Rafa Zubeldia “El anillo” zeharkaldian

Rafa Zubeldia master taldekoa,  Gabriel y Galan urtegian  (Guijo de Granadilla, Caceres) izango da igandean, Ur irekietako Espainiako V. Kopako azken jardunaldian parte hartzen.

Rafa Zubeldiak, 5.000 metrotako proba egin beharko du eta hemendik zorterik onena opa nahi diogu.

Zorte on Rafa!

Espainiako txapelketak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Rafa Zubeldia “El anillo” zeharkaldian sarreran

Zapatuan, VI. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza

Zapatuan, irailaren 21ean, VI. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibar Igerixan Kirol Klubak antolatuta.

Igerialdi luzeak 6.500 metro izango ditu eta 10:00etan emango zaio irteera Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3.000 metrotako luzera izango du eta 11:00etan irtengo dira igerilariak Mutrikuko portutik. Bi proben helmuga Debako hondartzan izango da.

Izarraitz Igeri Elkarteko master taldetxo bat bertan izango da parte hartzen.

Animo eta zorte on!

Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, VI. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza sarreran

Igeriketarekin hasiko da aurtego ikasturteko Eskola Kirola

Zapatuan, irailaren 21ean, Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari hasera emanez. Hain zuzen, LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleen denboraldiko lehen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.

Honakoa da ordutegia:

– LH3ko ikasleak, 09:30etik 10:30era.

– LH4ko ikasleak, 10:30etik 11:30era.

– LH5 eta LH6ko ikasleak, 11:30etik 12:30era.

Ikasleek, txanda bakoitzeko ordua baino 15 minutu lehenago elkartuko dira beraien kirol koordinatzaileekin igerilekuan.

Animo eta ez ahaztu betaurrekoa eta uretako txanoa!

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketarekin hasiko da aurtego ikasturteko Eskola Kirola sarreran

2018/2019 denboraldiko igeriketako gala

Datorren zapatuan, irailaren 21ean, goizeko 11:00etatik aurrera, Azkoitiko BAZTARTXO ANTZOKIAN 18/19 denboraldiko Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren  Gala ospatuko da.

Lehenik,  Espainiako Selekzioarekin kadete mailako Europako Waterpolo Txapelketa lortu duen Urbat taldeko Miren Urizar jokalariari errekonozimendu bat egingo zaio.

Ondoren, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketa Artistikako Liga Eskolarreko, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketa artistikako eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatuko dira.

Izarraitz Igeri Elkartetik sarituak hauek dira:

Ainhoa Uranga (masterra), Iker Aizpuru, Elene Sudupe eta Izarraitz IEko junior senior mutilen taldea.

Elkarte guztietako sarituak, beren familiatakoak, taldeetako kideak, entrenatzaileak eta zuzendariak gala honetara gonbidatuta gaude.

Zorionak guztiei!

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2018/2019 denboraldiko igeriketako gala sarreran

Hiru podium zapatuko itsas zeharkaldietan

Joan den zapatuan, bi itsas zeharkaldi  jokatu ziren, Donostian, Kontxako Badiako igerialdia eta Bermeon berriz, Salome Campos zeharkaldia. Izarraitzekoek lan ona egin zuten eta ondorioz, hiru podium lortuta etxeratu ziren.

Donostian, Rafa Zubeldiak 2. postua lortu zuen master 2 mailan eta Bermeon aldiz, Maialen Sudupek 1500 metrotako proban 2. postua eskuratu zuen  eta Leire Ceciagak 5000 metrotako proban, baita ere 2. postua absolutu eta master mailetan.

Zorionak parte hartu zenuten guztiei!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hiru podium zapatuko itsas zeharkaldietan sarreran

Zapatuan, 76. Kontxa Badiako itsas igerialdia

Zapatuan, irailaren 9an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIX. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 76. Igerialdiak.

11:00etan infantilen kategoriakoei irteera emango zaio. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak berriz, 11:45etan lehen taldearekin hasiera emango zaio (hiru taldetan banatuta egongo dira igerilariak, izen emateko garaian akreditatu duten denboraren arabera). Hauen ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).

Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkaritza handia izango da zapatuko helduen proban, federatu eta popularren artean.

Zorte on guztiei!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, 76. Kontxa Badiako itsas igerialdia sarreran

Zapatuan, VII. Salome Campos igerialdia Bermeon

Zapatuan , irailaren 7an, VII. Salome Campos Igerialdia jokatuko da Bermeon. Izarraitz Igeri Elkarteko master talde bat eta infantil mailako beste taldetxo txiki bat bertan izango dira parte hartzen.

Bermeora joan-etorria egiteko, iez bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak autobusa antolatu du.

Izena eman duten igerilari eta lagunek, goizeko 8:30etarako Azpeitiko igerileku aurrean egon beharko dute.

Zorte on guztiei!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, VII. Salome Campos igerialdia Bermeon sarreran

Irailaren 16an hasiko du 2019-2020 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak

Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, irailaren 16an, astelehenean, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2019-2020 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan.

Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko, momentuz, master eta premaster ataletan daude hutsuneak. Master edo premaster mailetan izena eman nahi izanez gero,  emailez edo telefonoz jarri harremanetan, izarraitz.ie@hotmail.com edo deitu 607 49 85 00 (Isaac).

Gaztetxoen mailetan, txanda guztiak beteta daude eta itxarote-zerrenda bat dago. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 49 85 00 zenbakira.

Bestalde, denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 5erako, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari dira.

Data gerturatzen joan ahala egun horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Izarraitz Igeri Elkarteak.

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Irailaren 16an hasiko du 2019-2020 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak sarreran

IGANDEAN, IRLAKO XXII. IGERIKETA ZEHARKALDIA

Igandean, abuztuaren 25ean, Irlako XXII. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak bertan izango dira beste azpeitiar batzuekin batera.

Kontxako Atletiko San Sebastian  Elkarteko egoitzaren paretik, goizeko 10:30etan irtengo dira infantilak. 600 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 11:00tan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla inguratuz.

Zorte on guztiei !

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGANDEAN, IRLAKO XXII. IGERIKETA ZEHARKALDIA sarreran

Bi podium Txingudiko igerialdian

Joan den igandean, Hondarribiko hondartzan Txingudiko Badiako XVI. Igerialdia jokatu zen. Izarraitzekoek lan ona egin zuten eta ondorioz, bi podium lortuta etxeratu ziren.

Iñaki Etxeberriak bigarren postua beterano 2 mailan.

Elene Sudupek hirugarren postua infantil mailan.

Aurrenik, 11:30etan, infantil mailako 40 igerilari irten ziren Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, Elene Sudupek hartu zuen parte. Gaztetxoen igerialdian, Elene Sudupek hirugarren postua eskuratu zuen.

Ondoren, 12:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Hondarribiko Butron Pasealekutik. Izarraitz Igeri Elkartetik lau igerilarik parte hartu zuten, Iñaki Etxeberriak, Cristina Alberdik, Jone Garatek eta Alazne Sudupek.

Irteeratik helmugara, 212 parte hartzaileak, 2.600 metrotako distantzia zuten egin beharreko lana eta, oso txukun aritu ziren gure taldeko igerilariak.

Hona hemen Izarraitzeko helduek lortutako postuak:

  • Iñaki Etxeberriak, 46. postua eta 2. beterano 2 mailan.
  • Alazne Sudupek, 52. postua eta 10. senior mailan.
  • Cristina Alberdik, 72. postua eta 13. senior mailan.
  • Jone Garatek, 84. postua eta 14. senior mailan.

Zorionak guztiei!

 

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi podium Txingudiko igerialdian sarreran