Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, otsailaren 5ean eta 6an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Bergarako Agorrosin igerilekuan. Uxue Etxeberriak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Nora Uriak, Julen Artetxek, Anne Sagarmendik, Nahia Estebanek, Mirari Goenagak, Nahia Amenabarrek, Maiana Uriak, Noa Garatek, Ane Azkuek, Nora Eizagirrek eta June Larrañagak hartu zuten parte. Laia Elortza baja izan zen azken unean.

Izarraitzekoek txapelketa ona egin zuten. Ia guztiek aurreikusitako helburuak bete zituzten Bergarako txapelketan.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 16 domina: 3 urrezkoak, 9 zilarrezkoak eta 4 brontzezkoak.
  • 41 marka pertsonal.
  • Mirari Goenagak klubeko errekor berria 1500 librean 14 urtekoetan.
  • Izarraitz nesken taldeak 3. postua taldeko sailkapenean.

Hurrengo txapelketak Tolosan eta Gasteizen izango dituzte gure igerilariek. Infantilek, Euskal Herriko Txapelketa Tolosako Usabal Polikiroldegiko igerilekuan jokatuko dute eta juniorrak eta absolutuen aldiz, Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan lehiatuko dute EH-ko txapelketa.

Zorionak guztiei egindako esfortzuagatik!

Albisteak, Gipuzkoako Txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketan sarreran

Astebukaeran Gipuzkoako Txapelketa infantil, junior eta absolutu mailan

Izarraitzeko Igeri Elkarteko kideen aktibitateak ez dauka etenik urte hasiera honetan. Pasa den astean igerilari benjamin, alebin eta masterrak aritu baziren lehian oraingo honetan infantil, junior eta absolutu mailakoei tokatzen zaie kronometroaren aurka aritzea.

Bergarara hurbilduko diren igerilariak hurrengoak izango dira: Alazne Sudupe, Ane Azkue, Anne Sagarmendi, Julen Artetxe, Jone Larrañaga, Laia Elortza, Maiana Uria, Maier Lizarzaburu, Mirari Goenaga, Nahia Amenabaer, Nahia Esteban, Noa Garate, Nora Eizaguirre, Nora Uria eta Uxue Etxeberria.

Etxeko-lanak eginda hurbilduko dira Isaac Pousadak zuzenduko duen taldea 4 jardunaldietara jarritako helburuak betetzeko. Horietako batzuk Euskal Herriko Txapelketetarako minimak lortzea izango da.

Ea horrela den eta gustura gelditzen diren egindako lanarekin gure igerilariak.

Gora Izarraitz!!!

Albisteak, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Astebukaeran Gipuzkoako Txapelketa infantil, junior eta absolutu mailan sarreran

Maier Lizarzaburu Euskal Selekzioarekin izango da Espainiako Lurralde Federazioen arteko Junior eta Infantilen mailako txapelketan

Otsailaren 11tik 13ra Espainiako X. Lurralde Federazioen arteko Junior eta Infantilen mailako igeriketa Txapelketa ospatuko da, Palma de Mallorcan Son Hugo igerilekuan. Bertan, gure taldeko Maier Lizarzaburu izango da 100 bizkar eta 200 bizkar probetan Euskadiko selekzioa ordezkatzen.

Izarraitz Igeri Elkartetik zorterik onena opa nahi diogu Maier Lizarzabururi eta aldi berean Euskadiko selekzioari.

 

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Maier Lizarzaburu Euskal Selekzioarekin izango da Espainiako Lurralde Federazioen arteko Junior eta Infantilen mailako txapelketan sarreran

Aroa Azkune Euskal selekzioaren deialdian

Otsailaren 25etik 27ra Malagan Espainiako Txapelketa Autonomia artean ospatuko da. Bertara Euskadiko selekzioak parte hartuko du eta deialdian Izarraitz Igeri Elkarteko alebin mailako Aroa Azkune azaltzen da zerrendan.

Negu guztian entrenamenduetan lan egindako saria jasoko du. Aroa 100 eta 200 bular probetan arituko da.

Klubetik onena opa diogu eta esperientziaz disfrutatzeko. Igerilari askok ez daukate aukera selekzioarekin joateko Espainiako Txapelketa batetara eta seguru gaude onena ematera aterako dela!

Aupa Aroa! Gora Izarraitz!

Albisteak, Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aroa Azkune Euskal selekzioaren deialdian sarreran

Zuzendaritza Batzorde berria

Azken asteetan Izarraitz Igeri Elkarteko zuzendaritza batzordea berritu da. Alex Etxeberria (presidentea) eta Omar Urbieta, Mailu Segurola, Iñaki Etxeberria eta Asier Zubizarreta batzorkideak utzi gaituzte lan asko egin ondoren.

Bestalde, Rafa Zubeldia eta Julen Agirrezabalaga zuzendaritza batzorde berrian sartu dira. Hauek, ilusioz eta lanerako gogoz datoz Izarraitz Igeri Elkartera.

Honela gelditu da Zuzendaritza Batzorde berria:

  • Edu Sudupe (Presidentea)
  • Pablo Etxeberria (Diruzaina)
  • Beñat Lopetegi (Idazkaria)
  • Joxemai Etxeberria (Batzorkidea)
  • Julen Esteban (Batzorkidea)
  • Haritz Elortza (Batzorkidea)
  • Rafa Zubeldia (Batzorkidea)
  • Julen Agirrezabalaga (Batzorkidea)

 

Rafa Zubeldia eta Julen Agirrezabalaga.

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zuzendaritza Batzorde berria sarreran

Denbora onak Getxoko Master Txapelketan

Urte berriarekin batera Masterrak ere hasi dira txapelketatara joaten. Kasu honetan hilaren 29an ospatu zen Fadurako igerilekuetan (Getxo) V Gran Premio Bizkaia Open Master Txapelketa.

Bertara Izarraitz Igeri Elkarteko 8 igerilari hurbildu ziren proba ezberdinak igeri egitera.

Oraindik emaitza ofizial guztiak falta badira ere aipatu beharra dago 8 igerilariak behin-behinean Masterren errekorren taulan sartu zirela.

Hurrengo egunetan Izarraitz Igeri Elkartean dugun errekorren ataleko weborrian hurrengo izenak ikusiko dira: 4×50 estilos taldea (Ander Beobide, Iban Perez, Julen Agirrezabalaga eta Iosu Garate), 4×100 libres taldea (Ekain Garate, Iosu Garate, Xabi Aizpuru eta Arkaitz Elorza), Jone Garate 100 bularren (+30 kategoria) eta Iban Perez 400 estilosen (+35 kategorian). Bejondeizuela!

Emaitza onak lortu zituzten eta lanean jarraituko dute alde batetik hurrengo zita gertu dagoelako (otsailaren 19an Santurtzin) eta beste alde batetik egindako denborak hobetzeko asmoekin daudelako.

 

Kronika honekin amaitze aldera, eskerrak eman nahi da Bizkaiako Igeriketa Federazioari emandako erraztasunengatik gure igerilariak txapelketa honetan parte har zezaten.

Masterrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Denbora onak Getxoko Master Txapelketan sarreran

Alebinen Teknifikazio Sari arrakastatsua Izarraitzekoentzat

Aurreko urtarrilaren 30ean, igandean, Azpeitiko kiroldegian Alebinen Teknifikazio Saria ospatu zen. Alebin mailako orainarteko txapelketa garrantzitsuena izan zen gure taldekoentzat, izan ere, Gipuzkoa osoko 130 igerilarik parte hartu zuten bertan.

Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatu zuten txapelketa honetako parte hartzaileak Aratz Odriozola, Aroa Azkune, Iker Esteban, Jokin Artetxe eta Mikel Ezama izan ziren. Bakoitzak jardunaldi bakoitzean froga batean parte hartzeko aukera izan zuen. Mutilek, gainera, 4×100 libre eta 4×100 estilos erreleboetako frogetan ere parte hartu zuten.

Aipatzeko da denek zeuzkaten denborak jaitsi zituztela eta maila bikaina erakutsi zutela etxean ospatu zen txapelketa honetan.

Amaitzeko, aurreko egunetan publikatu genuen kronikan bezala, ez dugu ahaztu nahi era batera edo bestera laguntzen izan ditugunak Txapelketa garrantzitsu hau aurrera eramateko. Azpeitiko Udala, Azpeitiko Kirol Patronatua, Gipuzkoako Igeriketa Federazioa, muntaian eta desmuntaian egon ziren lagunak, txapelketa egunean dena ondo joan zedin egon ziren bolondres guztiak… Guztiei: eskerrik asko! (agian batenbat aipatzea ahaztu zaigu, baina hori pentsatzen duenari ere… ESKERRIK ASKO!)

Hurrengo hitzordua otsailaren 12an izango dute Azkoitin ospatuko den Alebin ligako 4. jardunaldian.

Lanean jarraituko dute klubeko gazteek kirol eder honen bidez beraien onena eman dezaten lehiketetan.

Zorionak ekipo! Jarraitu gogor lanean!

Gora Izarraitz!

Behin-behineko emaitzak

Benjamin eta alebin maila, Gipuzkoako Txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen Teknifikazio Sari arrakastatsua Izarraitzekoentzat sarreran

Izarraitzeko Benjaminak Legazpin

Pasa den astean, Eusko Jaurlaritzak eskola kiroleko ekintzak berriro abian jartzea erabakitzearen ondorioz, urtarrilaren 15ean bertan behera geratu zen Benjaminen 2. jardunaldia ospatu zen larunbatean Legazpin.

Data aldaketaren ondorioz baja batzuk izan bagenitun ere, Izarraitzeko 27 igerilarik parte hartu zuten zita honetan. Benjaminetan nagusienek, zehazki 2011. urtean jaiotakoak, 50 libre, 100 edo 200 bizkar eta 4×50 Libre frogei egin zieten aurre. 2012 eta 2013an jaiotako igerilariek, berriz, 50 edo 100 bizkar eta 6×25 Libre mixtoan parte hartu zuten.

Nabari da denboraldian aurrera goazela eta txapelketetarako esperientzia hartzen doazela. Urduritasun apur bat bazegoen ere, taldeko gazteenak fin aritu ziren arratsalde osoan zehar.

Lasaitasun handia eman zigun baita ere Aldalur autobus konpainiaren gure babesa bidai hau egiteko. Hasiera aipatu bezala txapelketa honen planifikazioak gora behera dexente jasan zituen aurreko egunetan (eta bezperan ere) baina ez genuen inolako arazorik izan gure taldeari hobekien egokitzen zaion zerbitzua jasotzeko.

Hurrengo hitzordua, otsailean Azkoitin ospatuko den Benjaminen ligako 3. jardunaldian izango da. Horretarako lanean jarraitzen dugu, ikasten jarraitzen dugu!

Gora Izarraitz!

Benjamin eta alebin maila, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko Benjaminak Legazpin sarreran

Taldeko Master igerilariak larunbatean Getxon lehiatuko dira

V. Gran Premio Bizkaia Open Master saria ospatuko da Fadurako instalakuntzetan eta Izarraitzetik 8 igerilarik parte hartuko dute denboraldiko bigarren txapelketan.

Azken orduan baja batzuk tarteko egon badira ere eta txapelketako planifikazioan eragina izan badu ere taldeko master igerilariak gogotsu daude larunbatean duten zitari aurre egiteko.

Adi egon beraz gure komunikazio kanalei bertan jasoko ditugu eta txapelketa honetan ematen diren berriak.

Gora Izarraitz!

Albisteak, Masterrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Taldeko Master igerilariak larunbatean Getxon lehiatuko dira sarreran

Teknifikazio Sarirako argibide batzut

Igandean jokatuko den Teknifikazio Sarirako argibide batzuk zabaltzea ezinbestekoa iruditzen zaigu:

  • Harmailetan % 60ko edukiera baimenduko da eta covid pasaportea eduki beharko da.
  • Maskarilla une oro jarrita eduki beharko da.
  • ZIRKULARRA
  • SERIEAK
  • TALDEEN KOKAPEA
Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Teknifikazio Sarirako argibide batzut sarreran