EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
Category Archives: Albisteak
Urteko kirolari onenen sariak banatuko ditu udalak zapatuan
Azpeitiko Udalak zapatuan banatuko ditu urteko kirolari onenen sariak. 12:00etan hasita egingo dute sari banaketa ekitaldia Sanagustin kulturgunean. Kirol modalitate hainbatetan aritzen diren herritarrak dira aurtengo hautagaiak, eta horien artean, kirolari onenen sariak –gizon eta emakume– eta boluntario onenaren saria … Irakurtzen jarraitu
Albisteak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Urteko kirolari onenen sariak banatuko ditu udalak zapatuan sarreran
Batzarra azaroaren 25ean. DEIALDIA
Idatzi honen bidez, honako gai zerrendarekin eta Sindikatu Zaharreko Areto Handian, azaroaren 25an (osteguna) arratsaldeko 19:45etan lehen deialdian eta 20:15ean bigarren deialdian, URTEROKO OHIKO BATZARRERA ETA EZOHIKO BATZARRERA deitzen zaituztegu: OHIKO BATZARRA Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena hala badagokio. … Irakurtzen jarraitu
Aldaketak ekipamenduaren inguruan
Izarraitz Igeri Elkartetik 2021-2022 denboraldira begira arroparen inguruko oharra helarazi nahi dizuegu. Azken urtetan Izarraitz Igeri Elkarteko ekipazioa Euskadi Sport-ek hornitu digu, aurrerantzean, klubak zuzenean kudeatuko du gai hau. Hurrengo egunetan eta urte amaierara arte bi arropa eskari egingo ditugu. … Irakurtzen jarraitu
Irailetik entrenatzaile berri bat dugu taldean
Ziortza Torrontegui ondarrutarra dugu Izarraitz Igeri Elkarteko entrenatzaile berria. Ziortza, igerilaria izandakoa da eta esperientzia ere badu entrenatzaile bezala. Azken urteetan, Ondarru Igeri Taldean eta Huescako “Club Atletismo Huesca”n aritu da. ONGI ETORRI ZIORTZA!
Albisteak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Irailetik entrenatzaile berri bat dugu taldean sarreran
Mila esker Maider Aizpurua
Maider Aizpurua entrenatzaileak gure artean urte asko egin ondoren, pasa den denboraldia izan zuen azkenekoa. Urte hauetan gure taldeko igerilari gaztetxoei erakutsi dizkie igeriketako teknikak, eta taldeak izan dituen lorpenak, neurri baten, Maiderren lanari esker lortu dira. Guzti horrengatik, mila … Irakurtzen jarraitu
Iosu Garatek jaso du Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria
Uztailaren 23ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 15.520. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu zen: Iosu Garate Artetxe, Izarraitz Igeri Elkarteko master plus atalekoa. Gaur, asteazkena eta Azpeitiko Udal igerilekuan, Iosu Garatek, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteko Xabier Aldalur … Irakurtzen jarraitu
Udako Espainiako Junior eta Absolutuen Txapelketa
Abuztuaren 3an hasi (bihar) eta abuztuaren 7ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Kanarietako Las Palmasen, Metropoleko igerilekuan. Bertan, gure taldeko Maialen Sudupe (absolutua), Uxue Etxeberria (juniorra), Alazne Sudupe (juniora) eta Maier Lizarzaburu (juniora) izango dira. 150 … Irakurtzen jarraitu
Albisteak, Espainiako txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Udako Espainiako Junior eta Absolutuen Txapelketa sarreran
Irailaren 13an hasiko du 2021-2022 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak
irailaren 13an, astelehenean, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2021-2022 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan. Data gerturatzen joan ahala xehetasun gehiago emango ditu Izarraitz Igeri Elkarteak. Uda on bat pasatu eta irailean berriz elkar ikusiko gara indar-berrituta!
Iosu Garaterentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria
Uztailaren 23ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 15.520. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Iosu Garate Artetxe, Izarraitz Igeri Elkarteko master plus atalekoa. Saria, Bertan Elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 eurotako bonoa da. Zorionak Iosu eta mila … Irakurtzen jarraitu
Gaur egin da Izarraitz Igeri Elkarteko urteroko zozketa
Gaur, uztailaren 23a, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, 1000€ ko bonoa zozketatu da. Zenbaki saritua 15.520 izan da. Hona hemen zozketako bideoa:
Albisteak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Gaur egin da Izarraitz Igeri Elkarteko urteroko zozketa sarreran