Gipuzkoako selekzioarekin hitzordua

Larunbat honetan, maiatzaren 27an Euskadiko XL. eskolarteko kirol jokoak lehiatuko dira. Aurten Gipuzkoan ospatuko dira eta igeriketaren kasuan egun osoko txapelketa Ordiziko Majori kiroldegian izango da. Goizeko saioa 10etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16.30etan.

Txapelketa honetan 2009 eta 2010. urtean jaiotako mutilek eta 2010 eta 2011. urtean jaiotako neskek parte hartuko dute. Izarraitz Igeri Elkarteko 8 igerilari izan dira gipuzkoako selekzioarekin deituak eta honako probatan parte hartuko dute:

  • Iker Esteban: 200m eta 100m 4 estiloak.
  • Mikel Ezama: 200m eta 100m 4 estiloak.
  • Aroa Azkune: 100m eta 200m bular.
  • Aroa Azkue: 200m bizkar eta 100m 4 estiloak.
  • Jone Sasieta: 100m tximeleta.
  • June Amenabar: 400m 4 estiloak.
  • Malen Ezama: 200m eta 100m 4 estiloak.
  • Maria Otaegi: 100m eta 200m bular.

Zorterik onena guztioi!

Gipuzkoako selekzioa atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako selekzioarekin hitzordua sarreran

2023/24 denboraldirako izen ematea zabalik da

Datorren denboraldian igeriketaz gozatu eta Izarraitz igeri elkarteko kide izan nahi baduzu, ateak zabalik dituzu eta beso zabalik hartuko zaitugu.

Izena emateko sartu irudian ageri den QR helbidera eta bete ezazu formularioa. Esteka honetan (https://forms.gle/vxZmpMyHLcUH3fnq5) klikatuz gero ere izena emateko formulariora eramango zaitu.

Animatu zaitez!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2023/24 denboraldirako izen ematea zabalik da sarreran

Igerilari osoan maila bikaina Izarraitzeko igerilariek

Atzo, maiatzak 21, Bergarako Agorrosin kiroldegian izan ginen benjamin mailako 20 igerilarirekin igerilari osoan parte hartzen. Izarraitz taldea ordezkatzen honako hauek izan ziren; Manex Garate, Julen Eizagirre, Martin Agirrezabalaga, Luken Agirrezabalaga, Guillermo de la Rosa, Intza Larrea, Nahia Aranaga, Leire Egiguren, Iraide Galdos, Itsaso Juaristi, Eihari Agirretxe, Elene Sagardogi, Nahikari Campos, Maria Sarasua, Ilazki Bikendi, Inge Cabue, Mara Garate, Izadi Etxezarreta, Nora Etxeberria eta Janis Altuna.

Orokorrean denak gustora eta gogotsu ibili ziren, nahiz eta goizean urduritasuna nabarmendu zen. Arratsadean aldiz, nekea antzematen hasi arren, indarrarekin bukatzea lortu zuten.

Taldeko hainbat igerilari sarituak izan ziren:

  • Julen Eizagirrek, 2012urteko mutilen sailkapenean, estilo denetan domina irabaztea lortu zuen. Igerilari osoko podiumean 1.postua lortu zuelarik.
  • Martin Agirrezabalagak, 2012urteko mutilen sailkapenean, tximeleta, bizkar eta libre probatan, domina irabazi zuen. Igerilari osoko podiumean 2.portua lortu zuelarik.
  • Nesketan aldiz, 4x50metro lau estiloetako erreleboan 3.postua lortu zuten. Bertan parte hartu zuten igerilariak Inge Cabue, Ilazki Bikendi, Nora Etxeberria eta Mara Garate izan ziren.

Sailkapen orokorra kontuan hartzen badugu, mutilen mailan 3.postua lortu zuten, baita nesken mailan ere, eta sailkapen bateratuan, azpitxapeldun izan ziren, podiumeko bigarren kajoira igoz.

Zorionak benetan parte hartu zenuten guztioi eta aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igerilari osoan maila bikaina Izarraitzeko igerilariek sarreran

Benjaminen azken jardunalditik Igerilari Osora

Pasa den larunbatean, gure taldeko gaztetxoek ligako azken jardunaldia izan zuten. Ligako bosgarren jardunaldi hau, Eibarko Ipurua kiroldegian ospatu zen eta bertan adin tarte honetako Izarraitzeko 36 igerilari izan ziren.

Jardunaldiari dagokionez, guztientzako lau estiloetako probak izan ziren proba nagusiak. 2014 eta 2013. urtean jaiotakoentzako 100 metrotako distantzia eta 2012 eta 2011koentzako 200 metrokoa. Azken hauek, 50 edo 100 tximeleta ere igeri egin zuten. Bukaera ona ematea lortu zuten, denbora onak egitez gain, gauzak ondo egiteko arreta ipini zutelako. Oso pozik gaude egin duten lanarekin eta izandako jarrerarekin.

Orain, liga amaierarekin batera Igerilari Osoa txapelketa izango dute benjamin nagusienek Bergarako Agorrosin igerilekuan. Bertan 20 igerilarik ordezkatuko gaituzte egun osoan zehar izango duten txapelketa honetan. Probei dagokienez, goizeko 10etan hasiko den saioan 50 tximeleta, 100 bizkar eta 4×50 estilo libreko erreleboa lehiatuko dituzte. Arratsaldez ordea, 16.30etatik aurrera 100 bular, 100 libre eta 4×50 lau estiloetako erreleboa.

Denboraldia bukatzear dago baina Izarraitzeko igerilariek geroz eta indar gehiagoz daude. Animo eta zorte on Bergarara gerturatzen zaretenoi!

 

KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminen azken jardunalditik Igerilari Osora sarreran

Benjaminen ligako azkeneko jardunaldia iritsi da

Pasa den astean alebinek bezala, larunbat honetan, maiatzaren 13an, benjaminek beraien ligako azken jardunaldia izango dute, KZL-Test ligako 5.jardunaldia ospatuko baita Eibarko Ipurua kiroldegian 16:45etan hasiera emango zaiolarik. Guztira 37 igerilari gerturatuko dira bertara, Izarraitz taldea indarrez ordezkatzeko.

Kategoria honetan txikienek, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoek, lau estiloetako 100 metroak igeri egingo dute eta baita lau estiloetako 6×25 errelebo mistoa ere. Handienek, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek, berriz 50 edo 100 tximeleta eta lau estiloetako 200 metrokoa lehiatuko dituzte. Saioari bukaera, azkenengo hauek emango diote bular estiloko 4×50 erreleboarekin, mutil zein nesketan.

Zorte on!

KZL jardunaldiak, Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminen ligako azkeneko jardunaldia iritsi da sarreran

Gustora Erandion egindako lanarekin

Lander Uria eta Jurdan Arakistain, Erandioko Altzaga kiroldegian egindako igeriketa egokituko txapelketan lan ona egitea lortu zuten. Igande goizeko saioa izan zen, baina ez ziren lo etorri, egurra eman baitzioten burutu zituzten banakako hiru probatan.

Izarraitzekoentzako jardunaldia 50metro tximeleta probarekin hasi zen. Bertan, Jurdan bere lehenengo aldiz egin zuen igeri estilo honetan eta oso ondo egitea lortu zuen. Ondoren 100metro bizkar proba iritsi zen, Lander serieko lehenengo postuan bukatu zuelarik. Beste probatan egurra ematea lortu zuten biek eta etxera gustora joan ziren egindako lanarekin.

Orain entrenatzen jarraitu behar hurrengo txapelketa noiz den jakitearen zain geratzen direlarik.

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gustora Erandion egindako lanarekin sarreran

Alebinen ligari bukaera borobila

Larunbatean nagusiek Tarbesen erakutsitakoa oso maila ona izan bazen, alebinak Azkoitin ez ziren gutxiago izan.

Izarraitzeko 11 igerilariek lau estiloetako 400 metrokoa eta estilo libreko 200 metrokoa lehiatu zituzten. Jardunaldiaren bukaeran, gure neska-mutilak 4×100 estilo libreko erreleboan ere parte hartu zuten. Azken jardunaldiari gogotsu ekin zioten hasieratik bukaeraraino eta horren ondorioz, beraien markak hobetzeaz gain, ospatutako ligako jardunaldi guztien ostean, Izarratzeko alebin guztiek udako gipuzkoako txapelketarako gutxienekoak lortu zituzten.

Zorionak guztioi! Aupa zuek!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen ligari bukaera borobila sarreran

Bikain gure igerilariak Tarbesen

Oso maila onean ibili dira gure igerilariak Tarbesen jokatzen den igeriketa sarian. Gipuzkoako Selekzioa eta Euskal Herriko beste hainbat talde ere bertarau ohi dira, eta txapelketa polita bezain lehiatua izaten da Tarbeskoa. Izarraitzeko igerilariek ez dute aukera galtzen utzi eta paper bikaina eginda etxeratu dira, beste behin. Pauso sendoak ematen ari dira eta, txapelketa honetan ere, marka pertsonal ugari egin dituzte, finalak, dominak eta Udako Espainiako Txapelketarako gutxiengoak eskuratuz.
Gure taldeko Uxue Etxeberria eta Mirari Goenaga, gainera, Gipuzkoako Selekzioko partaide bezala lehiatu dira, argazkian ageri den moduan.
Hauek dira gure igerilarien asteburuko lorpenik aipagarrienak:
Mirari Goenaga: 100 tximeleta 🥇, 50 tximeleta 🥉 eta 200 tximeletan 🥉.
Uxue Etxeberria: 100 bizkar 🥈.
Nora Eizagirre: 800 libre 🥉 eta 400 estilos 🥉.
Maiana Uria: 100 tximeleta 🥉.
Anne Sagarmendi: 100 bizkar 🥉.
Aratz Odriozola: 50 bizkar Udako Espainiako Txapelketarako gutxienekoa.
Laia Elortza: 50 bular Udako Espainiako Txapelketarako gutxienekoa.
Zorionak talde guztiari!
Txapeldun batzuk zarete guztiok!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bikain gure igerilariak Tarbesen sarreran

Igandean Erandiora igeriketa egokituko ligako 2.jardunaldira

Jurdan Arakistain eta Lander Uria Erandiora gerturatuko dira igande goizean, Altzaga udal kiroldegian ospatuko den ligako 2.jardunaldiari egurra emateko. Saioa goizeko 10:30tan emango dio hasiera eta bakoitzak banakako hiru probatan parte hartuko du.

Jurdanek, Azpeitian egin izan ez zituen probak burutuko ditu gaixorik egon zelako, 50metro tximeleta, 100metro libre eta 50metro bizkar hain zuzen. Landerrek aldiz, 100metro bizkar, 50metro bizkar eta 50metro libre aukeratu ditu.

Gogoz daude bertara joan eta dena emateko. Beraz, egurra mutilak eta aupa Izarraitz!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igandean Erandiora igeriketa egokituko ligako 2.jardunaldira sarreran

Alebinek egingo dute igeri larunbatean

Larunbat honetan, maiatzaren 6an, Azkoitian dute hitzordua Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek. Oraingo honetan, alebinen txanda izango da, beraien ligako zazpigarren eta azken jardunaldia jokatuko baitute.

Hitzordua 15etan dute beroketa saioari ekiteko eta 16etan emango zaio hasiera jardunaldiko lehen probari. Besteak beste, 400m lau estiloetan, 100m lau estiloetan eta 200m libre probak jokatuko dituzte 2011an jaiotako neskek eta 2009 eta 2010 urteetan jaiotako mutilek. Horrez gain, erreleboak mixtoak ere izango dira. Hori dela eta, gure taldeko mutilak denboraldian estreinakoz erreleboetan parte hartuko dute taldeko bi neskekin batera 4×100 libre mixto lehiatuz.

Zorte on! Aupa Izarraitz!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinek egingo dute igeri larunbatean sarreran