Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte: Azpeitin eta Eibarren izango dira jardunaldiak.
Datorren zapatuan, urtarrilak 14, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek Azpeitiko Udal Igerilekuan izango dute hitzordua. Benjaminek, denboraldiko 2. jardunaldia izango dute eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete honako probak burutuz:
- 2008. urtean jaiotakoak, 50 metro libre.
- 2007. urtean jaiotakoak, 100 metro libre.
- 2006. urtean jaiotako mutilek, 100 metro libre eta 50 metro bizkar.
- 2006. urtena jaiotako neskak, 200 metro libre eta 50 metro bizkar.
- 2005. urtean jaiotako mutilak, 200 metro libre eta 50 metro bizkar.
Horiez gain erreleboak ere lehiatuko dituzte gure igerilariek. 2007. eta 2008. urteetan jaiotakoak 6 x 50 metro bizkar mistoa eta 2005. eta 2006. urteetan jaiotakoak berriz, 4 x 50 tximeleta.
Bestalde eta zapatuan baita ere, Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan, alebinek Ligako laugarren jardunaldia izango dute. Alebinek honako probak egingo dituzte:
- 200 metro bular.
- 100 metro tximeleta.
- 4 x 100 metro bizkar (erreleboetan).
Entrenatzaileak ari dira bi jardunaldietan parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten.
Alebinen jardunaldia arratsaldeko 16:00tan hasiko denez, Eibarrera kotxez joan ahal izateko, Igerileku aurrean 14:15ean gelditzea erabaki da.
Benjaminen kasuan, probak arratsaldeko 16:00tan hasiko dira eta 15:00tarako igerilekura agertzea nahikoa izango da.
Benjaminen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.
Zorte on eta disfrutatu!
Ostegunean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 34. edizioa jokatu zen Donostiko Paco Yoldi igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitzeko hamabi igerilari. Ander Idoeta baja izan zen azken momentuan. Maila handiko txapelketa ikusteko aukera izan genuen; Kevin Cordes iparamerikarra nagusitu zen gizonezkoetan eta Mercedes Peris valentziarra emakumezkoetan. Omar Urbietak entrenatzen dituen igerilariek aukera paregabea izan zuten gailurrean dauden igerilari handiekin lehiatzeko.
Donostiko Paco Yoldi igerilekuan jokatzen ari den XXXIV. Nazioarteko Eguberri Sarian, gure igerilariak, zazpi finaletan parte hartzeko txartelak lortu dituzte goizeko kanporaketetan.
Banakako probez gain 12x50m libreetako errelebo mixto baten ere parte hartu ahal izan zuten. Txapelketa honetan, gure eskualdean parte hartzen ez duten beste igerilariekin lehiatu ahal izan ziren, hala nola Tolosaldea, Fortuna eta Zarautz-ko igerilarien aurka.
Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga gustura itzuli dira Sabadell-tik. Espainiako igerilari onenak izan dira asteburuan Katalunian, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan. 570 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean ziren Izarraitz igeri elkarteko bost igerilariak. Izarraitzkoek azaldu dute euren maila.
