Harrera Oihanari eta denboraldi bukaerako afaria

Azpeitiko Udalak harrera egin zion zapatuan, uztailak 18, Oihana Goenaga igerilariari, aurreko asteburuan junior mailako Espainiako Txapelketan urrezko domina irabazi eta gero 200 metro libre proban. Horrela, Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak irabazleen txapela jantzi zion Oihanari eta zorionak eman Azpeitiko herriaren izenean. Jarraian, Oihana Goenagak eskerrak eman zien Udalari, Izarraitz Elkarteari, entrenatzaileei, lagunei eta familiari. 

Ondoren, Ongi Etorri jatetxean, denboraldi amaierako afaria ospatu genuen. Bertan, taldeko entrenatzaileei egiten duten lana eskertuz, lora sorta bana eman zitzaien. Baita ere aurtengo denboraldian Espainiako txapelketetan urrezko domina lortu duten Oihana Goenaga eta Iker Aizpururi aurreskua dantzatu ondoren, oroigarriak eman zitzaizkien.

Zorionak, denak zarete txapeldun!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Harrera Oihanari eta denboraldi bukaerako afaria sarreran

Emaitza onak Ondarroako zeharkaldian

Zapatu honetan, XXX. Ondarroako itsas zeharkaldia ospatu zen. Izarraitz Igeri Elkarteko alebin, absolutu eta master taldeko igerilariek hartu zuten parte Ondarroako itsas-lasterketan. Federatu gabe dauden igerilari azpeitiarrak ere baziren Ondarroako proban.

Emaitza bikainak lortu zituzten gure igerilariek. Pablo Etxeberriak bigarren postua lortu zuen absolutuen sailkapenean, Leire Ceciagak master emakumeetan 2. postuan helmugaratu zen eta Rafa Zubeldiak berriz, 3. postua lortu zuen master gizonezkoetan. Taldeko master gehienak, Getaria-Zarautz igerialdirako entrenamendu modura hartu zuten Ondarroako proba.

Datorren igandean, Getaria-Zarautz zeharkaldi ospetsua jokatuko da eta, Izarraitzeko igerilariak eta federatu gabeko hainbat azpeitiarrek hartuko dute parte.

Zorionak guztioi!

Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Ondarroako zeharkaldian sarreran

Iñaki Etxeberria gustura etorri da A Coruñatik

11183464_897273753703067_749861365606225059_nJoan berri den astean, Espainiako Alebinen Txapelketa jokatu da A Coruñako (Galizia) Casa De Agua igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko Iñaki Etxeberriak denboraldian zehar lortu zuen txapelketa horretan parte hartzeko beharrezkoa zen gutxiengoa eta, Aitzol Agirregomezkorta entrenatzailearekin batera, A Coruñan izan dira.

A Coruñako txapelketan izugarrizko markak ikusteko aukera izan dugu, parte hartzaileak gaztetxoak izan arren. Iñakik parte hartu zuen 100 metro libreko proban eta aurreko marka hobetzea lortu zuen (1:00:07).
Izarraitzekoen helburu nagusiak ziren Espainia mailako txapelketak ezagutzea eta ondo pasatzea. Helburuak lortu dituela uste dugu, hurrengo denboraldian gogorrago eta gogo gehiagorekin entrenatzako asmoarekin etorri baita.

Orain oporrak hartu ditu beste denek bezala. Zorionak taldeko gaztetxo guztioi egin duzuen aurrerapenagatik eta irailean ikusiko dugu elkar!

Ondo pasatu oporrak!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iñaki Etxeberria gustura etorri da A Coruñatik sarreran

Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

imageAste bukaera honetan bi txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek; A Coruñan (Galizian) eta Ondarroan.

Asteburuan, alebin igerilariek Espainiako Txapelketa izaten ari dira. Txapelketa, A Coruñako Casa del agua igerilekuan ari da ospatzen. Azpeititik Iñaki Etxeberriak parte hartuko du zapatuan 100 metro librean.

Bigarren hitzordua, Ondarroako hondartzan izango da zapatuan, bertan izango baita Ondarroako XXX. igeri itsas-lasterketa. Antolatzaileek bi probetan banatu dute txapelketa: 10:30etan infantilak eta hauek bukau bezain laster helduak.

Infantilak 600 metroko proba izango dute eta helduak berriz, 1600 metrotako zeharkardia.

Zorte on guztioi!

Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran

10954 da zozketako zenbaki saritua

Izarraitz Igeri Elkarteak urteroko zozketa egin du, eta 10954 da zenbaki saritua.

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi eta irabazlea agertu arte zuen txartelak ez botatzeko eskatzen dizuegu. 15 eguneko epean saritua agertu ezean ordezko zenbakia 01463 izango da.

Zozketaren bideoa:

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 10954 da zozketako zenbaki saritua sarreran

Izarraitzekoek bikain Espainiako Igeriketa Txapelketan

11745570_896164923813950_5926919540147904640_nPasa den astean, uztailaren 8an hasi eta uztailaren 12ra bitartean, Espainiako Junior eta Absolutuen Udako Txapelketa jokatu da Bartzelonako, Picornell igerilekuan. Bertan izan dira gure taldeko igerilari hauek: Ainhoa Goenaga (1997), Jon Aizpuru (1998), Oihana Goenaga (1999) eta Aiora Beristain (2000).

Oihana Goenagak, emaitza ezin hobeak lortu ditu. Urrezko domina bat ekarri du Azpeitira, Euskadiko 16 urtekoen bi errekor berri, Euskadiko absolutu errekor berri bat eta hiru marka pertsonal. Orokorrean, txapelketa bikaina burutu dute gure taldekideak. Ainhoa Goenagak ezin izan du asko entrenatu eta hala ere, final baten sartzea lortu zuen eta beste hirurak berriz, ia proba guztietan marka pertsonalak egin dituzte.

Oihana Goenaga, Euskaditik joan ziren igerilarien artean, esanguratsuenetako bat izan da. Pixkanaka-pixkanaka izugarrizko palmaresa lortzen ari da.

Banan-banan hauek izan dira lorpenak:

Oihana Goenaga:

  • 50 metro librean; 4. postua, 16 urtekoen Euskadiko marka berria eta marka pertsonala (27:27).
  • 100 metro librean; 5. postua (58:62).
  • 200 metro librean; urrezko domina eta marka pertsonala (2:05:64).
  • 200 metro estiloetan; 4. postua junior mailan, 13. postua absolutu mailan, Euskadiko absolutu eta 16 urtekoen errekor berriak eta marka pertsonala (2:22:94).

Jon Aizpuru:

  • 50 metro librean; 18. postua eta marka pertsonala (25:14).
  • 100 metro librean; 32. postua (55:69).
  • 200 metro librean; 29. postua eta marka pertsonala (1:59:26).
  • 200 metro estiloetan; 7. postua, marka pertsonala eta gutxiengo absolutua (2:12:69).

Aiora Beristain:

  • 50 metro librean; 26. postua.
  • 100 metro librean; 12. postua eta marka pertsonala (1:00:99).
  • 200 metro librean; 27. postua eta marka pertsonala (2:14:87).

Ainhoa Goenaga:

  • 50 metro bizkarren; 49. postua (32:29).
  • 100 metro bizkarren; 32. postua (1:07:69).
  • 200 metro bizkarren; 14. postua B finalean (2:22:92).Domina eta ohoreak igerilariek jaso badituzte ere, Omar Urbietarekin ezin dugu ahaztu, entrenamenduen plangintza eta eguneroko lana oso ondo burutu bai du. Zorionak Omar Izarraitz Igeri Elkartetik, lan bikaina egin duzue. Orain, merezitako atsedenaldi luzea izango dute denboraldi berria hasi arte.

Zorionak eta gozatu oporretan!

————————————————————————————————

Bestalde, zapatuan, 76. Itsasbidea Igeriz zeharkaldia ospatu zen bilbon. Izarraitz Igeri Elkartetik Pablo Etxeberriak eta Uxue Etxeberriak parte hartu zuten.

Zeharkaldi nagusian, irabazlea gure taldeko Pablo Etxeberria izan zen.

Aurretik, txikiak lehiatu ziren eta, gure ordezkaria Uxue Etxeberria izan zen bertan. Gazteenetakoa izan arren, ondo moldatu zen eta hurrengo zeharkaldietan parte hartzeko gogoarekin etorri zen Azpeitira.

Zorionak guztioi!

 

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoek bikain Espainiako Igeriketa Txapelketan sarreran

Espainiako alebinen txapelketa

cartel_natacion_alevin_15Uztailaren 16an hasi eta uztailaren 19ra bitartean, alebinen Espainiako Txapelketa jokatuko da A Coruñan, Casa del Agua igerilekuan. Bertan, gure taldeko Iñaki Etxeberria izango da Aitzol Agirregomezkorta entrenatzailearekin.
205 taldeetako 567 igerilari (321 mutil eta 246 neska ) izango dira A Coruñako txapelketan.

Helbururik garrantzitsuenak, horrelako txapelketetan esperientzia hartzea eta disfrutatzea izango ditu gure igerilariak . Iñakik, 100 metro libreko proban parte hartuko du.

Zorte on Iñaki!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako alebinen txapelketa sarreran

Oihana Goenagak Espainiako Txapelketa irabazi du 200 metro libreetan

Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari Bartzelonan dira egunotan, Espainiako Junior eta Absolutu Txapelketetan lehiatzen. Gaur arratsaldean, txapelketen hirugarren jardunaldian, Oihana Goenagak 200 metro libreetako urrea irabazi du, junior mailan. Hona hemen Oihana Goenagak jokatu eta irabazi duen finalaren bideoa:

Albisteak, Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Oihana Goenagak Espainiako Txapelketa irabazi du 200 metro libreetan sarreran

Pablo Etxeberria Euskal Selekzioarekin izango da Itsas Joko Atlantikoetan

imagePablo Etxeberria azpeitiar igerilariak Euskal Selekzioaren deia jaso du, Euskal Herrian, Orio eta Zarautzen, jokatuko diren XXI. Itsas Joko Atlantikoaken parte hartzeko.

Itsas Joko Atlantikoak Bretainian sortu ziren 1995eko urtean, eta Europa Atlantikoko eskualde eta nazionalitateetako kirol, turismo eta kulturaren arloko sustapenak ekitaldi bakar batean biltzeko helburuarekin jaio ziren. Hori lortzeko modurik onena, itsasoarekin estuen lotuta dauden espezialitateetan lehiatzea izan zen: surfean, belan, arraunean, igeriketan, piraguismoan, urpeko jardueretan, eta abar. Euskadik, dagoeneko, egiteko nabarmena betetzen du lehiaketa horretan, eta gero eta ezagunagoa den eta zalantzarik gabeko kalitatea duen partaidetza du.

Datorren astean, uztailaren 13tik 17ra bitartean, 15 eskualdetatik etorriko diren kirolariak elkartuko dira elkarbizitza adeitsu eta lagunarteko lehia giroan. Irlanda, Galizia, Bretainia, Portugal, Eskozia, Gales, Asturias, Kantabria, Katalunia, Normandia, Akitania, eta beste hainbat tokitako kirolariekin batera lehiatuko da Euskadi.

Pablok, 1500 metro, 3000 metro eta 4 x 1000 metro errelebo misto itsas zeharkalditan hartuko du parte.

Zorte on!

Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Pablo Etxeberria Euskal Selekzioarekin izango da Itsas Joko Atlantikoetan sarreran

Udako Espainiako junior eta absolutuen txapelketa

11667514_890743834356059_7124608452398363186_nUztailaren 8an hasi eta uztailaren 12ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Bartzelonan, Bernat Picornell igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua), Jon Aizpuru (juniorra), Oihana Goenaga (juniorra) eta Aiora Beristain (juniorra) izango dira.
212 taldeetako 936 igerilari (418 absolutu eta 518 junior) izango dira Bartzelonako txapelketan.

Banan-banan, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:

– Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.
– Jon Aizpuru: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 200 metro estilo.
– Oihana Goenaga: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 200 metro estilo.
– Aiora Beristain: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.

Zorte on!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako Espainiako junior eta absolutuen txapelketa sarreran