
Iker Aizpuru taldekidea, Espainiako Igeriketa Egokitutako selekzioarekin Polonian izan da Winter Polish Open Sariketan parte hartzen.
Bost probatan lehiatu da Iker eta oso emaitza onak lortuta etorri da etxera. Lau marka pertsonal eta aurreko postuetan ibili zaigu Iker. Hona hemen emaitzak:
- 50 librean, 28″36 denborarekin marka pertsonala, 19. postua eta bere kategorian 5. postua.
- 100 librean, 1’02″70 denborarekin marka pertsonala, 16.postua eta bere kategorian 5. postua.
- 100 bizkarren, 1’10″73 denbora, 11.postua eta bere kategorian 5. postua.
- 100 tximeletan, 1’10″35 denborarekin marka pertsonala, 8.postua eta bere kategorian 3. postua.
- 200 estiloetan, 2’35″83 denborarekin marka pertsonala, 10.postua eta bere kategorian 4. postua.
Zorionak Iker eta segi lanean!







Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria sentsazio onarekin itzuli dira Gijondik. Bertan, estatuko igerilari onenak izan dira aste bukaera honetan Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 556 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria. Biek, beraien maila azaldu dute eta gustura etorri dira, bertan izan den maila kontuan hartuta.

