Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte, Donostian eta Eibarren.

Hasteko, zapatu goizean, infantil, junior eta absolutu igerilariek, udako denboraldiari hasiera emanez,  1. GIF Saria izango dute. Sariketa Donostian izango da, Paco Yoldi igerilekuan, 10:00etan hasita.

Izarraitzetik zazpi igerilari joango dira Donostira eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain,  Maialen Sudupe eta  Maitane Goenaga.

Zapatu arratsaldean, berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko lehen jardunaldia izango da, 16:00tan hasita, Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan. Proba horretarako izena eman duten taldekideak honako hauek dira: Maider Etxezabak, Ander Etxabe eta Ixak Gesalaga.

Zorte on guztioi!

Helduen ligak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Izarraitz TRI hirugarren jardunaldia

Larunbat honetan Izarraitz Tri-k 3. jardunaldia eskeiniko du LH4 eta DBH1 bitarteko ikasleentzat arratsaldeko 16:00-tatik aurrera eta bi orduko iraupena izango du. Jardunaldi hau Azpeitiko eta Azkoitiko umeei irekita egongo da eskaintza.

Txirrindulatik jeisten

Jardunaldi honetan bizikletarekin ariketa eta  jolas ezberdinak burutuko direnez, bizikleta eta kaskoa izatea beharrezkoa izango da.

Izen ematea burutu ahal izateko, izarraitz.ie@hotmail.com-era umeen izen abizenak eta adina idaztea nahikoa izango da.

Triatloi atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz TRI hirugarren jardunaldia sarreran

TALDEKO ERREKORRAK EGUNERATUTA

Eguneratu ditugu klubeko errekorrak. Ikus ditzakezue errekor berriak TALDEKO ERREKORRAK klikatuta.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude TALDEKO ERREKORRAK EGUNERATUTA sarreran

GOENAGA AHIZPAK BIKAIN PONTEVEDRAN

Zapatuan hasi eta astelehena bitartean, Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga eta Maitane Goenaga igerilariak eta Omar Urbieta entrenatzailea Pontevedran izan dira, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketan. Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu dira. Ainhoak 200 metro bizkar proban hartu du parte, Oihanak 200 metro libre eta 100 metro libre probetan eta Maitanek berriz, 200 metro bizkar eta 100 metro libre probetan hartu du parte Pontevedrako txapelketan.

Zapatuan jokatu ziren 200 metro bizkarreko probak, goizean aurrekanporaketako serieak eta arratsaldean finalak. Goizeko kanporaketetan, Ainhoa Goenagak, 2:23:77 denborarekin ez zuen lortu finalerako txartelik.
Maitane Goenagak, 2:24:62 denborarekin, C finalean parte hartzeko txartela lortu zuen. Arratsaldeko finalean, goizean baino ia bi segundo gutxiago behar izan zituen luzera berdina egiteko (2:22:86), eta honekin, marka pertsonala eta klubeko 15 urtekoen errekor berria ezarri zuen.

Igandean, Oihana Goenagak parte hartu zuen 200 metro libreko proban. Goizeko aurrekanporaketan, 2:09:25 denborarekin, ez zuen finalea sartzerik izan. Oihanak, 2:05:64 du marka pertsonala eta proba honetan egindako lanarekin, ez zen batere gustura gelditu.

Astelehenean izan ziren 100 metro libreko probak. Proba honetan, Izarraitzeko ordezkariak Oihana eta Maitane izan genituen.

Oihanak, goizeko aurrekanporaketan 59:10 denbora eginez, arratsaldeko B finalean sartzeko balio izan zion. Gero, arratsaldeko finalean, goizean baino ehuneneko batzuk gutxiago behar izan zituen luzera berdina egiteko (58:78), eta bere denbora onenetik oso gertu ibili zen.

Maitane Goenagak, 1:00:36 denborarekin, C finalean parte hartzeko txartela lortu zuen. Arratsaldeko finalean, 59:77 denborarekin, bere benbora onenetik (59:66) oso gertu ibiltzea lortu zuen

Pontevedran jokatu den txapelketan, goi mailako igeriketa ikusteko aukera izan dugu, nazioarteko txapelketetarako gutxiengoak lortzeko asmoarekin lehiatu baitira Espainiako igerilari ospetsuenak.

Orain, Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, atsedenaldia hartuko dute Goenaga ahizpak eta, gero, udarako txapelketak prestatzen hasiko dira.

Zorionak egindako lanagatik!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GOENAGA AHIZPAK BIKAIN PONTEVEDRAN sarreran

PAZKO ASTEKO ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIA (Zuzenduta)

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude PAZKO ASTEKO ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIA (Zuzenduta) sarreran

Iker Aizpuru Madrilgo kontzentraziora deitu du Espainiako Paralinpiarren komiteak

 

Espainiako Paralinpiarren komiteak deituta, Iker Aizpuru gure taldeko igerilaria Madrilen izango da datozen egunetan “AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren I. Kontzentrazioan” parte hartzen.

Etorkizuneko Paralinpiarren AXA Taldea, Espainiako Paralinpiarren komiteak bultzatuta dago, Kirol Egokituen Espainiako Federazioaren laguntzarekin eta AXA aseguruen babesarekin.

Entrenamendu jardunaldiak apirilaren 12tik 16ra bitartean izango dira Madrilen. Ikerrek, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango du beste lurraldeetako igerilariak ezagutzeko.

Zorionak eta disfrutatu!

Albisteak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru Madrilgo kontzentraziora deitu du Espainiako Paralinpiarren komiteak sarreran

GOGOBETETASUN INKESTAREN EMAITZAK

Izarraitz Igeri Elkarteak bere jarduera hobetzeko asmoz eta izan ditzakeen gabeziak hautemateko, gogobetetasun inkesta bat bidali zizuen duela aste batzuk.

Izarraitz Igeri Elkarteko zuzendaritzaren izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu inkestan parte hartu duzuen guztiei eta jakinarazi nahi dugu ere, datorren denboraldiari begira kontutan izango ditugula emaitzak eta jaso ditugun iradokizunak.

Hemen dituzue jaso ditugun erantzunen emaitzak eta iradokizunak.

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GOGOBETETASUN INKESTAREN EMAITZAK sarreran

Goenaga ahizpak, Espainiako Open Txapelketara

Zapatuan, apirilaren 8an, hasi eta asteartera bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Pontevedran. Bertan izango dira Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga eta Maitane Goenaga Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatutzen.

Nazioarteko 349 igerilarik hartuko dute parte, eta Goenaga ahizpek  aukera izango dute ospe handiko igerilariekin lehiatzeko.

Pontevedrako txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:

  • Ainhoa Goenagak (1997): 200 metro bizkar proban.
  • Oihana Goenagak (1999): 200 metro libre eta 100 metro libre probetan.
  • Maitane Goenagak (2002): 200 metro bizkar eta 100 metro libre probetan.

Txapelketa, Espainiako Federazioaren webgunean streaming bidez zuzenean eskainiko dute.

Zorte on eta egurre!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Goenaga ahizpak, Espainiako Open Txapelketara sarreran

Benjaminak eta alebinak oso ondo Bergaran eta Oñatin

Zapatu arratsaldean, alebinek Oñatiko Zubikoa igerilekura eta benjaminek aldiz Bergarako Agorrosin igerilekura gerturatu ziren ligako jardunaldiak jokatzera.

Zapatuko bi jardunaldiak, gure igerilarien trebetasunak ikusteko aukera aparta eskaini zuten. Nahiz eta urduritasuna nagusitu azken ordura arte, gure igerilariak estilo guztiak sartzen diren probetan nabarmendu egiten dira eta bide onetik doazela erakusten dute behin eta berriz.

Denboraldiko proba gehienak burutu dituzte, baina oraindik ere hitzordu garrantzitsuak gelditzen zaizkie gureei; hau da, ligako jardunaldiaz gain, txapelketa ezberdinak. Ziur duten dena aterako dutela gure igerilariek gelditzen zaizkien hitzorduetan.

ZORIONAK ETA SEGI HORRELA!

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminak eta alebinak oso ondo Bergaran eta Oñatin sarreran

Nerea Berasategi Espainiako txapeldun, Trikideak-Saltoki talde nafarrarekin

Nerea Berasategi taldekidea Espainiako txapeldun gelditu da, Trikideak-Saltoki talde nafarrarekin, kadete mailan, Espainiako duatloi txapelketan.  Nerea Berasategi, Claudia Martinez eta Sofia Aparicioren denboren baturarekin, taldezkako sailkapenean lehen postua lortu zuen, Trikideak-Saltoki taldeak,  Castelloiko La Vall d’uixo herrian.

Zorionak Nerea eta Trikideak taldeari!

Espainiako txapelketak, Triatloi atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nerea Berasategi Espainiako txapeldun, Trikideak-Saltoki talde nafarrarekin sarreran