Batzarra azaroaren 25ean. DEIALDIA

Idatzi honen bidez, honako gai zerrendarekin eta Sindikatu Zaharreko Areto Handian, azaroaren 25an (osteguna) arratsaldeko 19:45etan lehen deialdian eta 20:15ean bigarren deialdian, URTEROKO OHIKO BATZARRERA ETA EZOHIKO BATZARRERA deitzen zaituztegu:

OHIKO BATZARRA

  • Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena hala badagokio.
  • 20/21 denboraldiaren ekonomi balantzea.
  • 20/21 denboraldiaren kirol balantzea
  • Eskaera-galderak.

EZOHIKO BATZARRA

  • Presidente berriaren aukeraketarako hauteskunde deialdia.
  • Hauteskunde batzarraren aukeraketa

Agur bat,

ZUZENDARITZA BATZORDEA

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Batzarra azaroaren 25ean. DEIALDIA sarreran

Jardunaldi bikoitza: benjaminak Oñatin eta Alebinak Eibarren

Zapatu honetan, azaroak 13, benjaminek beraien denboraldiko lehen txapelketa izango dute Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Bertan, 2013, 2012, 2011ko neska-mutilek eta 2010eko mutilek parte hartuko dute. Txapelketara autobuses joango gara eta Azpeitiko igerileku aurrean 13:30etan geldituko gara.

Lehiaketa 15:30etan hasiko da eta landuko dituzten probak honako hauek izango dira; 50, 100 edo 200 libre eta bizkarreko erreleboa.

Bestalde, alebinak Eibarrera joango dira Ipurua kiroldegira. Hau beraien denboraldiko bigarren txapeketa izango da eta 200 estilo eta 100 libre probak igeri egingo dituzte. Hauek Azpeitiko igerilekuan 14:15etan elkartuko dira kotxeetan banatzeko. Eibarreko lehiaketa 16:00tan hasiko da eta beroketak aldiz, ordu bat aurretik, 15:00tan.

Zorte on guztiei!

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Jardunaldi bikoitza: benjaminak Oñatin eta Alebinak Eibarren sarreran

Asteburuan ondo Azkoitin eta Iruñean

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia izan zuten zapatuan. Lehiaketa, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan izan zen, goizeko 10:00etan hasita.

Orokorrean jardunaldi txukuna burutu zuten taldekideak. Infantilak, 400 estilo frogaren aurrean oso urduri zeuden. Gero, uretan, oso ondo moldatu ziren eta denbora onak lortu zituzten.

Guztira 25 marka pertsonal lortuta itzuli ziren etxera. Zapatuko lehiaketa oso luzea eta nekagarria izan zen.

Igandean aldiz, Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu igerilariak Gipuzkoako selekzioarekin Iruñean izan ziren, selekzioen arteko Euskal Herriko Txapelketan.

Txapelketa ona burutu zuten biek. Marka pertsonaletatik gertu ibili ziren eta denboraldi hasera dela kontutan hartuta, oso emaitza onak dira.

Gipuzkoako selekzioa lehen postua lortu zuen Euskal Herriko Txapelketan.

Zorionak guztiei!

Euskal Herriko Txapelketak, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan ondo Azkoitin eta Iruñean sarreran

Zapatuan, Eskola Kiroleko 2. igeriketa topaketa

Zapatuan, azaroaren 6an, LH5eko eta LH6ko Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak prestatutako egutegiari jarraituta.

Egitaraua honako hau da:

* EGUNA: azaroaren 6an (zapatua)
* IGERILEKUA: 6 kalekoa.
* ORDUTEGIA:

  • 09:15: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai (4 talde).
  • 10:15: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai (4 talde).
  • 11:15Iraurgi Ikastetxea+ San Martin Herri Eskola Errezil.
  • 12:15: Azpeitiko Ikastola Ikasberri

ALDAGELAK: arropa aldageletan kendu, norbere motxilan sartu eta igerileku barrura eramango du ikasle bakoitzak. Barruan, ikastetxeka antolatuta egongo den guneetan jarriko dituzte motxilak.

IKASLE KOPURUA: kale bakoitzean, 10-13 ikasleko/ratioa/orduko

Animo eta ez ahaztu betaurrekoa eta uretako txanoa!

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, Eskola Kiroleko 2. igeriketa topaketa sarreran

Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu Gipuzkoako selekzioarekin

Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu igerilariak igandean Iruñan izango dira Gipuzkoako selekzioarekin, “Selekzio Arteko Euskal Herriko Txapelketan” parte hartzen.

Uxue Etxeberriak 50, 100 eta 200 bular probetan parte hartuko du eta Maier Lizarzaburuk aldiz, 50, 100 eta 200 bizkar probetan lehiatuko da. Txapelketa honetan, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioak lehiatuko dira.

Zorte on bikote!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu Gipuzkoako selekzioarekin sarreran

Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Azkoitian

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.

Izarraitzetik izena eman duten igerilariak honako hauek dira:

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Lander Uria, Nora Uria, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue, Nora Eizagirre, Oihana Otaegi, June Larrañaga, Laia Elortza, Siara Orbegozo eta Ana Agirrezabalaga

Zorte on denei!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Azkoitian sarreran

Alebinen lehengo jardunaldia gaindituta

Urduritasuna nabarmen egon zen zapatuan Oñatin lehiatutako txapelketan, baina normala kontutan edukita ia bi urtez geldi egon garela.

Hala ere, gure igerilariak ondo ibili ziren beraien marka pertsonalak jeitsi zituztelarik. Txapelketa motza zenez, bukaeran talde denak nahastuta errelebotan ibili ginen eta horrek hurrengo txapelketarako urduritasun maila jeistea lortu zuen.

Beraz, lanean jarraituko dugu hurrengoa oraindik eta hobeto egiteko.

Aupa Izarraitz.

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen lehengo jardunaldia gaindituta sarreran

Izarraitzekoak ondo denboraldiko lehen lehiaketan

Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Eibarko Ipurua igerilekuan izan ziren, Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldian.

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Nora Uria, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue, Nora Eizagirre, Oihana Otaegi, June Larrañaga, Laia Elortza eta Siara Orbegozo izan ziren gure ordezkariak.

Izarraitzeko igerilariak ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Denboraldiko lehen lehiaketa zuten eta hala ere ondo moldatu ziren. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 27 marka pertsonal.
  • Klubeko errekor berri bat; 1500 metro librean Anne Sagarmendik 14 urtekoa.

Entrenatzailea oso gustora itzuli zen igerilarien jarrerakin. Azpimarratu zuen Infantil mailakoen jarrera, gazteenak izan arren, seriotasuna eta kontzentrazioa erakutsi bai zuten lehiaketa guztian.

Zorionak guztiei!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak ondo denboraldiko lehen lehiaketan sarreran

Aldaketak ekipamenduaren inguruan

Izarraitz Igeri Elkartetik 2021-2022 denboraldira begira arroparen inguruko oharra helarazi nahi dizuegu.

Azken urtetan Izarraitz Igeri Elkarteko ekipazioa Euskadi Sport-ek hornitu digu, aurrerantzean, klubak zuzenean kudeatuko du gai hau.

Hurrengo egunetan eta urte amaierara arte bi arropa eskari egingo ditugu.

  1. Alebin eta Benjamin kategoriakoentzat – hauei kamiseta manga motxa eta fraka manga motxak banatuko zaizkie.
  2. Gabonetan norbaitek klubeko arropa oparitu nahiko balu.

Horretarako, Alebin eta Benjamin kategoriako igerilariak urriaren 25etik 28ra pasa beharko dira klubak igerilekuan daukan bulegotik 16:30eatik 19:00etara (asteartean 17:00eatik aurrera eta asteazkenean 16:30eatik 18:30etara).

Azaroaren 2tik 5era (biak barne), gabonetako eskaria egingo da – data honetatik aurrera ez da egingo berriro eskaririk Zuzendaritza Batzordeak kontrakoa erabakitzen ez badu.

Horretarako klubak dituen komunikazio kanaletik egin beharko da arroparen eskaria.

Edozein zalantza izanez gero ez izan arazorik guregana jotzen,

Agur bat eta Aupa Izarraitz!

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aldaketak ekipamenduaren inguruan sarreran

Zapatuan igeriketako denboraldia hastera doa

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Eibarko Ipurua igerilekuan izango da, arratsaldeko 15:30etan hasita.

Izarraitzetik 17 igerilarik eman dute izena eta Eibarrera joateko, Azpeitiko igerileku aurrean elkartuko gara 13:45etan kotxeetan banatzeko.

Arratsaldez baita ere, Izarraitz Igeri Elkarteko alebin mailako igerilariek Alebin Ligako lehen jardunaldia izango dute. Txapelketa Oñatiko Zubikoa igerilekuan izango da, 15:30etan hasita.

Gure igerilariak irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du astebukaerako lehiaketak.

Zorte on denei!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan igeriketako denboraldia hastera doa sarreran