
Datorren ostegunean, azaroaren 21ean, ohiko batzarra egingo du Izarraitz igeri elkarteak, Sindikatu Zaharrean. 20:00etan izango da lehen deialdia eta 20:15ean bigarrena.
Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Datorren ostegunean, azaroaren 21ean, ohiko batzarra egingo du Izarraitz igeri elkarteak, Sindikatu Zaharrean. 20:00etan izango da lehen deialdia eta 20:15ean bigarrena.
Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Datorren asteburuan, azaroaren 14tik 17ra bitartean, LXIII. Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa (25 metroko igerilekuan) jokatuko da Gijonen. 556 igerilarik hartuko dute parte, eta bertan izango dira gure taldeko Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria, Isaac Pousada entrenatzailearen gidaritzapean.
Maialenek, 50 metro bizkar, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar, 100 metro tximeleta, 100 metro estilo eta 400 metro estilo probetan eta Uxuek, 100 metro bular eta 200 metro bularren lehiatuko dira.
Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute Gijongo Santa Olaya igerilekuan. Ea beti bezain ongi igeri eginez denbora onak lortzen dituzten.
Zorte on eta disfrutatu!
Larunbat hontan bi hitzordu ditugu.
Alde batetik, KZLkoak lehenengo jaurdunaldia daukate Oñatin. Azpeitiako igerileku aurrean geratuko gara 13:30tan danok batera autobusean joateko. Txapelketa 15:30etan hasten da eta gure txikitxoek honako probak burutuko dituzte; 2011-2010 urtekoak 50metro krol edo 100metro krol egingo dute erreleboak 6x25metro bizkar izango direlarik. 2009-2008koak berriz, 200metro krol edo 100metro krol eta 50metro bizkar egingo dute erreleboak 4x50metro bizkar direlarik.
Beste aldetik, alebinen bigarren jaurdunaldia dago Legazpian. Igerilari hauek Azpeitiako igerileku aurrean 14:30etan egon beharko dute beroketa 15:30etan egin ahal izateko beraien txapelketa 16:30etan hasten baita. Kasu honetan 200metro bizkar eta 100metro krol izango dira burutu beharreko probak, gure neskak aparte 4x200metro kroleko erreleboak ere gauzatuko dituztelarik.
Animo danoi!


Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek Eibarko Ipurua Udal igerilekuan Neguko Ligako bigarren jardunaldia izango dute zapatuan.
Eibarko jardunaldian igerilariak hauek izango dira lehian:

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora txukunak egiten ari dira taldeko igerilariak. Laster, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira. Datorren asteburuan, Maialen Sudupek eta Uxue Etxeberriak Neguko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute, Gijonen.
Zorte on guztiei!
Joan den zapatuan, urriaren 26ean, izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokitutako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Azpeitiko Udal Igerilekuan.
Honako hauek izan ziren lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Iñaki Etxeberria (2001), Jurdan Arakistain (2001), Lander Uria (2001), Maialen Sudupe(2002), Asier Zulaika (2002), Intza Odriozola (2004), Uxue Etxeberria (2004), June Zubizarreta (2004), Alazne Sudupe (2004), Nerea Urbieta (2005), Maier Lizarzaburu (2005), Nora Uria (2005), Judith Odriozola (2005) eta Elene Ruiz de Argandoña (2006).
Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela, eta lortutako denborak ez ziren esanguratsuak izan.
Zorionak eta segi lanean!
Larunbatean gure alebinek Oñatin izan ziren aurtengo lehenengo jaurdunaldia egiten.
Egin zituzten probak 400m libre eta 100m bular izan ziren eta beldur pixkatekin joan arren, azkenean denbora onak egitea lortu zuten. Beraien marka onenak lortu zituzten kroleko proban eta bularreko proban askok denbora onena lortu ez zuten arren, hobetzeko alde haundia daukatela erakutsi zuten.
Orain lanean jarraituko dugu hurrengo txapelketan ere egurra emateko.


Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egukitutako igerilariek Neguko Liga lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Azpeitiko Udal igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.
Beste behin, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goiz honetan igeriketako lehiaketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.
Arratsaldean berriz, Izarraitz Igeri Elkarteko alebin mailako igerilariek Alebin Ligako lehen jardunaldia izango dute. Txapelketa Oñatiko Zubikoa igerilekuan izango da, 15:30ean hasita.
Gure igerilariak irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du astebukaerako lehiaketak.
Zorte on denei!
Zapatuan, urriaren 5ean, elkarteko eguna ospatu genuen giro ederrean. Aurrena, gure taldeko igerilariek, entrenatzaileek eta gurasoek igeriketa jaialdia egin zuten. Probak giro ederrean eta lagun artean egin ziren. Proben ondoren, txikienak goxoki poltsa bana jaso zuten.
Gero, afaldu aurretik poteoan ibili ginen Sanjuandegiko tabernetan.
Izarraitz eguna bukatzeko, lagun arteko afari bat egin genuen, 40 lagun pasatxo bildu ginelarik Ongi Etorri jatetxean. Afal ondoren, aurrena Azpeitiko Udalaren izenean etorritako Egoitz Arruti kirol zinegotziari eskerrak eman genizkion gonbidapena onartzeagatik.
Ondoren, Espainiako txapelketetan podiumak lortu zituztenei ( Maialen Sudupe, Iker Aizpuru, Pablo Etxeberria eta Rafa Zubeldia ) eta azkenengo denboraldian igeriketa utzi dutenei ( Angela Ocio, Axier Gantzarain, Maitane Goenaga eta Nerea Berasategi ) omenalditxo bat egin zitzaien.
Maixabel Azurmendi eta Aitor Berasategi ere omenduak izan ziren afari honetan, Azpeitiko igeriketari eta Izarraitz Igeri Elkarteari eskaini dioten prestutasuna eta lan guztiagatik.
Eta azkenik, Marea Urdinaren ordezkari gisa etorritako Pablo Dominguez eta Aritz Orbegozok, Marea Urdina ziurtagiria gure igeri klubari emateko aprobetxatu zuten, benetan eskerrak emanez taldeari emandako laguntzagatik eta erakutsitako prestutasunagatik, gu ere urdin garela azpimarratuz.
Mila esker guztiei!

Denboraldi zaharrari agur esan eta berria aldiz ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 5ean, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna ospatuko dugu. Egun horretarako ekintza hauek antolatu ditugu:
Animatu zaitez eta parte hartu!