Denboraldiko 1. teknifikazio jardunaldia alebin mailako igerilarientzat

Azaroaren 26ean, zapatua, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Alebin mailako igeriketako 1. teknifikazio saioa antolatu du.

Gure taldetik Uxue Etxeberria (2004), Iker Aizpuru (2004), June Berasategi (2005), Maier Lizarzaburu (2005) eta Nora Uria (2005) parte hartzera deituak izan dira.

Hona hemen deialdia, jarduerak eta gurasoei gonbidapena:

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Denboraldiko 1. teknifikazio jardunaldia alebin mailako igerilarientzat sarreran

Elkarteko estatutuen aldaketen zirriborroa

Datorren asteazkenean, azaroak 23, ohiko batzarra egingo du Izarraitz igeri elkarteak, eta bertan, besteak beste, triatloi modalitatea barneratzeko Igeri Elkarteko Estatutuen egokitzea  bozkatuko da.

Hona hemen estatutu zirriborroa:

 

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Elkarteko estatutuen aldaketen zirriborroa sarreran

San Andres saria jokatuko da zapatuan Azkoitian

Zapatu honetan, azaroak 19, igeriketako San Andres saria ospatuko da Azkoitian, 16:00etan hasita.

Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2005 eta 2008 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.

2005-2006. urteaen jaiotakoek 50 metro libre izango dituzte. 2007-2008. urteetan jaiotakoek, berriz, 25 metro libre. Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.

Animo eta zorte on guztiei!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude San Andres saria jokatuko da zapatuan Azkoitian sarreran

Datorren astean, Izarraitz igeri elkartearen urteko batzarra

asamblea22-2

Datorren asteazkenean, azaroak 23, ohiko batzarra egingo du Izarraitz igeri elkarteak, Sindikatu Zaharrean. 20:00etan izango da lehen deialdia eta 20:15ean bigarrena.

Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Datorren astean, Izarraitz igeri elkartearen urteko batzarra sarreran

Oihana Goenaga Talentuzko Kirolari izendatu du Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak,  Etorkizuneko kirolariekin batera Talentuzko kirolariak izendatu zituen azaroaren 3an. Talentuzko kirolarien artean, gure taldeko Oihana Goenaga dago. Iazko denboraldiko emaitzei esker lortu du izendapena eta, horrek, lanean gogoz eta gogor jarraitzeko motibazioa emango dio.

Zorionak Oihana!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Oihana Goenaga Talentuzko Kirolari izendatu du Foru Aldundiak sarreran

Ainhoa Goenaga Etorkizuneko Kirolari izendatu du Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Etorkizuneko kirolariak izendatu zituen azaroaren 3an. Izendatutako igerilarien artean, gure taldeko Ainhoa Goenaga dago. Iazko denboraldiko emaitzei esker lortu du izendapena eta, horrek, lanean gogoz eta gogor jarraitzeko motibazioa emango dio.

Zorionak Ainhoa!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa Goenaga Etorkizuneko Kirolari izendatu du Foru Aldundiak sarreran

Neguko ligako bigarren jardunaldia Eibarren

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan Neguko Ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Eibarko jardunaldian Maider Etxezabalek, Ainhoa Goenagak  Ander Etxabek, Jone Goenagak, Nerea Berasategik,  Ixak Gesalagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte. Angela Ocio baja izan zen azken momentuan.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak egiten ari dira taldeko igerilariak. Laster, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira, neskak Euskal Herriko Kluben Kopa eta mutilak berriz,  Gipuzkoako Kluben Kopa eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.

Zapatuko jardunaldiko konturik aipagarrienak honako hauek izan ziren; 15 marka pertsonal eta Ander Etxaberen debuta junior mailan.

Zorionak eta segi bide horretatik!

Gipuzkoako Txapelketak, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako bigarren jardunaldia Eibarren sarreran

Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Eibarren

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Eibarko Ipurua kiroldegiko igerilekuan. Jardunaldia arratsaldeko 16:30etan hasiko da.

Izena eman duten Izarraitzeko igerilariak honako hauek dira:

  •  Maider Etxezabal (1990), absolutua.
  •  Ainhoa Goenaga (1997), absolutua.
  •  Ander Etxabe (2000), juniorra.
  • Jone Goenaga (2001), juniorra.
  • Nerea Berasategi (2001 juniorra.
  • Angela Ocio (2001), juniorra.
  • Ixak Gesalaga ( 2001), infantila.
  • Iñaki Etxeberria (2001), infantila.
  • Joanes Astigarraga (2001), infantila.
  • Asier Ganzarain (2001), infantila.
  • Maialen Sudupe (2002), infantila.
  • Maitane Goenaga (2002), infantila.

Zorte on denei!

Gipuzkoako Txapelketak, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Eibarren sarreran

Izarraitz TRI lehen jardunaldia

img_0913

Larunbat honetan Izarraitz TRI-ko lehen jardunaldia izango da. Jardunaldi hau saio teoriko eta praktiko batez osaturik egongo da.

Informazio gehiago ondorengo dokumentuan aurkituko duzue:

izarraitz-tri-oharra

ANIMATU PARTE HARTZERA!

Triatloi atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz TRI lehen jardunaldia sarreran

Asteburuan emaitza onak gure igerilariek

Pasa den larunbatean gure taldeko igerilariek bi hitzordu ezberdin zituzten. Alde batetik Benjaminek KZL-ko 1.jardunaldia zuten jokoan Azkoitian eta bestaldetik Alebinek, Alebin ligako 2. jardunaldia zuten Azpeitian.

14956028_1218386984925074_8675912204310502729_nBenjaminen artean batzuek lehenengo aldia zuten txapelketa baten parte hartzen zutela, eta urduritasuna nabarmendu zen igerilarien artean. Dena dela igerian ondo ikasten ari direla ikusi ahal izan zen eta denak gustura bueltatu ziren lorturiko emaitzekin.

15000720_1217277461702693_4311227405432952366_o

Alebinen kasuan berriz, esan dezakegu txapelketei neurria hartzen hasi direla. Maila ona erakusten ari dira lehen jardunalditik eta pasa den Larunbatean etxeko igerilekuan ikusi ahal izan ziren. Orokorrean nabarmendu behar da gure igerilariak duten abilezia estilo ezberdinetan.

Denboraldia hasi besterik ez da egin eta bide onetik doaz gureak!

AUPA IZARRAITZ!!!!

Behin behineko emaitzak:

benjamin-testa-eta-kzl-ko-1-jardunaldia

alebin-ligako-2-jardunaldia-azpeitia

 

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan emaitza onak gure igerilariek sarreran