun eta entrenatzaile bezala Isaac Pousada eta Ziortza Torrontegi joango dira. Guztiak ilusio handiz daude stage-an parte hartzeko eta lagun artean ibiltzeko.

Ondo pasa eta disfrutatu igeriketarekin!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Stage-a Calellan (Katalunia) sarreran