Gaur, uztailaren 12a, Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia zozketatu da.
Zenbaki saritua 13.475 izan da. Hona hemen zozketako bideoa:
Gaur, uztailaren 12a, Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia zozketatu da.
Zenbaki saritua 13.475 izan da. Hona hemen zozketako bideoa:

Ostiralean, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:00ean hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira.
Izarraitz Igeri Elkartetik bederatzi igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira; Pablo Etxeberria (1997), Iñaki Etxeberria (2001), Jurdan Arakistain (2001), Lander Uria (2001), Asier Zulaika (2002), Maialen Sudupe (2002), Uxue Etxeberria (2004), Iker Aizpuru (2004) eta Maier Lizarzaburu (2005).
Zorte on guztioi!

Joan den asteburuan, uztailaren 6an eta 7an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portuko igerilekuan. Maialen Sudupek, Uxue Etxeberriak, Intza Odriozolak, June Zubizarretak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Judith Odriozolak, Pablo Etxeberriak, Iñaki Etxeberriak, Ixak Gesalagak, Asier Zulaikak eta Iker Aizpuruk hartu zuten parte.
Izarraitzekoek txapelketa bikaina egin zuten. Entrenamendu gogorrak egiten aritu dira, eta aurreikusitako helburuak bete zituzten igerilariek Irungo txapelketan.
Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!


Asteburu honetan, uztailaren 6an eta 7an, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Irungo Azken Portuko igerilekuan.
Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilariak parte hartuko dute:
Zorte on guztioi eta egurre!
Hona hemen datorren denboraldiko behin behineko entrenamenduen ordutegiak eta egunak.
Zerrendan zuen seme-alabaren izena ez bada azaltzen edo aldaketak egin nahi badituzue, Izarraitzeko bulegora joan edo deitu 607498500 telefonora egun hauetan:
Aldaketak leku libreen arabera egingo dira.
Behin betiko zerrendak eta itxaron zerrenda uztailaren 19an argitaratuko dira.

Madrilen izan dira Iñaki Etxeberria eta Maialen Sudupe igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, “XIV Circuito Open Comunidad de Madrid” txapelketan parte hartzen.
Izarraitzetik joan diren igerilariek oso emaitza onak lortu dituzte. Denboraldiko sasoi garrantzitsuenean, bikoteak egin zituzten denborak oso onak izan dira. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:
Zorionak eta segi lanean!
Joan den ostiralean, zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Infantilen eta Alebinen Txapelketak jokatu ziren Tolosako Usabal igerilekuan.
Tolasako txapelketan honako hauek izan ziren gure ordezkariak:
Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten infantilek eta alebinek aldiz azken hitzordua eta izugarrizko emaitzak lortuta etorri ziren gure igerilariak. Bakarkako probetan, bi urrezko domina, zilarrezko bi eta brontzezko hiru domina lortu zituzten.
Gure igerilariak etxera ekarri zituzten lorpen esanguratsuenak;
Infantilek denboraldiko azkeneko zitak Gipuzkoako Txapelketa eta Udako Espainiako Txapelketa izango dute, alebinek aldiz, merezitako oporrak hartuko dituzte.
Zorionak txapelketagatik eta egiten ari zareten lanagatik!
Bestalde, zoriondo nahi genuke Tolosaldea IKT taldeari txapelketako antolakuntza bikainagatik.







Guraso agurgarriak:
Izarraitz Igeri Elkarteak urtero bezala, klubeko igerilari gaztetxoak bazkaltzera gonbidatzen ditu (2007. urtean eta ondoren jaiotakoak) denboraldi bukaerako bazkarira.
Joateko asmoa izanez gero Maider, Isaac edo Ziortzari jakinarazi. Izena emateko, bihar, asteazkena, izango da azken eguna
Bazkaria, zapatu honetan (uztailaren 6an) Xanjuandegiko Osinazpi jatetxean izango da eta denak elkarrekin joan ahal izateko igerileku aurrera 13:30etako agertzea eskatzen da.
Bazkaldu eta ondoren, 16:00tan umeak jasotzera etorri dezakezue.
Guraso baten laguntza ere eskertuko genuke.
Zalantzaren bat izanez gero, deitu 607498500 zenbakira.
Mila esker eta ondo izan.

Aste bukaera honetan lau txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek; Tolosan, Madrilen, Bartzelonan eta Lekeition.
Alebinen eta Infantilen Euskal Herriko Udako Txapelketa. Tolosa
Ostiralean, zapatuan eta igandean, infantil eta alebin igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute. Txapelketa, Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Azpeititik hamabi igerilari joango dira Tolosara:
Iñaki Etxeberria eta Maialen Sudupe Gipuzkoako selekzioarekin. Madril
Gipuzkoako selekzioarekin Madrilen jokatuko den “XIV Circuito Open Comunidad de Madrid” Sarian izango dira Iñaki Etxeberria eta Maialen Sudupe.
Honako proba hauetan parte hartuko dute:
92.Travessia al port de Barcelona itsas zeharkaldia. Bartzelona
Rafa Zubeldia, Haritz Elortza eta Julen Agirrezabalaga Bartzelonako portuan jokatuko den itsas zeharkaldian izango dira. Bartzelonako proba, Ur irikietako Espainiako Kopako proba da eta gureak 3000 metroko proban hartuko dute parte.
XXII. Kilin Kala Igeriketa zeharkaldia. Lekeitio
XXII. Kilin Kala igeriketa zeharkaldia izango dugu zapatu arratsaldez Lekeition. Bertan izango dira taldeko igerilari batzuk itsas zeharkaldien denboraldi berriari jarraipena emanez.
Zorte on guztiei!

Joan den asteburuan Gipuzkoako Alebinen Txapelketa jokatu zen Ordiziko Majori Udal Igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko sei igerilari, 2007 eta 2006 urteen artean jaiotako neskak eta 2006 urtean jaiotako mutila hain zuzen ere.
Txapelketa horren formatua 3 jardunaldikoa zen. Igerilari bakoitzak denboraldian zehar lorturiko gutxiengoaren esker parte hartu zuten bertan.
Igerilari gehienek estilo ezberdinetako probak aukeratu zituzten. Horrek erakusten du estilo ezberdinetan eroso aurkitzen direla, eta emaitzetan ikus daiteke bide onetik doazela. Ia guztiek hobetu zituzten denborak eta emaitza azpimarragarrienak honako hauek izan ziren:
Zorionak guztiei egindako lanagatik!