ZAPATUAN, IRLAKO XVIII. IGERIKETA ZEHARKALDIA

imageZapatuan, abuztuak 29, Irlako XVIII. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Momentuz, Izarraitz Igeri Elkarteko hamabost igerilari daude izena emanda, hamar, helduen igerialdian parte hartzeko eta bost, infantilen proban irtetzeko.

Hona hemen gure taldeko igerilariak:

Helduak;

Maialen Aizpuru, Nagore Alberdi, Aitzol Apalantza, Aiora Beristain, Leire Ceciaga, Alberto Circujano, Jose Antonio Circujano, Iñaki Etxeberria, Edu Sudupe eta Rafa Zubeldia.

Infantilak;

Iker Aizpuru, Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe eta Maialen Sudupe.

La Kontxako Atletiko Elkarteko egoitzaren paretik, arratsaldeko 16:00etan irtengo dira infantilak. 600 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 17:00etan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla zeharkatuz.

Zorte on guztioi !!

 

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ZAPATUAN, IRLAKO XVIII. IGERIKETA ZEHARKALDIA sarreran

Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian

imageAtzo, Andramari eguna, Izarraitz Igeri Elkarteko hamabost igerilarik, 47. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.

Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 82 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, bost igerilarik hartu zuten parte. Guztiek igerialdi txukuna burutu zuten eta aipagarriena Maialen Suduperen hirugarren postua izan zen.
Bakoitaren postuak honako hauek izan ziren; Maialen Sudupek 3. postua, Iker Aizpuruk 30. postua, Uxue Etxeberriak 34. postua, Ilazki Odriozolak 40. postua eta Alazne Sudupek 42.

imageHelduek, Zurriolatik hasi eta Kontxaraino igeri egin ohi dute Donostiako Aste Nagusian Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian. Atzo, iaz bezala, itsasoa zakar zegoela eta, goizeko 10:00etan, Fortuna Kirol Elkarteak ibilbidea aldatzea erabaki zuen. Azkenean, Kontxan hasi zuten proba eta lehenik portura joan ziren igerilariak, ondoren irlara, eta azkenik, Tenisaren pareraino igeri egin zuten, berriro Kontxako handartzara itzuli aurretik.

Guztira ia 500 parte hartzaile izan ziren, hauetatik, Izarraitz Igeri Elkarteko hamar igerilari.
Hauek ere zeharkaldi ona egin zuten, nahiz eta gehiengoak, betiko ibilbidea gustokoagoa izan.

Helduen artean, Leire Ceciagak, (master mailan) lortu zuen podiumera igotzea. Leire, denboraldi bikaina egiten ari da eta Gipuzkoako ligako sailkapenean, bigarrengo postuan dago hiru igerialdi burutu eta gero. Hona hemen gure absolutuen postuak; Leire Ceciagak 77. postua eta master mailan 2., Rafa Zubeldiak 33. postuan hondartzaratu zen eta 9. master mailan, Iñaki Etxeberria 76. eta 10., Nagore Alberdi 345. eta 12., Naiara Perez 122. eta 17., Maider Etxezabal 216. eta 26., Alberto Circujano 147. eta 42., Jose Antonio Circujano 295. eta 88., Iñigo Altuna 370. eta 98. eta Edu Sudupe 413. eta 129.

Zorionak eta segi horrelaxe !

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian sarreran

ZAPATUAN, 47. PASEO BERRIKO IGERIALDIA

imageZapatuan, abuztuak 15, Paseo Berriko 47. Igerialdia ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hamabost igerilari daude izena emanda, hamar, helduen igerialdian parte hartzeko eta bost, infantilen proban irtetzeko.

Hona hemen gure taldeko igerilariak:

Masterrak;

Nagore Alberdi, Iñigo Altuna, Leire Ceciaga, Alberto Circujano, Jose Antonio Circujano, Iñaki Etxeberria, Maider Etxezabal, Naiara Perez, Edu Sudupe eta Rafa Zubeldia.

Infantilak;

Iker Aizpuru, Uxue Etxeberria,  Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe eta Maialen Sudupe.

Donostiko portutik, goizeko 11etan, irtengo dira infantilak Kontxako hondartzaraino, 650 metrotako igerialdia egiteko. Gero, 12etan, irteera emango zaio, Zurriolako hondartzatik, helduen igerialdiari. Hauek, 2.959 metro egin beharko dute Kontxako hondartzaraino.

Zorte on guztioi !!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ZAPATUAN, 47. PASEO BERRIKO IGERIALDIA sarreran

Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, bukatu da igerilekuko denboraldia

                        Argazkian, Aitzol, Maitane, Paula, Maialen, Nerea eta Jone

Abuztuaren 3an hasi eta abuztuaren 6ra bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatu da Sabadellen (Katalunia), Carles Ibars igerilekuan. Bertan, gure taldeko Jone Goenaga (2001), Nerea Berasategi (2001), Paula Urrestilla (2002), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) izan dira lehian eta Aitzol Agirregomezkorta, entrenatzaile lanetan. Taldeko infantilek, Sabadelleko txapelketa zuten denborandiko hitzordurik garrantzitsuena.

Emaitzak ikusirik, ezin esan aurreikusitako helburu guztiak bete dituztela gure igerilariek. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea, horrez gain, Espainiako infantilen txapelketara joan diren igerilarientzat, denboraldia luze joan da. Hala ere, Sabadelleko txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan dute gure taldeko bost neska gaztetxoek.

Guztira hamazazpi probetan parte hartu dute, hamalau bakarkakoetan eta hiru erreleboetan.
Hona hemen txapelketako emaitzak:

Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea eta neketsua izan baitute.
Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, bukatu da igerilekuko denboraldia sarreran

Maialen Sudupe garaile Txingudiko Igerialdian

Pasa den zapatuan, Hondarribiko hondartzan Txingudiko Badiako XII. Igerialdia jokatu zen.

Aurrenik, 17:30etan, infantil mailako 59 igerilari irten ziren Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko 3 igerilarik hartu zuten parte. Nesketan, gure taldeko Maialen Sudupek lortu zuen garaipena.

Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:

– Maialen Sudupek (2002) 1. postua 9:03 denborarekin.
– Uxue Etxeberriak (2004) 15.postua 11:09 denborarekin.
– Alazne Sudupek (2004) 26. postua 13:05 denborarekin.

Ondoren, 18:15etan hasi zen helduen zeharkaldia Hondarribiko Butron Pasealekutik. Izarraitz Igeri Elkartetik lau igerilarik parte hartu zuten, Rafa Zubeldiak, Leire Ceciagak, Aitzol Apalantzak eta Edu Sudupek.

Irteera puntotik helmugara, 346 parte hartzaileak, 2.600 metrotako distantzia zuten egin beharreko lana eta, oso txukun aritu ziren gure taldeko igerilariak. Izarraitzeko lehena Rafa Zubeldia izan zen 17. postuan eta laugarrena senior mailan, Leire Ceciagak, 61. postuan eta hirugarrena master mailan podiumeko postua lortuz, Aitzol Apalantzak, 146. postua eta 47. senior mailan eta Edu Sudupek berriz, 299. postuan iritsi da hondartzara eta 99. master mailan.

Zorionak guztioi

Datorren Andramari egunean, Paseo Berriko zeharkaldia izangu dute Donostian eta zorte onena opa nahi diegu gure igerilariei.

Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Maialen Sudupe garaile Txingudiko Igerialdian sarreran

Espainiako Udako Infantilen Txapelketan Izarraitzeko bost igerilari izango dira

cartelAbuztuaren 3an hasi eta abuztuaren 6ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Sabadellen (Katalunia), Carles Ibars igerilekuan. Bertan, gure taldeko Jone Goenaga (2001), Nerea Berasategi (2001), Paula Urrestilla (2002), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) izango dira parte hartzen eta Aitzol Agirregomezkorta, entrenatzaile lanetan.

248 taldeetako 869 igerilari (481 neska eta 388 mutil) izango dira Sabadelleko txapelketan.

Banan-banan, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:

– Jone Goenaga: 50 metro libre eta 100 metro libre.
– Paula Urrestilla: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 100 metro bizkar.
– Maialen Sudupe: 50 metro libre, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 200 metro estilo.
– Maitane Goenaga: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 100 metro bizkar.

Horiez gain, 4 x 100 metro libre, 4 x 200 metro libre eta 4 x 100 metro estilo errelebo probetan arituko dira gure taldeko igerilariak.

Zorte on txapelketan eta aurretik, ondo pasau Saninaziyuek!

  • TXAPELKETA JARRAITZEKO KLIKATU HEMEN
Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako Udako Infantilen Txapelketan Izarraitzeko bost igerilari izango dira sarreran

Izarraitzekoak gustura Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian

Atzo, igandea, Izarraitz Igeri Elkarteko ia 40 igerilarik parte hartu zuten 45. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.

Aurrenik, 10:30etan, infantil mailako 115 igerilari irten ziren Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko 12 igerilarik, (9 neska eta 3 mutil) hartu zuten parte.  Denak txukun ibili ziren, batzuentzat lehen esperientzia zen itsasoan baina hala ere ondo moldatu ziren olatu arteko lehiaketan. Neskatan, Paula Urrestilla izan zen bigarrena helmugara iristen.

Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:

Neskak:

  • Paula Urrestillak (2002) 2. postua.
  • Maialen Sudupek (2002) 6. postua.
  • Nerea Berasategik (2001) 9. postua.
  • Uxue Etxeberriak (2004) 30. postua.
  • Ane Odriozolak (2001) 32. postua.
  • Elena Otaegik (2004) 40. postua.
  • Maria Otaegik (2001) 45. postua.
  • Ilazki Odriozolak (2004) 54. postua.
  • Alazne Sudupek (2004) 57. postua

Mutilak:

  • Martin Zurutuzak (2001) 24. postua.
  • Iker Aizpuruk (2004) 40. postua.
  • Haritz Iturzaetak (2004) 46. postua.

Ondoren, 12:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 1.800 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko 25 bat igerilarik hartu zuten parte, eta ia guztiak oso gustura gelditu ziren lortutako denborekin. Gure taldeko master gehienek, gorriz margotuta zuten egutegian Getaria Zarautz Itsas Zeharkaldia eta ez zuten hutsik egin. Askorek, atzo lortu zuten denborari esker, hurrengo urtean aurrenetako txandetan irtengo dira Getariko portutik.

Emaitza esanguratsuenak honako hauek izan ziren: Pablo Etxeberriak 14. postua eta 9. senior mailan, Rafa Zubeldiak 34. postua eta 8. master mailan eta Leire Ceciagak 116. postua eta 4. master mailan.

Hurrengo proba, abuztuaren 1ean ospatuko da Hondarribiko hondartzan, Txingudiko Badiako XI Igerialdia. Proba honetarako, momentuz, Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga daude izena emanda.

Zorionak guztioi eta segi horrelaxe!

                   

Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak gustura Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian sarreran

G-Z itsas zeharkaldirako infantilentzat deialdia

IMG-20140720-WA0017Dakizuen bezala, igandean Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia burutuko da, eta gure elkarteko igerilariak bertan izango dira. Bakoitzak bere aldetik joatekoa asmoa duenez, Munoako plazan elkartuko gara 9:30 etan. Honela, guztiok batera jasoko dugu txanoa eta txip-a.

Animo eta zorte on!
Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude G-Z itsas zeharkaldirako infantilentzat deialdia sarreran

38 Izarraitzeko 45. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

11753669_547046768781287_6811381559577567356_n

Datorren igandean, uztailak 26, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek, 45. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.

Bi mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian. Horien artean dira Izarraitzeko infantil mailako 14 igerilari: Iker Aizpuru, Nerea Berasategi, Uxue Etxeberria, Haritz Iturzaeta, Nagore Kerejeta, Ilazki Odriozola, Ane Odriozola, Maria Otaegi, Elena Otaegi, Martin Zurutuza, Alazne Sudupe, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Ane Sudupe. Horiek, infantil mailako beste 200 igerilariekin batera, goizeko 10:30ean ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.

Ondoren, 12:00etan, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Inskribatu diren 1.800 igerilariak bost taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta bost minutuko aldearekin aterako dira beste lau multzoak.
Izarraitzeko 24 igerilari daude izena emanda: Pablo Etxeberria, Atzol Agirregomezkorta, Miren Goenaga, Rafa Zubeldia, Julen Agirrezabalaga, Alberto Circujano, Jose Antonio Circujano, Ainhoa Olazabal, Alaitz Olazabal, Julen Esteban, Xabier Aranburu, Iñaki Etxeberria, Edu Sudupe, Aizpea Etxeberria, Leire Ceciaga, Maddi Berasategi, Maider Etxezabal, Ainhoa Erkiaga, Naiara Perez, Asier Oiartzabal, Juan Karlos Arellano, Aitzol Apalantza, Nagore Alberdi eta Iñigo Altuna.

Horiez gain, Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, (Kirolprobak webguneko zerrendan 46 azpeitiar agertzen dira) eta esan daiteke uretako Behobia-Donostia dela Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia.

Zorte on, eta egurre!

Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 38 Izarraitzeko 45. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian sarreran

Arantxa Ezkurdiarentzat Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria

Uztailaren 17an, entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 10.954.  Zenbaki sarituaren jabea, Arantxa Ezkurdia Urrestildarra izan da.

Gaur, asteazkena, jaso du saria Halcon Bidaiaken bulegoan; Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia irabazi du Arantxa Ezkurdiak, eta Maite Lazkano Azpeitiko Halcon Bidaiak-eko arduradunaren eta Maider Aizpurua Izarraitzeko entrenatzailearen eskutik jaso du saria.

Zorionak Arantxa eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi.

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Arantxa Ezkurdiarentzat Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria sarreran