2014/2015 Denboraldiko Igeriketa Gala

                                                                     Iazko sarituak

Datorren zapatuan, Irailak 19, goizeko 11:00etatik aurrera, Donostiako Olarain Ikastetxe Nagusian 14/15 denboraldiko Igeriketa Gala ospatuko da. Bertan, Ur‐zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Igeriketako Neguko eta udaberriko Ligetako sariak eta igeriketa denboraldi amaierako sariak banatuko dira.

LIGEN kasuan saritutako klubek eta kirolariek LIGA horien araudian azaltzen denaren baitan garaikurrak jasoko dituzte. Denboraldi amaierako sarien kasuan, 2004 eta 2003an jaiotako emakumezkoek eta 2004, 2003 eta 2002an jaiotako gizonezkoek kirol materiala erosteko 30€, 25€ eta 20€‐tako baleak, banan bana, jasoko dituzte. 2002 eta 2001ean jaiotako emakumezkoek eta 2001, 2000 eta 1999an jaiotako gizonezkoek kirol materiala erosteko 40€, 35€ eta 30€‐tako baleak, banan bana, jasoko dituzte. Azkenik, JUNIOR‐PROMESA‐SENIOR mailetako kirolariek 200€, 150€ eta 100€‐tako baleak, banan bana, jasoko dituzte.

Izarraitz Igeri Elkartetik sarituak hauek dira:

Leire Ceciaga, Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe, Mikel Perea eta Uxue Etxeberria. Baita ere, Izarraitz taldeak infantil mailako bigarren saria jasoko du.

Elkarte guztietako sarituak, beren familiatakoak, taldeetako kideak, entrenatzaileak eta zuzendariak gala honetara gonbidatuta gaude.

Zorionak guztiei!

Albisteak, Itsas Zeharkaldiak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2014/2015 Denboraldiko Igeriketa Gala sarreran

Bi podium Kontxako Badiako 72. igerialdian

11216726_930478617049247_4606962238786962555_nZapatuan, irailaren 12an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia jokatu zen Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 72. Igerialdiak.

11:00etan 103 infantil mailako igerilari irten ziren, 69 neska eta 34 mutil. Helduek berriz, 169 emakumek 11:45etan eta 509 gizonek 12:00etan hasiera eman zioten probari.

Izarraitz Igeri Elkarteko hamalau igerilari absolutu (Maialen Aizpuru, Nagore Alberdi, Juan Karlos Arellano, Eva Astigarraga, Maddi Berasategi, Leire Ceciaga, Aizpea Etxeberria, Miren Goenaga, Oihana Goenaga, Nerea Illarramendi, Omar Urbieta, Rafa Zubeldia, Aiora Beristain eta Edu Sudupe) eta bost igerilari infantil (Iker Aizpuru, Nerea Berasategi, Uxue Etxeberria, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe) bertan izan ziren eta bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarrienak, Leire Ceciagak eta Maialen Sudupek lortutako 2. postuak emakumezkoen master mailan eta infantil neskatan.

Izarraitzekoak honako postuak lortu zituzten:

  • Rafa Zubeldia: sailkapen orokorrean 32. eta master mailan 8. postua.
  • Omar Urbieta: sailkapen orokorrean 60. eta senior mailan 38. postua.
  • Oihana Goenaga: sailkapen orokorrean 63. eta senior mailan 8. postua
  • Leire Ceciaga: sailkapen orokorrean 79. eta master mailan 2. postua.
  • Aiora Beristain: sailkapen orokorrean 91. eta senior mailan 15. postua.
  • Eva Astigarraga: sailkapen orokorrean 178. eta senior mailan 24. postua.
  • Maialen Aizpuru: sailkapen orokorrean 179. eta senior mailan 25. postua.
  • Aizpea Etxeberria: sailkapen orokorrean 327. eta senior mailan 59. postua.
  • Maddi Berasategi: sailkapen orokorrean 347. eta senior mailan 60. postua.
  • Nagore Alberdi: sailkapen orokorrean 363. eta master mailan 15. postua.
  • Nerea Illarramendi: sailkapen orokorrean 457. eta master2 mailan 9. postua.
  • Juan Karlos Arellano: sailkapen orokorrean 568. eta master2 mailan 86. postua.
  • Miren Goenaga: sailkapen orokorrean 601. eta senior mailan 77. postua.
  • Edu Sudupe: sailkapen orokorrean 623. eta master mailan 179. postua.
  • Maialen sudupe: infantil neskatan 2. postua.
  • Nerea Berasategi: infantil neskatan 19. postua.
  • Iker Aizpuru: infantil mutiletan 28. postua.
  • Uxue Etxeberria: infantil neskatan 47. postua.
  • Alazne Sudupe: infantil neskatan 56. postua.

Azken froga bukatu eta gero, honela gelditu dira gure igerilariak Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapenetan:

  • Maialen Sudupe lehen postuan infantil nesketan.
  • Uxue Etxeberria zortzigarren postuan infantil nesketan.
  • Alazne Sudupe hamaikagarren postuan infantil neskatan.
  • Iker Aizpuru hamaikagarren postuan infantil mutiletan.
  • Leire Ceciaga bigarren postuan master emakumezkoetan.
  • Rafa Zubeldia bosgarren postuan master gizonezkoetan.

Zorionak denei!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi podium Kontxako Badiako 72. igerialdian sarreran

72. Kontxa Badiako itsas igerialdia

Zapatuan, irailaren 12an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 72. Igerialdiak.

11:00etan infantilen kategoriakoei irteera emango zaio. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak berriz, 11:45etan emakumezkoen kategoria absolutuari hasiera emango zaio eta 15 minutu beranduago gizonezkoena. Hauen ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).

Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilari absolutu (Maialen Aizpuru, Nagore Alberdi, Juan Karlos Arellano, Eva Astigarraga, Leire Ceciaga, Aizpea Etxeberria, Oihana Goenaga, Nerea Illarramendi, Omar Urbieta, Rafa Zubeldia, Aiora Beristain eta Edu Sudupe) eta sei igerilari infantil (Iker Aizpuru, Nerea Berasategi, Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe) bertan izango dira. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.

Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapen orokorretan, Izarraitz taldeko bi igerilarik ziurtatuta dute podiuma; Maialen Sudupe (Infantil mailan) eta Leire Ceciaga (Master mailan).

Zorte on guztioi!

Igerilariak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 72. Kontxa Badiako itsas igerialdia sarreran

2015-2016 DENBORALDIKO ORDUTEGIAK

2015-2016 Entrenamenduen ordutegia

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2015-2016 DENBORALDIKO ORDUTEGIAK sarreran

2015 – 2016 DENBORALDIA

Dokumentu ezberdinak Izarraitz Igeri Elkartean izena eman edo ematea pentsatzen duzuenentzat.

Animatu zaitez eta zatoz gurekin !!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2015 – 2016 DENBORALDIA sarreran

2015-2016 denboraldia hasiko du Izarraitz Igeri Elkarteak

Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, datorren astelehenean, irailak 14, hasiko dira gure igerilariak 2015-2016 denboraldia prestatzeko lanetan igerilekuan. Denboraldi berria, erronka eta aldi berean ilusioz betetakoa izango da Izarraitz Igeri Elkartearentzat.

Datozen egunetan ordutegiak eta xehetasunak jakinaraziko ditugu.

Ekintzaz beteta hasiko du Izarraitz Igeri Elkarteak denboraldia, hauek aurreikusten dira:

  • Irailak 19:

Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek igeri-topaketa izango dute Azpeitiko Igerilekuan. Uretako jolas ezberdinak egiteko aukera izango dute gure taldeko ordezkarien gidaritzapean. Ikasleak ondo pasatzea eta aldi berean igeriketarako zaletasuna bultzatzea izango dira gure helburuak.

  • Urriak 3:

Izarraitz Igeri Elkartearen 30. urteurrena.

Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteak, datorren denboraldian, 2009. urtean eta aurretik jaiotako haurrak taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

ANIMA ZAITEZ!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2015-2016 denboraldia hasiko du Izarraitz Igeri Elkarteak sarreran

Izarraitzekoak aurreko postuetan Bermeon

11999095_925405470889895_717531351813901642_nZapatuan, III. Salome Campos Igerialdia ospatu zen Bermeoko portuan . Izarraitz Igeri Elkartetik sei igerilari joan ziren lehiaketa horretara, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe infantilak eta, Iñaki Etxeberria, Edu Sudupe, Rafa Zubeldia eta  Leire Ceciaga absolutuek.

Maialen Sudupek infantil mailan eta 500 metrotako igerialdian bigarrengo postua lortu zuen eta Alazne Sudupek berriz, 17. postuan helmugaratzea lortu zuen.
Absolutuetan berriz eta 5000 metrotako frogan, Leire Ceciaga laugarrengo postuan iritsi zen emakumezkoen artean eta 1. postua master mailan. Gizonezkoetan, Rafa Zubeldiak 12. postuan iritsi zen helmugara eta master mailan, 3. postua eskuratu zuen. Iñaki Etxeberriak berriz, 22. postuan sartu zen helmugan eta master plus mailan 3. postua lortu zuen. Edu Sudupe 1500 metrotako proban aritu zen eta 49. postua lortu zuen.  Emaitza bikainak zapatukoak Izarraitz Igeri Elkarteakoarentzat.

Antolakuntza bikaina eta iazko laburpenean aipatu genuen bezala, Salome Campos Igerialdiak ospe handia hartzen ari da Euskal Herriko itsas zeharkaldien artean.

Zorionak  seikote!

11990603_925405437556565_3376601715512864881_n

11947495_925405420889900_4396050156665137105_n

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak aurreko postuetan Bermeon sarreran

Zapatuan, III. Salome Campos igerialdia Bermeon

imageZapatuan, irailak 5, III. Salome Campos Igerialdia ospatuko da Bermeon. Izarraitz Igeri Elkarteko sei igerilari daude izena emanda, lau, helduen igerialdian parte hartzeko eta bi, infantilen proban irtetzeko.

Hona hemen gure taldeko igerilariak:

Helduak;

Leire Ceciaga, Iñaki Etxeberria, Edu Sudupe eta Rafa Zubeldia.

Infantilak;

Alazne Sudupe eta Maialen Sudupe.

Igerialdien irteerako orduak honako hauek izango dira:

  • 11:15 infantilak, 500 metrotako proba.
  • 11:50 absolutuak (emakumezkoak), 5000 metrotako proba.
  • 12:00 absolutuak (gizonezkoak), 5000 metrotako proba.
  • 12:10 absolutuak, 1500 metrotako proba.

Zorte on guztioi !!

Igerilariak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, III. Salome Campos igerialdia Bermeon sarreran

Emaitza politak Irlako Itsas Zeharkaldian

11898568_921703264593449_8604837110487764322_n

Zapatuan, abuztuak 29, Irlako XVIII. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Azkenean, Izarraitz Igeri Elkarteko hamahiru igerilarik parte hartu zuten, bost infantil mailan eta zortzi helduen zeharkaldian.

Aurrenik, 16:00etan, infantil mailako 76 igerilari irten ziren, 44 neska eta 32 mutil, Donostiako hondartzatik, 600 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Guztiek igerialdi polita burutu zuten eta aipagarriena Maialen Suduperen bigarren postua izan zen.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren; Maialen Sudupek 2. postua, Iker Aizpuruk 26. postua, Uxue Etxeberriak 31. postua, Ilazki Odriozolak 39. postua eta Alazne Sudupek 40.

Ondoren, 17:00etan, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 500 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen eta guztira, 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak Santa Klarako irla zeharkatuz. Lehen aipatu bezala, Izarraitzetik zortzi igerilarik hartu zuten parte. Bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarriena, Leire Ceciagak lortutako 2. postua emakumezkoen master mailan.

Izarraitzekoak honako postuak lortu zituzten:

  • Iñaki Etxeberria: 63. eta 9. master 2 mailan.
  • Leire Ceciaga: 66. eta 2. master mailan.
  • Alberto Circujano: 109. eta 34. master mailan.
  • Jose Antonio Circujano: 140. eta 45. master mailan.
  • Aiora Beristain: 163. eta 22. senior mailan.
  • Maialen Aizpuru: 165. eta 23 senior mailan.
  • Aitzol Apalantza: 213. eta 57 senior mailan.
  • Edu Sudupe: 360. eta 124 master mailan.

11940699_921652787931830_5854291018107937353_n

Bestalde, Rafa Zubeldia Cies irlatik Vigorainoko itsas zeharkaldian izan zen. Zeharkaldiak 10 kilometro ditu eta oso gustura gelditu zen egindako denborarekin (nahiz eta orandik ez argitaratu denbora ofizialik, 2 ordu eta 35 minutu behar izan zituen gutxi gora-behera).

Informazio gehiago:

ARGAZKIAK

https://www.desafioislascies.com/travesia-desafioislascies-10k/

Zorionak guztiei!

———————————————————————————————–

Datorren zapatuan eta Bermeoko portuan, III. Salome Campos Igerialdian izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak.

Hemendik animo eta zorterik onena opa nahi diegu guztiei.

Igerilariak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza politak Irlako Itsas Zeharkaldian sarreran

Rafa Zubeldia Cies irlako itsas zeharkaldira

image

Rafa Zubeldiak, hasiera batean, irlako itsas zeharkaldian parte hartzeko izena eman bazuen ere, azkenean, Galizian jokatzen den Cies irlako itsas zeharkaldian parte hartuko du zapatu honetan.

Asteburu honetan, Zumaiako lagun talde batekin joango da Cies irlatik Vigora dauden 10 kilometroko itsas zeharkaldian parte hartzera.

Zorte on guztioi!

Igerilariak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Rafa Zubeldia Cies irlako itsas zeharkaldira sarreran