Datorren larunbatean, urriak 31, Izarraitz-ko Alebin mailako igerilariek denboraldiko lehen jardunaldia izango dute Legazpi-n (16:00), Bikuña polikiroldegian hain zuzen ere.
Aurten Alebin mailak aldaketatxo batzuk izan ditu eta honenbestez jardunaldi gehiago izango dituzte lehiatzeko. Alebin maila 2002-2003. urtean jaiotako mutilak eta 2003-2004.urtean jaiotako neskek osatzen dute.
Entrenatzaileak jakinaraziko die igerilariei noiz agertu behar duten.
Denboraldi berriari martxa hartu ondoren eta igerilarien ordutegiak finkatu ondoren, Izarraitz Igeri Elkarteak izen emateak irekiko ditu txikienentzat eguerdietako ordutegian, hau da, 12:50tatik – 13:50-etara.
Norentzat da posible izena ematea?
2004-2009 bitartean jaiotako umeentzat
Gainontzeko ordutegietarako itxaron zerrenda bat zabalduko da gaur arratsaldetik hasita. Itxaron zerrenda honetan sartu ahal izateko, beharrezkoa da umearen izen abizenak eta jaiotza data bidaltzea izarraitz.ie@hotmail.com helbidera.
Pasa den zapatuan, Izarraitz Igeri Elkartearen XXX. urteurrena ospatu zen.
Goizean, igeriketa jaialdi eder bat ikusteko parada izan genuen. Aurrenik, gaztetxoen erakustaldia eta ondoren berriz, garai batean Izarraitzen igerian ibilitakoak eta gaur egun dabiltzanak izan genituen igerilekuan. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea ere bertan izan zen eta bera han egon izana eskertu nahi genuke.
Eguerdian, Ongi Etorri jatetxean egindako bazkarian parte hartu zuten Estitxu Elduaien udal zinegotziak, elkarteko igerilariek, gurasoek eta lagun guztiek, eta gustura eta giro jatorrean pasa genuen eguna. Bazkalostean, Eva Astigarragak ohorezko aurreskua dantzatu zuen eta ondoren eskertza oroigarriak eman zitzaizkien Ina Olaizola eta Ageda Zubizarretari Azpeitian igeriketa sustatzeko egindako lanagatik.
Mila esker Ina eta Ageda, Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztion partetik.
9:00-10:30etara Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoenen igeriketa erakustaldia. 2009-2004 bitarteko umeek beraien abileziak erakutsi ahal izango dituzte.
10:30-11:30etara gaztetxoenek jolas ezberdinak egin ahal izango dituzte igerilekuan
11:30-13:00era Izarraitz Igeri Elkartean ibilitako igerilariek igerian egingo dute. Hauek, gaur egun dabiltzan igerilariekin batera izango dira.
13:00ean Ume guztiei gozokiak banatuko zaizkie.
14:00tan Ongi Etorri jatetxean bazkaria izango da (helduentzat bakarrik). Bertan, taldearen sortzaileei omenalditxo bat egingo zaie.
Saturraranen (igerialdi luzekoak) eta Mutrikun (igerialdi motzekoak) hasi eta Debako hondartzaraino igeri egin ohi dute Flysch Beltza Itsas zeharkaldian. Zapatukoan ordea, itsasoa zakar zegoela eta, ekitaldia hasi baino lehenago ibilbidea aldatzea erabaki zuten Urbat elkarteko antolatzaileek. Azkenean, Debako itsasadarrean egin ziren bi probak.
Izarraitz Igeri Elkartetik bost igerilarik parte hartu zuten; Maialen Aizpuruk eta Nerea Berasategik proba motzean eta, Alberto Circujanok, Jose Antonio Circujanok eta Iñaki Etxeberriak berriz, proba luzean.
Denboraldiko azkeneko itsas zeharkaldi ofiziala izan zen eta gustura gelditu ziren egindako lanarekin gure taldekideak. Hona hemen bakoitzaren postuak eta denborak:
Igerilariak, Itsas Zeharkaldiakatalean publikatua|Erantzunak desaktibatuta daude Flysch Beltza zeharkaldia, azkenean Debako itsasadarrean egin zen sarreran
Zapatuan, irailaren 26an, II. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibarko Urbat I.K.E.-k antolatuta.
Igerialdi luzeak 6000 metro izango ditu eta 16:00etan emango zaio irteera Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3000 metrotako luzera izango du eta 17:00etan irtengo dira igerilariak Mutrikuko portutik. Bi proben helmuga Debako hondartzan izango da.
Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilari daude izena emanda, Maialen Aizpuru, Nerea Berasategi, Alberto Circujano, Jose Antonio Circujano eta Iñaki Etxeberria. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.