Benjamin eta KZL 4.Jardunaldia

Larunbat honetan, martxoak 11, Oñatira gerturatuko gara gure txikiekin ligako 4.jardunaldia burutzera.

Izarraitzeko 40 igerilari joango dira eta oraingoan 2014.urtean jaiotakoak 25metro tximeleta eta 2013.urtean jaiotakoak 50metro tximeleta probak burutuko dituzte. Hauen erreleboak 6x25metro bular izango dira.

Handiagoak direnak, 2011 eta 2012 urtean jaiotakoak aldiz, 100metro lau estiloak eta 200metro edo 400metro libre gauzatuko dituzte. Hauen erreleboak berriz, 4x50lau estiloetara izango delarik.

Gogor entrenatzen dabiltza eta seguru gaude lan bikaina egingo dutela. Egurra eta aupa Izarraitz!

KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjamin eta KZL 4.Jardunaldia sarreran

Alebinak ondo herriko jardunaldian

Alebin mailako igerilariek Azpeitiko udal igerilekuan izan zuten hitzordua zapatuan, beraien ligari jarraipena emanez 5. jardunaldiarekin.

Bertan, Izarraitz igeri elkarteko 12 igerilari izan genituen lehiatzen. 1500 libren aritu ziren mutilak eta 200 tximeleta egin zuten neskak urduri zeuden proba hauek lehen aldiz burutu zituztelako. Erreferentzia garbirik ere ez zuten arren, guztiek jarrera ausarta erakutsi zuten, baraien erronkei aurre eginez.

100 libre, 200 bular eta 200 bizkar probetan, aldiz, gogotsu aritu ziren. Beraien denborak jeisteko griñarekin egin zuten salto uretara eta guztiek lortu zituzten marka pertsonal berriak ezartzea.

 

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak ondo herriko jardunaldian sarreran

Alebinak etxean

Martxoak 4, larunbata, alebin mailetako igerilariek Azpeitian izango dute hitzordua.  Alebinen ligako 5. jardunaldiari 16etan emago zaio hasiera eta bertan Izarraitz Igeri Elkarteko 12 igerilari izango dira.

1500m libre, 100m libre, 200m tximeleta, 200m braza, 200m bizkar eta 4x100m estiloak probak jokatuko dituzte 2009 eta 2010 urteetan jaiotako mutilek eta 2011an jaiotako neskek.

Zorte on guztioi! Aupa Izarraitz!

 

Alebinen liga, Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak etxean sarreran

Infantilen Euskal Herriko Txapelketatik 15 dominarekin itzuli da Izarraitz Igeri Elkartea

Pasa den asteburuan, otsailaren 18 eta 19an, Getxoko Fadura kiroldegian, infaltilen Euskal Herriko Txapelketa ospatu da.

Izarraitz Igeri Elkarteak ordezkaritza zabala izan du bertan, hamaika igerilarirekin bertaratuta. Azpimarratzekoa taldeko igerilari guztiek lortu izana bertan parte hartzeko gutxieneko denboren jabe izatea. Jarritako lan eta ilusio guztiaren erakusgarri bikaina da, igerilari guztiek erakutsi duten kirol maila.

Domina sorta ederra poltxikoratuta itzuli dira. Bakarkako probetan, bost urrezko, zilarrezko bat eta bost brontzezko domina eskuratu dituzte gure neskek. Erreleboetan ere, bigarren postu bikain bat eta, ondorioz, beste lau zilarrezko domina etxeratzeko gai izan dira.

Hauek dira igerilari bakoitzak lortutako dominak:

Mirari Goenaga: 400 libre URREA, 400 lau estiloak URREA, 200 tximeleta URREA (Neguko Espainiako Txapelketarako gutxienekoa)

Aroa Azkune: 50 bular URREA, 100 bular ZILARRA, 200 bular BRONTZEA.

Nora Eizagirre: 800 libre URREA, 400 libre BRONTZEA.

Laia Elortza: 50 bular BRONTZEA, 200 bular BRONTZEA.

Maiana Uria: 200 lau estiloak BRONTZEA.

4x200m libre ZILARRA (Maiana Uria, Nora Eizagirre, Nahia Amenabar eta Mirari Goenaga).

Maila bikaina eman dute igerilari guztiek eta podiumetik oso gertu ibili dira gainontzeko igerilariak ere, txokolatezko dominaren bat edo beste ere dastatu ahal izan dutelarik.

Zorionak igerilari guztiei eta Isaac Pousada eta Jone Goenaga entrenatzaileei, zuen lanari eta jarritako pasioari esker dira posible lorpen guzti hauek. Animo eta eutsi horri!

Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantilen Euskal Herriko Txapelketatik 15 dominarekin itzuli da Izarraitz Igeri Elkartea sarreran

Batzar orokorra

Noiz: Otsairalen 28an

Non: Izarraitz Igeri Elkartearen bulegoan

Ordua: 20:00etan

Gai zerrenda: Batzorde berria osatzeko hauteskunde batzordearen eraketa

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Batzar orokorra sarreran

Nota ona Alebin eta Benjaminentzako

Eibarren eta Azkoitian izandako jardunaldi banatan hartu zuten parte joan den larunbatean, otsailaren 11an, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek.

Eibarren alebinen ligako 4. jardunaldia jokatu zen. Bikain aritu ziren 10 igerilari azpeitiarrak, izan ere, beraien denborak nabarmen jaitsi zituzten 19 marka pertsonal lortuz. Neskek, gainera, jardunaldiaren bukaeran lehiatu zen 4×200 libreko erreleboan aritzeko indarra ere izan zuten.

Azkoitian, aldiz, Benjamin Testa eta KZL-ko 3. jardunaldia izan zen. Izarraitzeko txikiek indarrez aritu ziren bular estiloan ikasitako guztia erakutsiz. 2011 eta 2012 urtean jaiotakoak bular estiloaz aparte 50metro libre proba ere egin zuten eta bertan erakutsi zuten zer den ahal den azkarren igeri egitea. Errelebotan ere ondo ibili ziren nahiz eta pixkat zailagoa izan, tximeleta estiloan igeri egitea tokatzen baitzen, baina gogotsu ekin zioten lehiari.

Hurrengo jardunaldian, alebinak etxean lehiatuko dira eta benjaminak Oñatin. Segi gogor entrenatzen, ondo ari zarete eta!

Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nota ona Alebin eta Benjaminentzako sarreran

Alebin eta benjaminen txanda

Larunbat arratsaldean, Izarraitz  I. E. ko igerilariek bi hitzordu ezberdinetan hartuko dute parte.

Batetik, alebinek beraien ligako 4.jardunaldia izango dute Eibarren. Saioa 16:30tan hasiko da. Gure 11 neska-mutilek 400 libre eta 100 bizkar probak egingo dituzte igeri. Jardunaldiari bukaera neskek emango diote 4×200 libre erreleboarekin. Denboraldi honetatik geratzen diren liga jardunaldietan proba zorrotzagoetan lehiatuko dira, baina ondo defendatuko dira, serioski entrenatu baitira.

Serieak Eibar

Bestetik, arratsaldeko 16.00etatik aurrera benjaminen 3.jardunaldia ospatuko da Azkoitian, eta bertan arituko dira Izarraitzeko 50 igerilari. 2013 eta 2014 urteetan jaiotako benajminek 50 edo 100 bular eta 6×25 tximeleta erreleboan parte hartuko dute. 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek, berriz, 50 libre, 100 edo 200 bular eta 4×50 tximeletan lehiatuko dira.

Serieak Azkoitia

Zorte on ekipo!

Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin eta benjaminen txanda sarreran

Taldeka hirugarren postua eta domina sorta Gipuzkoako Txapelketan

Asteburu honetan infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako txapelketan lehiatu dira gure igerilariak Bergarako Agorrosin polikiroldegian.


Larunbat eta igandean hainbat proba egin dituzte Izarraitzeko igerilariek, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Bakarkako probetan 9 urrezko domina, 6 zilarrezko eta 10 brontzezko lortu dituzte, eta erreleboetan ere hiru alditan lortu dute podiumeko hirugarren kajoira igotzea. Emaitza hauen ondorioz, taldekako sailapenetan ere hirugarren izan da Izarraitz Igeri Elkartea, bai nesketan eta baita orokorrean ere.


Hauek dira, Jone Goenaga entrenatzailearekin batera, gure taldea ordezkatu duten igerilariak: Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Maiana Uria, Nahia Amenabar, Nora Eizagirre, Ane Azkue, Noa Garate, Aratz Odriozola, Laia Elortza, Ana Agirrezabalaga, Oihana Otaegi, June Larrañaga eta Aroa Azkune.


Zorionak guztioi eta aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Taldeka hirugarren postua eta domina sorta Gipuzkoako Txapelketan sarreran

Indartsu Jurdan eta Lander Gasteizen

Atzo Euskadiko igeriketa egokituko txapelketa ospatu zen Gasteizen eta bertan Izarraitz taldea ordezkatzen Lander Uria eta Jurdan Arakistain izan ziren.

Fin aritu ziren beraien banakako hiru probak 50metroko igerilekuan burutuz. Eta igerilekua luze egin zitzaien arren, marka onak egitea lortu zituzten. Gainera hori gutxi balitz, errelebotan aritzea ere lortu zuten, Konporta taldeko beste bi igerilarirekin batera.

Hurrengo txapelketa laister izatearen zain geratzen gara, bitartean gogor entrenatzen jarraituko dutelarik.

Aupa mutilak, segi horrela!

Eta eskerrik asko Konporta taldeari, beti gurekin erreleboak egiteko prest daudelako.

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Indartsu Jurdan eta Lander Gasteizen sarreran

Igeriketa egokituko Euskadiko txapelketa Gasteizen

Igande honetan, Otsailak 5, Gasteizera gerturatuko gara urte honetako igeriketa egokituko lehenengo txapelketa burutzera. Saio bakarra izango da hasiera goizeko 10:30tan emango zaiolarik.

Bertan izango ditugu Izarraitzeko bi igerilari; Jurdan Arakistain eta Lander Uria. Gogotsu daude entrenatzen eta indarrez arituko dira 50metroko igerilekura salto eginez.

Igeri egingo dituzten probak honakoak izango dira:

Jurdanek 100metro libre, 50metro bizkar eta 50metro libre burutuko ditu. Landerrek aldiz, 50metro tximeleta, 100metro libre eta 50metro bizkar probatan arituko da.

Zorte on bioi eta egurra!!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa egokituko Euskadiko txapelketa Gasteizen sarreran