Aurten ere Izarraitzeko igerilariak Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketara

            Atzoko entrenamenduan, gure igerilariak Omar Urbieta entrenatzailearekin

Datorren asteburuan, abenduaren 16tik 18ra bitartean,  LX. Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa (25 metroko igerilekuan)  jokatuko da Sabadellen. 570 igerilarik hartuko dute parte, eta bertan izango dira gure taldeko Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean.

Ainhoak 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte; Oihanak, 100 metro estilo, 200 metro libre, 400 metro libre eta 100 metro libre probetan; Maialenek, 100 metro bizkarren; Maitanek, 50 metro libre, 100 metro libre eta 100 metro bizkar eta Jone, berriz, 4 x 200 metro libre erreleboko proban ariko da.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute Sabaldell-go Can Llong igerilekuan. Ea beti bezain ongi igeri eginez denbora onak lortzen duten.

Txapelketa, Espainiako Federazioaren webgunean streaming bidez zuzenean eskainiko dute.

Zorte on eta egurre!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aurten ere Izarraitzeko igerilariak Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketara sarreran

XVII. Paco Sanchez Saria

12371090_977166362380472_8776338262973951976_o

Datorren larunbatean arratsaldeko 16:00tan, Tolosako Usabal Polikiroldegian XVII. Paco Sanchez Saria ospatuko da.

Gure taldean dabiltzan 2004-2008. urteen bitartean jaiotako umeak izango dira bertan. Aurten ere Tolosa-ra joatea erabaki da, txapelketa honek formatu erakargarria baitu eta hori da arrazoi nagusia sari honetan parte hartzeko.

2004-2005-2006. urtean jaiotakoek aukeratutako bi probatan egin ahal izango dute igeri eta 2007 eta 2008. urteen artean jaiotakoak proba bakarrean.

Banakako probez gain, erreleboak ere izango dira. Bertan 12×50 libreetan igerian ikusi ahal izango ditugu.

Tolosara autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 14:00etan izango da, Azpeitiko igerileku aurrean.

Zorte on denei!

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude XVII. Paco Sanchez Saria sarreran

Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Oñatin eta Azkoitin

15337499_1249380431825729_773913113705863049_n                                    Alebinek Aitzol Agirregomezkorta entrenatzailearekin.

Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Ligako hirugarren jardunaldia, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan.

Honakoak izan ziren Azkoitin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Nerea Urbieta (2005), Nora Uria (2005), Maier Lizarzaburu (2005), June Berasategi (2005), Iker Aizpuru (2004), Intza Odriozola (2004), Uxue Etxeberria (2004), Ilazki Odriozola (2004), Maialen Aiertza (2004), June Zubizarreta (2004), Leiane Lopetegi (2004), Alaia Juaristi (2004) eta Alazne Sudupe (2004).

Azkoitiko jardunaldian, 200 metro libre eta 100 metro bizkar probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4×100 bular erreleboko proba ere izan zuten.

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Azkoitin. Zorionak Azkoitira joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligako hirugarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Oñatiko igerilekuan.

Oñatiko jardunaldian Maider Etxezabalek (1990), Pablo Etxeberriak (1997), Maialen Aizpuruk (2000), Eva Astigarragak (2000),Jone Goenagak (2001),Iñaki Etxeberriak (2001), Joanes Astigarragak (2001), Asier Ganzarainek (2001), Ixak Gesalagak (2001), Maialen Sudupek (2002) eta Maitane Goenagak (2002) hartu zuten parte.

Entrenamendu gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan eta, hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Orokorrean ondo aritu ziren eta aurrez zituzten denboren bueltan ibili ziren. Lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 11 marka personal.
  • Klubeko errekor bat, Maitane Goenagak 50 metro bularren (14 urtekoetan eta absolutuetan).

Zorionak eta segi lanean!

Alebinen liga, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Oñatin eta Azkoitin sarreran

Infantil eta junior mailakoentzat teknifikazio jardunaldiak

img_0934Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, gure taldeko Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak Logroñon izango dira datozen egunetan. Teknifikazio jardunaldiak abenduaren 8tik 10era bitartean izango dira Logroñoko Adarraga igerilekuan.

Laukoteak, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango dute beste taldeetako igerilariak ezagutzeko.

Ondo ibili eta disfrutatu!

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantil eta junior mailakoentzat teknifikazio jardunaldiak sarreran

Neguko Liga probintzialeko hirugarren jardunaldia, zapatuan Oñatin

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Jardunaldia arratsaldeko 15:30etan hasiko da.

Izena eman duten Izarraitzeko igerilariak honako hauek dira:

– Maider Etxezabal (1990), absolutua.
– Pablo Etxeberria (1997), absolutua.
– Maialen Aizpuru (2000), juniorra.
– Eva Astigarraga (2000), juniorra.
– Ander Etxabe (2000), juniorra.
– Jone Goenaga (2001), infantila.
– Nerea Berasategi (2001), infantila.
– Iñaki Etxeberria (2001), infantila.
– Joanes Astigarraga (2001), infantila.
– Asier Ganzarain (2001), infantila.
– Ixak Gesalaga (2001), infantila.
– Maialen Sudupe (2002), infantila.
– Maitane Goenaga (2002), infantila.

Zorte on denei!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko hirugarren jardunaldia, zapatuan Oñatin sarreran

Alebinen liga 3. jardunaldia

Larunbat honetan, gure taldeko alebinak Azkoitian lehiatuko dira ligako 3. jardunaldian. Lehenik, beroketak 15:00-tan hasiko dira eta txapelketa berriz 16:00-tan.

Jardunaldi honetara 13 igerilariz osaturiko taldea aurkeztuko da. Bertara doazen igerilariak 3 probatan parte hartu ahal izango dute gainera, eta honako probetan hain zuzen ere:

  • 200m libre
  • 100m bizkar
  • 4x100m bular

Ligako 3. jardunaldia izanik, igerilarien hobekuntzak ikusi ahal izateko aukera aparta izango da eta hemendik beraiek animatzera bultzatu nahi zaituztegu.

Animo eta zorte on!!!

serieak-alebin-liga-3-azkoitia

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen liga 3. jardunaldia sarreran

Emaitza bikainak asteburuan

Joan den asteburuan bi txapelketatan hartu zuten parte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutuek. Izarraitzeko mutilek Ordizin jokatu zen Gipuzkoako taldeen arteko kopan eta neskak berriz, Euskal Herriko Taldeen Kopan Irungo Azken Portu igerilekuan.

Izarraitzeko neskek, Euskal Herriko kopan lehiatu dira Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako zortzi talde honenekin batera. Aurtengo Euskal Herriko taldeen arteko kopari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen genion. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldeak ez digu hutsik egin. Talde modura lan egin dute, uretan gogor eta bikain eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen. Horrela, lau jardunaldi ostean, Izarraitzeko neskek laugarren postua lortu zuten, Bidasoa, Getxo eta Iruñako Amaya taldeen atzetik.  Txapelketa hori Euskal Herrian taldeka jokatzen den garrantzitsuena da eta horrek erakusten du zer nolako maila dugun Azpeitian.
Maider Etxezabal, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio,  Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan dira taldea osatu duten igerilariak.

Mutilen taldeari dagokionez, berriz, bakarkako probetan ondo lehiatu arren, taldeko sailkapenean ezin izan zuten lortu aurreko postuetan egotea, igerilari kopuru txikia dutelako.  Aitzol Agirregomezkorta, Pablo Etxeberria, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ander Etxabe eta Ixak Gesalaga aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean Ordizin ospatu zen Gipuzkoako kopan.

Zorionak guztiei eta segi lanean!

Euskal Herriko Txapelketak, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak asteburuan sarreran

Erreleboa Zuzendaritza Batzordean

Atzo egin zen Elkarteko ohiko batzarra eta, besteak beste, zuzendaritzan erreleboak emateko balio izan zuen; Nerea Illarramendiri, Maitere Arotzenari eta Onintza Segurolari geroarte esateko eta, Beñat Lopetegiri, Asier Zubizarretari eta Edu Suduperi ongietorria emateko.

Mila esker Nerea, Maitere eta Onintza eta animo Beñat, Asier eta Edu!

img_0923

img_0922

img_0919

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Erreleboa Zuzendaritza Batzordean sarreran

EHko eta Gipuzkoako kopak astebukaeran

Astebukaera honetan bi txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutuek. Horrenbestez, Ordizian eta Irunen izango dira igerilariak.

Ordizian Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da, eta zapatuan eta igandean izango dira probak, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan. Izarraitzeko gizonezkoek Bergaran jokatuko den txapelketan lehiatuko dira eta honako igerilariak osatzen dute taldea; Aitzol Agirregomezkorta, Pablo Etxeberria, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ander Etxabe eta Ixak Gesalaga.

Bigarren hitzordua Irunen izango dute. Azken Portuko igerilekura Izarraitzeko emakumezkoen taldea joango da Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartzera, zapatuan eta igandean. Han, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde indartsuenak izango dira nor baino nor. Gure partaideak honako hauek izango dira; Maider Etxezabal, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio,  Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Animo eta egurre ekipo!

Euskal Herriko Txapelketak, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EHko eta Gipuzkoako kopak astebukaeran sarreran

Denboraldiko 1. teknifikazio jardunaldia alebin mailako igerilarientzat

Azaroaren 26ean, zapatua, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Alebin mailako igeriketako 1. teknifikazio saioa antolatu du.

Gure taldetik Uxue Etxeberria (2004), Iker Aizpuru (2004), June Berasategi (2005), Maier Lizarzaburu (2005) eta Nora Uria (2005) parte hartzera deituak izan dira.

Hona hemen deialdia, jarduerak eta gurasoei gonbidapena:

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Denboraldiko 1. teknifikazio jardunaldia alebin mailako igerilarientzat sarreran