Emaitza onak Euskal Herriko Txapelketan

Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 19an eta 20an, igeriketako Euskal Herriko Absolutuen eta Juniorren Neguko Txapelketa jokatu zen Gasteizko Medizorrotza igerilekuan.

Gure taldetik 3 igerilarirek parte hartu zuten bertan, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Mirari Goenaga. Uxue Etxeberria gaixorik, azken unean baja izan zen.

Gasteizen jokatutako txapelketan, gure igerilariek emaitza txukunak lortu zituzten. Aspaldian ez zuten lehiatu 50 metrotako igerilekuan eta hala ere, uzta polita jaso zuten.

Hona hemen emaitza esanguratsuenak:

  • 3 marka pertsonal.
  • Urrezko domina bat; (Maier Lizarzaburuk 200 bizkarren junior mailan).
  • Zilarrezko 2 domina; (Maier Lizarzaburuk 200 bizkarren absoluto mailan eta 100 bizkarren junior mailan).
  • Brontzezko 3 domina; (Alazne Sudupek 1500 librean absoluto mailan eta Maier Lizarzaburuk 50 bizkarren junior mailan eta 200 estilo junior mailan).

Zorionak eta segi lanean!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Euskal Herriko Txapelketan sarreran

Neguko Euskal Herriko Txapelketa Gasteizen

Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek Neguko Euskal Herriko Junior eta Absolutuen Txapelketan hartuko dute parte Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan.

Azpeititik lau igerilari daude izena emanda eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Uxue Etxeberria: 50 bizkar, 200 bizkar, 200 libre eta 100 bular.
  • Alazne Sudupe: 1500 libre, 100 tximeleta, 400 estilo eta 200 estilo.
  • Maier Lizarzaburu: 50 bizkar, 200 bizkar, 100 bizkar eta 200 estilo.
  • Mirari Goenaga: 400 estilo eta 200 estilo.

Zorte on!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Euskal Herriko Txapelketa Gasteizen sarreran

Alebinen teknifikazio deialdia

Bigarrengo aldiz elkartuko dira alebinak Paco Yoldi igerilekuan. Hitzordua zapatu honetan izango da, martxoaren 19an, eta kasu honetan Izarraitzeko hiru igerilari izan dira aukeratuak:

Jokin Artetxe, Aroa Azkune eta Malen Ezama.

Aurrekoan zerbait berria zen beraientzat, urduritasuna, igerilekua oso luzea egin zitzaien, nekea, … eta oraingoan nekatuko direla dakigun arren, gauza gehio ikasiko dituztela ere baieztatzen dugu.

Beraz, ondo pasa, asko nekatu eta gauza pila bat ikasi!

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen teknifikazio deialdia sarreran

Lander Uria gustora Legazpin

Lande Uria Ziortza Torrontegi entrenatzailearekin.

Igandean Legazpin izandako igeriketa egokituko txapelketan, Lander Uria Izarraitzeko igerilaria gustora ibili zen. Banakako bi probatan parte hartu zuen eta bere marka onenak jeistea ez bazuen lortu ere, konporta taldeko lagunekin batera 4×50 metro libre errelebotan parte hartzeko aukera euki zuen. Ilusioz eta gogoz egin zuten igeri eta bigarren postua lortuta etxeratu ziren.

Jurdan Arakistain azkenean ezin izan zen lehiatu.  Besperan orkatilan mina hartu zuen eta etxean geratu zen sendatzeko hurrengo txapelketarako prest egoteko nahiarekin.

Hurrengo igeriketa egokituko lehiaketa noiz izango den zain geratzen gara!

Aupa Zuek eta segi horrelaxe!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lander Uria gustora Legazpin sarreran

Izarraitzeko ordezkaritza zabala Azkoitin

Zapatuan izan zuten hitzordua benjaminek Azkoitin eta balorazio bikaina egiten dugu jardunaldi horretatik. Denboraldi honetako parte hartze handiena izan zuen gure taldeak eta denek ere erakustaldi bikaina egin zuten. Ilusioak, esfortzuak eta animo askok arratsalde polita pasarazi ziguten taldean.

Jardunaldi honetan, nahiz eta adinaren arabera distantzia ezberdinei aurre egin, denek bular estiloan igeri egin zuten. 2011n jaiotakoek, gainera, 50 libre proban ere lehiatu ziren eta emaitza paregabeak lortu zituzte, berain marka pertsonalak erdietsiz. Errelebo froga tximeleta estilokoa izan zen eta estilo zailena izan arren, txukun atera ziren.

Jarrai dezagun horrela!

Aupa Izarraitz!

ARGAZKI BATZUK:

KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko ordezkaritza zabala Azkoitin sarreran

Igeriketa egokituko txapelketa Legazpin

Igande honetan, martxoak 13, izarraitzeko Jurdan Arakistain eta Lander Uriak igeriketa egokituko txapelketa jokatuko dute Legazpiko Bikuña kiroldegian.

Denbora asko daramate inongo lehiaketetan lehiatu gabe eta horregatik izugarrizko gogoekin daude txapelketa honetan parte hartzeko.

Jurdan Arakistainek 50 metro libre eta 100 metro libre probatan parte hartuko du, Lander Uriak berriz,  100 metro bizkar eta 50 metro tximeleta probak burutuko ditu.

Igerilekuko sarreran goizeko 9:15etan elkartuko gara, 9:30etan beroketa txiki bat egiteko eta 10:00tan txapelketari hasiera emateko.

Zorte on eta egurre bikote!!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa egokituko txapelketa Legazpin sarreran

Zapatuan benjaminen eta KZL-ko 3. jardunaldia Azkoitin

Taldeko gaztetxoenek ligako beste jardunaldi batetaz gozatzeko aukera izango dute  zapatuan. Oraingo honetan, zapatuan, martxoaren 12an izango da Azkoitiko igerilekuan.

Jardunaldia 16:00tan hasiko da baina aldez aurretik, 15:00tan beroketa lanak egingo dituzte. Horregatik, Azkoitiko igerilekuko sarreran geratuko gara 14:45etan.

Bertan parte hartzeko Izarraitzeko 45 igerilarik izena eman dute. 2013 eta 2012 urtean jaiotakoek 50 metro bular edo 100 metro bular frogan eta 6×25 tximeletako errelebo mixtoetan lehiatuko dira. Maila honetako nagusienak, 2011an jaiotakoek aldiz, 50 metro libre, 100 metro bular edo 200 metro bular eta 4×50 tximeletako erreleboa igeri egingo dute.

Animo eta zapatuan kirol honetaz gozatzera eta ikastera!

 

KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan benjaminen eta KZL-ko 3. jardunaldia Azkoitin sarreran

Zapatuan Getxon, Euskal Herriko igeriketako Ligako 3. jardunaldia jokatu zen

 

Gure taldeko infantil, junior eta absolutuek Getxoko Fadura kiroldegiko igerilekuan izan ziren zapatu goizean jokatu zen Euskal Herriko igeriketako ligako hirugarren jardunaldian. Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilariak parte hartu zuten;

Uxue Etxeberria (2004), Alazne Sudupe (2004), Maier Lizarzaburu(2005), Anne Sagarmendi (2007), Nahia Esteban (2007), Mirari Goenaga (2008), Nahia Amenabar (2008)  , Maiana Uria (2008), Noa Garate (2008), Ane Azkue (2008) eta Nora Eizagirre (2008).

Txapelketa oso azkar joan zen eta hori eskertzekoa izaten da. Izarraitzkoak oso lehiaketa txukuna burutu zuten. Guztira 15 marka pertsonal eginda bueltatu ziren etxera.

Zorionak eta segi lanean!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan Getxon, Euskal Herriko igeriketako Ligako 3. jardunaldia jokatu zen sarreran

Alebinak etxean ondo

Zapatuan Azpeitiko Udal Igerilekuan alebinen 5. jardunaldia egin zen eta batzuentzako txapelketa zaila izan arren, ondo ibili ziren denak.

Jokin Artetxe 1500m librean eta Aroa Azkune 200m tximeletan lehiatu ziren eta, proba luzeak eta zailak izan arren, ondo burutu zituzten.

100m libre proban, mutilak, beraien denborak jeistea lortu zuten eta 200 metroko probatan ere ondo ibili ziren.

Zorionak eta orain hurrengo lehiaketa prestatzen jarraitu!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak etxean ondo sarreran

Azpeitian izango da alebinen 5. jardunaldia

Zapatu honetan alebinak etxean lehiatuko dira beraien ligako 5. jardunaldian. Batzuentzako txapelketa hau ez da erreza izango, baina ziur gaude lan ona egingo dutela.

Izarraitz Igeri Elkartetik parte hartuko duten kirolariak eta igeri egindo dituzten probak honako hauek izango dira:

  • Jokin Artetxe: 1500m libre eta 200m bular.
  • Aratz Odriozola: 100m libre eta 200m bular.
  • Iker Esteban: 100m libre eta 200m bular.
  • Mikel Ezama: 100m libre eta 200m bular.
  • Aroa Azkune: 200m tximeleta eta 200m bizkar.

Bakarkako probaz gain, zapatuan lau mutil izango direnez, errelebo proban aritzeko aukera ere izango dute, 4x100m estilos proban hain zuzen ere.

Beroketak arratsaldeko 15:00tan izango dira eta 16:00tan emango zaio hasiera jardunaldiari.

Zorte on eta egurre!

 

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitian izango da alebinen 5. jardunaldia sarreran