Elene Sudupe Euskadiko Selekzioarekin

Euskadiko Igeriketa Federazioak Elene Sudupe Izarraitzeko igerilaria aukeratu du, datorren ostiralean, zapatuan eta igandean (otsailaren 12, 13 eta 14an) Oviedoko Parque del oeste igerilekuan jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.

Elenek ilusioz eta gogotsu ordezkatuko du Euskadiko Selekzioa eta, ziur gaude uretan duen guztia emango duela.

Zorte on!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Elene Sudupe Euskadiko Selekzioarekin sarreran

Elene Sudupe ondo 3. kontrol lehiaketan

Elene Sudupe (infantila), Irungo Azken Portu Udal Kiroldegiko Igerilekuan izan zen asteburuan 3. kontrol lehiaketan parte hartzen.

Elenek proba hauetan parte hartu zuen:

  • 100 libre.
  • 100 bizkar.
  • 200 bizkar.
  • 400 libre.

Emaitza onak lortuta itzuli zen Irungo igerilekutik, aipagarrienak 2 marka pertsonalak.

Zorionak eta segi lanean!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Elene Sudupe ondo 3. kontrol lehiaketan sarreran

Asteburuan Irunen, 3. kontrol jardunaldia

Elene Sudupe (infantila), Irungo Azken Portu Udal Kiroldegiko Igerilekuan izango da zapatuan eta igandean (arratsaldez) 3. kontrol lehiaketan parte hartzen.

Elenek proba hauetan parte hartuko du:

  • 100 libre.
  • 100 bizkar.
  • 200 bizkar.
  • 400 libre.

SERIEAK IRUN

Zorte on Elene eta zaindu!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan Irunen, 3. kontrol jardunaldia sarreran

Iker Aizpuruk brontzezko domina lortu zuen Espainiako AXA Txapelketan

Pasa den asteburuan, urtarrilaren 30 eta 31ean, igeriketa egokituko Gazteen Espainiako AXA Txapelketa jokatu da Valdemoron (Madril). Bertan, gure taldeko Iker Aizpuru izan da lehian, Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatzen.

Iker Aizpuru emaitza bikainak lortuta itzuli zen etxera, Ikerrek igeriketa egokituko junior mailan brontzezko domina lortu zuen. Aizpuruk 100 bizkar, 100 libre, 100 bular eta 200 estilo banakako frogetan hartu zuen parte eta horien denboren batura, txapelketako hirugarren onena izan zen eta horretaz gain, lau probatan marka pertsonalak ezarri zituen.

Zorionak Iker!

Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuruk brontzezko domina lortu zuen Espainiako AXA Txapelketan sarreran

Izarraitzekoak ondo 2. kontrol lehiaketan

      

Gure taldeko absolutuek Azkoitiko Udal Igerilekuan izan ziren pasa den zapatuan 2. kontrol lehiaketan parte hartzen. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartu zuten:

  • Iñaki Etxeberriak, 100 estilo eta 50 libre probetan.
  • Alazne Sudupek, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo probetan.
  • Maier Lizarzaburuk, 100 estilo, 400 libre eta 100 bular probetan.
  • Elene Sudupek, 100 estilo, 200 bizkar eta 50 bizkar probetan.

Emaitza onak lortuta itzuli ziren Azkoitiko igerilekutik. Guztira 7 marka personal eta poz handia eman zigun Iñaki Etxeberria berriro uretan ikustea.

Zorionak eta, entrenatzen uzten diguten bitartean, segi lanean!

 

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak ondo 2. kontrol lehiaketan sarreran

Zapatuan Azkoitin, 2. kontrol txapelketa

Gure taldeko absolutuek Azkoitiko Udal Igerilekuan izango dira zapatu arratsaldean jokatuko den “2. kontrol lehiaketa” izeneko txapelketan. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartuko dute:

  • Iñaki Etxeberriak, 100 estilo eta 50 libre probetan.
  • Uxue Etxeberriak, 100 bizkar, 50 tximeleta eta 100 tximeleta probetan.
  • Alazne Sudupek, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo probetan.
  • Maier Lizarzaburuk, 100 estilo, 400 libre eta 100 bular probetan.
  • Elene Sudupek, 100 estilo, 200 bizkar eta 50 bizkar probetan.

SERIEAK AZKOITIA

Zorte on guztiei eta zaindu!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan Azkoitin, 2. kontrol txapelketa sarreran

IKER AIZPURU IGERIKETA EGOKITUKO ESPAINIAKO TXAPELKETARA

Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilaren 30ean eta 31ean, Iker Aizpuru Valdemoron (Madril) izango da Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako AXA Txapelketan parte hartzen.

Iker Aizpuruk banakako froga hauetan lehiatuko da: 100 bizkar, 100 libre, 100 bular eta 200 estilo.

Zorte on eta disfrutatu!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IKER AIZPURU IGERIKETA EGOKITUKO ESPAINIAKO TXAPELKETARA sarreran

Alaitz Olazabal eta Rafa Zubeldia onenak “Aurten ez zeonk bromaik” lehiaketan

Pasa den urte amaiera eta hasieran Master proiektuko igerilariak lehiaketa birtual eran aritu ziren egun ezberdinetan. Guztira 20 igerilari baino gehiagok parte hartu zuten, eta marka oso onak egin zituzten.

Puntu gehien bildu zituztenak munduko errekorretan oinarrituta Alaitz Olazabal eta Rafa Zubeldia izan ziren.

Zorionak parte hartu zenuten guztiei!

Masterrak, Premasterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alaitz Olazabal eta Rafa Zubeldia onenak “Aurten ez zeonk bromaik” lehiaketan sarreran

Izarraitzekoak oso ondo Irunen

Pasa den asteburuan, urtarrilaren 16 eta 17an,  Irungo Azken Portu igerilekuan Espainiako Autonomia Erkidegoetako infantil eta junior mailako txapelketarako marken kontrol proba egin zen.

Bertan Izarraitzeko bost igerilari izan ziren, lau neska eta mutil bat.

Uzta ederra lortuta itzuli ziren gure igerilariak. Guztiek, lehiatu zituzten proba guztietan, aurreko denborak gainditu zituzten. Honako hauek izan ziren lorpenak:

  • 17 marka pertsonal.
  • Klubeko 4 errekor. Uxue Etxeberriak 50 bular, 100 bular eta 200 bular probetan,  klubeko 17 urtekoen eta absolutuen errekor berriak. Alazne Sudupek 800 librean, klubeko 17 urtekoen errekor berria. 

Isaac Pousada entrenatzailea oso gustora etorri zen taldekideak lortu zituzten emaitzekin.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak oso ondo Irunen sarreran

Autonomia Erkidegoen arteko txapelketarako marken kontrola Irunen

Urtarrilaren 16 eta 17an Irungo Azken Portu igerilekuan Espainiako Autonomia Erkidegoetako infantil eta junior mailako txapelketarako marken kontrol proba egingo da.

Zapatuan nesken probak lehiatuko dira eta txapelketaren garapena honela izango da:

  • Gipuzkoako kluben beroketa:  14:45
  • Araba eta Bizkaiko kluben beroketa: 15:30
  • Beroketaren amaiera: 16:15
  • Txapelketa: 16:30

100 tximeleta, 800 libre eta 200 estilo proben ondoren 10 minutuko atsedenaldia egingo da.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak proba hauetan lehiatuko dira:

  • Uxue Etxeberriak: 100 bular eta 200 bular.
  • Alazne Sudupek: 200 tximeleta eta 800 libre.
  • Maier Lizarzaburuk: 200 bizkar eta 100 bizkar.
  • Elene Sudupek: 100 libre, 100 bizkar, 50 libre eta 400 libre.

Igandean aldiz, gizonezkoen probak lehiatuko dira eta txapelketaren garapena honela izango da:

  • Gipuzkoako kluben beroketa: 14:15
  • Araba eta Bizkaiko kluben beroketa: 15:00
  • Beroketaren amaiera: 15:45
  • Txapelketa: 16:00

100 tximeleta, 1500 libre eta 200 estilo proben ondoren 10 minutuko atsedenaldia egingo da.

Gure partaidea Julen Artetxe izango da eta 1500 metro librean lehiatuko da.

Zorte on guztiei!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Autonomia Erkidegoen arteko txapelketarako marken kontrola Irunen sarreran