Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketa Azpeitian

Aurten ere, Udako Igeriketa Txapelketa Azpeitiko Udal Igerilekuan jokatuko da ekainaren 24 eta 25ean.

Hona hemen zirkularra:

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketa Azpeitian sarreran

KZL-ko 4. jardunaldia eta Alebinen ligako 6. jardunaldia

Larunbat honetan Bergarako Agorrosin igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikienek, txapelketa 16:00-etan hasiko da eta bertara autobusez desplazatuko dira gure igerilariak. Bergara-ra joan ahal izateko autobusa 14:15n izango da.

Honako probak burutuko dituzte gure taldeko igerilariek:

2008. urtean jaiotakoak 25 metro tximeleta.

2007. urtean jaiotakoak 50 metro tximeleta.

Erreleboetan berriz, 2008. urtean jaiotakoak eta 2007. urtean jaiotakoak 6×25 metro bular mixtoa

1557729_1033090353454739_2923235720154107435_n

2006. urtean jaiotako mutilek 200m libre eta 100m estiloak. 2006. urtean jaiotako neskak eta 2005. urtean jaiotako mutilak 400m libre eta 100m estiloak. Erreleboetan beriz 4×50 estiloak proba izango dute.

Gure alebinen kasuan (2004. urteko neka-mutilak eta 2005. urtean jaiotako neskak) honako probak izango dituzte Oñatin arratsaldeko 15:30-etatik aurrera. Oñatira kotxez joango dira eta honetarako 13:30-etan abiatuko dira Azpeitiko igerileku aurretik.

800m libre eta 200m estiloak nesken kasuan eta 1500m libre eta 200m estiloak mutilen kasuan.

SERIEAK:

Serieak Benj eta Kzl 4 Bergara

Serieak alebin 6 Oñati

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KZL-ko 4. jardunaldia eta Alebinen ligako 6. jardunaldia sarreran

Uxue Etxeberria gustura etorri da Palma de Mallorcatik

Uxue Etxeberria igerilaria Palma de Mallorcan izan da asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, alebinen mailako selekzio Autonomikoen arteko III. Espainiako CSD Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako alebin mailako 20 igerilari izan ziren. Txapelketa honek, aukera paregabea ematen dio beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik, neskatan seigarren postua lortu zuen, mutiletan hamaikagarrena eta sailkapen bateratuan bederatzigarren postua.

Uxueren helburu nagusiak ziren maila horietako txapelketak ezagutzea eta ondo pasatzea. Helburuak lortu dituela uste dugu, hurrengo lehiaketetarako gogorrago eta gogo gehiagorekin entrenatzako asmoarekin etorri baita.

Uxue Etxeberriak, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituen:

  • 100 metro bularren 15. postua 1:21:31 denborarekin. Marka pertsonala eta 50 metroko partzialean, klubeko errekor berria ezarri zuen 38:45 (13 urte).
  • 200 metro bularren 19. postua 2:58:33 denborarekin. Bere marka onenetik gertu.

Horiez gain, 4×100 libre erreleboetan ere parte hartu zuen eta zazpigarren postua eskuratu zuen Euskadik 4:13:42 denborarekin.

Zorionak eta segi prestatzen!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Uxue Etxeberria gustura etorri da Palma de Mallorcatik sarreran

Igerileku luzean bikain

Joan den zapatuan taldeko infantil, junior eta absoluto igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, Gipuzkoa Sarian. Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria eta Oihana Goenaga absolutuetan lehiatu ziren, Jone Goenaga juniorretan eta Asier Ganzarain, Joanes Astigarraga, Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga infantiletan. Eva Astigarragak eta Nerea Berasategik izena emanda zauden baina baja izan ziren azken unean.

Zapatuko sariak zuen berezitasuna zen, 50 metroko igerilekuan izan zela eta, ohitzeko, ezinbestekoa dute igerilariek neurri horretako igerilekuan aritzea, gure igerilariek, 25 metrotako igerilekuan entrenatzen dute.

Taldeko infantilak, neguko zita garrantzitsuenak pasa dituzte eta oraindik, sasoi onean jarraitzen dute. Espainiako Udaberri Open txapelketara dijoazten igerilariak aldiz, pisu handiko entrenamenduak egiten ari dira eta donostiko sarian, freskotasun falta nabaritzen zitzaien. Hala ere Izarraitzeko igerilariak, orokorrean, ondo ibili ziren asteburuko sariketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 11 marka personal.
  • Klubeko 4 errekor berri:

–   Iñaki Etxeberriak, 50 librean 25:26 denborarekin  (16 urte) eta 100 librean 55:21 (16 urte eta absolutua).

–    Maitane Goenagak, 100 bularren 1:20:03 denborarekin  (15 urte).

–    Maialen Sudupek, 50 tximeletan  30:53 denborarekin (15 urte).

Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igerileku luzean bikain sarreran

Izarraitz TRI-ko 2.jardunaldia ospatu zen Larunbatean

Pasa den larunbatean Izarraitz TRI-k 2. Jardunaldi irikia ospatu zuen.

Jardunaldi honetarako bizikletako saio bat prestatu zen, lehendabizi azalpen teoriokoak emanez eta ondoren teknika lantzeko jolasak burutu ziren eta azkenik duatloi txikiak bat baita ere.

Guztia aurrera eraman ahal izateko, eta segurtasuna bermatuz, taldean neurriak hartu ziren aldez aurretik,eta Loiolan dagoen pistara desplazatu ziren bertan burutu ahal izateko ekintza ezberdinak.

Saio honetan 13 ume izan ziren eta dirudienez interesa handitzen doa!

Bidez batez Azkoitiko Triatloi Taldekoei eskerrak eman behar dizkiogu eskeinitako laguntzagatik.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz TRI-ko 2.jardunaldia ospatu zen Larunbatean sarreran

GIPUZKOA SARIA, ZAPATUAN

Zapatuan, martxoaren 25ean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Gipuzkoa Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Saria, goizeko 9:30etan hasiko da.

Azpeititik hamaika igerilari joango dira Donostiako sariketara eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Joanes Astigarraga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Zorte on guztioi!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIPUZKOA SARIA, ZAPATUAN sarreran

Izarraitz IEko infantilak bikain Espainiako Neguko Txapelketan

Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak Gijonen izan ziren, Espainiako infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu honetarako aritu dira prestatzen eta, orokorrean emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura etorri dira etxera. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea. Hala ere, Gijoneko txapelketara joatea, denboraldian zehar lana ondo egitearen saria izan dute gure taldeko igerilariek.

Gijoneko txapelketan, bi finaletan sartzea lortu dute: Maitane Goenagak 100 metro bizkarrean eta 200 metro bizkarrean. Horiez gain, lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Taldeko 4 errekor berri:
  • Iñaki Etxeberria: 50 libre, 25:28 (16 urte).
  • Maialen Sudupe: 100 tximeleta, 1:07:99 (15 urte).
  • Maitane Goenaga: 100 bizkar, 1:06:56 (15 urte).
  • Maitane Goenaga: 200 bizkar, 2:22:91 (15 urte).
  • 5 marka pertsonal.
  • Txapelketan lortutako bakoitzaren postuak:
  • Iñaki Etxeberriak: 50 librean 16. postua eta 100 librean 25. postua.
  • Maialen Sudupek: 100 bizkarren 15. postua, 200 bizkarren 29. postua, 100 tximeletan 26. postua eta 200 estiloan 27. postua.
  • Maitane Goenagak; 20 librean 11. postua, 100 librean 12. postua, 200 librean 17. postua, 100 bizkarren 7. postua eta 200 bizkarren 5. postua.

Zorionak guztioi egin duzuen ahaleginagatik!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz IEko infantilak bikain Espainiako Neguko Txapelketan sarreran

Euskadiko Selekzioarekin arituko da Uxue Etxeberria

Euskadiko Igeriketa Federazioak gure taldeko Uxue Etxeberria (2004) igerilaria aukeratu du, datorren zapatuan eta igandean, martxoaren 25 eta 26ean, Palma De Mallorcako Son Hugo igerilekuan jokatuko den alebin mailako selekzio Autonomikoen arteko III. Espainiako CSD Txapelketan parte hartzeko.

Txapelketan banakako proba hauetan lehiatuko da:

  • 100 metro bular eta 200 metro bular.

Lehen aldiz doa horrelako lehiaketa batetara eta helbururik garrantzitsuenak, txapelketa hauetan esperientzia hartzea eta disfrutatzea izango ditu gure igerilariak .

Txapelketa zuzenean ikusi ahal izango da, streaming bidez.

Zorte on eta ondo pasa Uxue!

 

Benjamin eta alebin maila, Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskadiko Selekzioarekin arituko da Uxue Etxeberria sarreran

Nerea Berasategi deitu du Espainiako triatloi federazioak

Espainiako Triatloi Federazioak deituta, Nerea Berasategi gure taldeko igerilaria Valladoliden izango da astebukaera honetan “ENCUENTRO NACIONAL IBERDROLA GESTIÓN DEL TALENTO” programan parte hartzen.

Iaz ere, horrelako programa batetan parte hartu zuen Madrilgo Joaquin Blume Errendimendu Altuko Zentroan.

Jardunaldiak, ostiralean, martxoaren 17an, hasi eta iganderarte izango dira eta hauen helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Maila fisiko eta teknikoa ebaluatzea.
  • Entrenamendu gomendioak ezartzea.
  • Igeriketako, txirrindularitzako eta korrikako balioespen testak egitea.

Ondo ibili eta disfrutatu!

Teknifikazio jardunaldiak, Triatloi atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nerea Berasategi deitu du Espainiako triatloi federazioak sarreran

Alebin mailakoentzat teknifikazio jardunaldia

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, gure taldeko Uxue Etxeberria (2004), June Zubizarreta (2004), Leiane Lopetegi (2004), Iker Aizpuru (2004), June Berasategi (2005), Maier Lizarzaburu (2005) eta Nora Uria (2005) igerilariak datorren zapatuan Donostian izango dira. Teknifikazio jardunaldia goizeko 9:30etatik aurrera izango da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Gure taldekideak, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango dute beste taldeetako igerilariak ezagutzeko.

Ondo ibili eta disfrutatu!

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin mailakoentzat teknifikazio jardunaldia sarreran