BENJAMINEN ETA ALEBINEN BEHIN BEHINEKO EGUTEGIA

ALEBINEN ETA BENJAMINEN 2015-2016 EGUTEGIA

Alebinen liga, KZL atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude BENJAMINEN ETA ALEBINEN BEHIN BEHINEKO EGUTEGIA sarreran

Alebin eta benjaminen SERIEAK. Eibar

Eibar, Benjamin testa eta KZL Liga: 15:30

Eibar, Alebin Liga: 17:00

Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin eta benjaminen SERIEAK. Eibar sarreran

Alebinen liga 2.jardunaldia eta Test, KZL 1.jardunaldia

Datorren larunbatean, Azaroak 14, Izarraitz Igeri Elkarteko Alebinek eta Benjaminek Eibar-en izango dute hitzordua.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Alebinen kasuan 2. jardunaldia izango dute, gure taldean diren 2004.urteko neskak, honako pruebak egingo dituzte:

  • 200m bizkar.
  • 100m bular.
  • 8x50m libre (erreleboetan).

Benjaminen kasuan berriz 1. jardunaldia izango da eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete, honako pruebak burutuz:

  • 2007. urtean jaiotakoak, 50m bizkar.
  • 2006. urtean jaiotakoak, 100m bizkar.
  • 2005. urtean jaiotako mutilek, 100m bizkar eta 50m bular.
  • 2005. urtena jaiotako neskak, 200m bizkar eta 50m bular.
  • 2004. urtean jaiotako mutilak, 200m bizkar eta 50m bular.

Entrenatzaileak ari zaizkie igerilariei  jakinarazten nor joango den. Orain arte bezala Eibar-era autobusez joango da eta hitzordua 13:45 izango da igerileku aurrean.

Ondo izan.

Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen liga 2.jardunaldia eta Test, KZL 1.jardunaldia sarreran

Neguko ligako lehen jardunaldia Bergaran

Pasa den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Bergarako Agorrosin igerilekuan.

Honakoak izan ziren Bergaran lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Angela Ocio, Nerea Berasategi, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan.

Aipagarria eta era berean asko pozten gaitu, Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria unibertsitateko ikasketak hasi arren, igeriketan jarraitzen dutela ikusteak.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako lehen jardunaldia Bergaran sarreran

Neguko ligako lehen jardunaldia jokatuko dute Izarraitzeko igerilariek

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Bergarako Agorrosin igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du Bergarako lehiaketak.

Izarraitzetik izena eman duten igerilariak honako hauek dira:

  • Ainhoa Goenaga (1997), absolutua.
  • Pablo Etxeberria (1997), absolutua.
  • Jon Aizpuru (1998), juniorra
  • Oihana Goenaga (1999), juniorra.
  • Maialen Aizpuru (2000), juniorra.
  • Eva Astigarraga (2000), juniorra.
  • Aiora Beristain (2000), juniorra.
  • Jone Goenaga (2001), infantila.
  • Nerea Berasategi (2001), infantila.
  • Angela Ocio (2001), infantila.
  • Iñaki Etxeberria (2001), infantila.
  • Joanes Astigarraga (2001), infantila.
  • Asier Ganzarain (2001), infantila.
  • Paula Urrestilla (2002), infantila.
  • Maialen Sudupe (2002), infantila.
  • Maitane Goenaga (2002), infantila.

Zorte on denei!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako lehen jardunaldia jokatuko dute Izarraitzeko igerilariek sarreran

Izarraitz Igeri Elkartearen urteko batzarra

asamblea

Datorren ostegunean, azaroak 12 eta Sindikatu Zaharrean 20:00etan lehen deialdian eta 20:15ean bigarren deialdian, Izarraitz Igeri Elkarteak ohiko batzarra egingo du.

Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkartearen urteko batzarra sarreran

Alebin ligako 1. jardunaldiko behin behineko EMAITZAK

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin ligako 1. jardunaldiko behin behineko EMAITZAK sarreran

Alebinen lehen jardunaldia

 

Atzo Izarraitz Igeri Elkarteko Alebinek Legazpiko Bikuña igerilekuan 400m libre eta 200m estiloetan lehiatzeko aukera izan zuten.

Denboraldiko lehen jardunaldia izanik, urduritasuna nabari zen igerilarien artean. Dena dela, uretara sartu orduko beraien maila erakutsi zuten beste behin.

12191425_957621717668270_6363118030269260459_n

Igerilarien gogoa eta jarrera ona azpimarratu zituen entrenatzaileak.

Segi horrela!!!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen lehen jardunaldia sarreran

Legazpiko serieak eta hitzordua

IMG-20151029-WA0000

Izarraitz Igeri Elkarteko hamar igerilari alebin (Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Arantxa Sudupe, Ilazki Odriozola, Elena Otaegi, June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, Maialen Aiertza, Alaia Juaristi eta Alazne Sudupe) Legazpin ospatuko den Alebin Ligako lehen jardunaldian izango dira.

Lehiaketara hamar igerilari bakarrik joan behar dutenez, autobusik ez dugu jarriko, eta kotxeak antolatzeko, 14:30etarako Azpeitiko igerileku aurrera azaltzea komenigarria da.

Zorte on!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Legazpiko serieak eta hitzordua sarreran

Alebinen liga hasiera

Datorren larunbatean, urriak 31, Izarraitz-ko Alebin mailako igerilariek denboraldiko lehen jardunaldia izango dute Legazpi-n (16:00), Bikuña polikiroldegian hain zuzen ere.

20151026_132016

Aurten Alebin mailak aldaketatxo batzuk izan ditu eta honenbestez jardunaldi gehiago izango dituzte lehiatzeko. Alebin maila 2002-2003. urtean jaiotako mutilak eta 2003-2004.urtean jaiotako neskek osatzen dute.

Entrenatzaileak jakinaraziko die igerilariei noiz agertu behar duten.

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen liga hasiera sarreran