Izarraitzeko hamar igerilari izango dira Nazioarteko XXXVII. Eguberri Txapelketan

Datorren igandean, abenduak 29, Nazioarteko XXXVII. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Ordizian. Azpeititik hamar igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dira:

– Iñaki Etxeberria: 100 tximeleta, 50 libre eta 100 libre.

– Lander Uria: 50 libre.

– Jurdan Arakistain: 50 libre.

– Maialen Sudupe: 50 bizkar eta 100 bizkar. (EH selekzioa).

– Asier Zulaika: 50 tximeleta.

– Intza Odriozola: 50 libre.

– Alazne Sudupe: 200 estilo.

– Iker Aizpuru: 50 libre.

– Maier Lizarzaburu: 50 bizker, 100 estilo eta 100 bizkar.

– Elene Sudupe: 100 bizkar.

Horietako bat gainera, Maialen Sudupek, Euskal Selekzioaren deia jaso du eta, Ordiziako txapelketan, Euskal Herria ordezkatuko du. Horrek erakusten digu, egunero, isilean, sakrifizio eta entrenamenduak egin ezkero, emaitzak eta horrelako dei pozgarriak iristen direla.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 10:00etan hasita, eta 18:30etan izango dira finalak. Txapelketa Ordiziko Majori igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.

Zorte on!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko hamar igerilari izango dira Nazioarteko XXXVII. Eguberri Txapelketan sarreran

EGUBERRI ETA 2020 URTE BERRI ON!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EGUBERRI ETA 2020 URTE BERRI ON! sarreran

Gabonetako entrenamenduen ordutegia

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabonetako entrenamenduen ordutegia sarreran

Alebinak ondo Azkoitian

Aurreko larunbatean Azkoitian izan ziren alebinak 3.jardunaldia egiten. Beti bezela denetarik egon zen, baina orokorrean gehienak beren denborak hobetzea lortu zuten.

Kroleko proba luzeagoa izan arren, gustorago burutu zuten tximeletako proba baino, tximeletan indar gehio behar baita besoak uretatik ateratzeko.

Hala ere, gure igerilariek lan ona egitea lortu zuten.

IMG_1009

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak ondo Azkoitian sarreran

TALDEKO ERREKORRAK EGUNERATUTA

Eguneratu ditugu klubeko errekorrak. Ikus ditzakezue errekor berriak TALDEKO ERREKORRAK klikatuta.

Errekorrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude TALDEKO ERREKORRAK EGUNERATUTA sarreran

Izarraitzekoak gustura Castellonen egindako lanarekin

Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria igerilariak Castellonen izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, “XVI. Castalia Castellon Nazioarteko Sarian” parte hartzen.

Castelloneko sariketan, beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Hala eta guztiz ere, zazpi finaletan lehiatzeko txartelak lortu ziztuzten bien artean.

Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik eta segi horrelaxe!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak gustura Castellonen egindako lanarekin sarreran

Neguko Liga probintzialeko laugarren jardunaldia Oñatin

Gure zonaldeko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Jardunaldia arratsaldeko 15:30etan hasiko da.

Izarraitzeko igerilari batzuk bertan izango dira eta zorterik onena opa nahi diogu.

Aupa Izarraitz!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko laugarren jardunaldia Oñatin sarreran

Alebinen 3.Jardunaldia Azkoitian

Larunbat hontan masterrak eta errendimendukoaz aparte gure alebinek Azkoitiako igerilekura gerturatuko dira bertan beraien hirugarren jaurdunaldia aurrera eramateko.

Txapelketa 16:00etan hasten da, baina beroketa lanak 15:00etan hasiko ditugu. Beraz, Azkoitiko igerilekuaren sarreran elkartuko gara denok batera sartzeko.

Txapelketan gure igerilariek bi proba gauzatuko dituzte. Alde batetik, 200m libre eta bestetik, 100m tximeleta.

Zorte on danoi eta egurra!!

IMG_1007

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen 3.Jardunaldia Azkoitian sarreran

Zapatuan, masterrak Legazpira

Zapatu honetan, abenduaren 14ean, master taldeko sei igerilarik lehiaketa ofizial batean hartuko dute parte. Legazpiko Bikuña Udal kiroldegian izango da III. Gipuzkoako Master Kategoriako Open Txapelketa.

Txapelketak bi jardunaldi izango ditu, eta Izarraitzeko sei igerilariek honako probetan hartuko dute parte:

Zorte on guztiei!

Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, masterrak Legazpira sarreran

Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria “Nazioarteko Castalia Castellon Sarian” parte hartuku dute

Maialen Sudupe (2002) eta Uxue Etxeberria (2004) igerilariak Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren selekzioarekin, abenduaren 6an, 7an eta 8an, Castelloneko “XVI. Castalia Castellon Nazioarteko Sarian” izango dira parte hartzen.

Iker Aizpuru (2004) aldiz, Espainiako Paralinpiarren komiteak aukeratuta joan behar zuen Castelloneko sariketara bainan azken unean, gaixorik, baja izango da. Animo Iker eta azkar osatu.

Bikoteak proba desberdinetan lehiatuko dira eta hemendik zorterik onena opa nahi diegu.

Zorte on eta disfrutatu!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria “Nazioarteko Castalia Castellon Sarian” parte hartuku dute sarreran