Taldeko gaztetxoentzat, denboraldi bukaerako Ibilaldia eta bazkaria

Hossegor

Hona hemen, aurtengo ibilaldiaren eta bazkariaren oharrak;

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Taldeko gaztetxoentzat, denboraldi bukaerako Ibilaldia eta bazkaria sarreran

2. GIF SARIA, ZAPATUAN

paco yoldi copia

Zapatuan, ekainaren 7an, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 2. GIF Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta bertan, kanporaketak izango dira. Finalak berriz, arratsaldeko jardunaldian izango dira 17:00etan hasita.

Azpeititik, bederatzi igerilari joango dira Donostiko sariketara eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra),  Oihana Goenaga (juniorra), Jon Aizpuru (infantila), Maialen Aizpuru (infantila), Eva Astigarraga (infantila), Aiora Beristain (infantila), Jone Goenaga (infantila) eta Nerea Berasategi (infantila).

Zorte on guztioi !

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2. GIF SARIA, ZAPATUAN sarreran

Ainhoa, Jon eta Oihana, Etorkizuneko Kirolari izendatu ditu Foru Aldundiak

Las Palmas 2013

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol sailak, Etorkizuneko kirolari izendatu zituen apirilaren 22an. Izendatutako igerilarien artean, gure taldeko, Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga daude. Iazko denboraldiko emaitzei esker lortu dute izendapena eta, horrek, lanean gogoz eta gogor jarraitzeko motibazioa emango die.

Aurreko ekitaldietan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko Kirol Zuzendaritza Nagusiak zenbait bilera egin zituen Gipuzkoako Kirol Federazioen arduradunekin, kirol modalitate bakoitzeko Etorkizuneko Kirolariak izendatzeko.

Zorionak!

 

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa, Jon eta Oihana, Etorkizuneko Kirolari izendatu ditu Foru Aldundiak sarreran

Richard Oribe Sariketan ere bikain

12436499454_1d64d5e320_o

Pasa den zapatuan taldeko alebin, infantil eta junior igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, Richard Oribe Sariketan. Pablo Etxeberria juniorretan lehiatu zen; Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi infantiletan, eta Paula Urrestilla eta Maitane Goenega alebinetan. Ainhoa Goenagak eta Aiora Beristainek izena emanda zuten, baina lesionaturik baja izan ziren azken unean.

Bertaratutako igerilari alebinek bi probatan hartu zuten parte eta besteek hirutan. Paula Urrestillak eta Maitane Goenagak, lehen aldiz hartu zuten parte 50 metrotako igerilekuan, eta ez ohiko igerilekuan ere maila ona erakutsi zuten. Juniorrek eta infantilek ere denbora onak eta postu onak lortu zituzten, eta udako txapelketen aurrean, itxaropentsu egoteko motiboak ditugu. Laster, udako oporrak hartuko dituzte, denbora gehiago izango dute, eta ziur, entrenatzaileek azken txanpara begira, prestaketa berezia eginaraziko dietela. Orain arte bezala, lanean jarraitzen badute, emaitzak iritsiko dira.

Animo eta segi gogor prestatzen!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Richard Oribe Sariketan ere bikain sarreran

Richard Oribe VIII. sariko argazki batzuk eta hiru bideo

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Richard Oribe VIII. sariko argazki batzuk eta hiru bideo sarreran

Richard Oribe sariko serieak

trofeo-richard-oribe-2014

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Richard Oribe sariko serieak sarreran

Richard Oribe VIII. Saria, Paco Yoldi igerilekuan

Richard Orib_1

Zapatuan, maiatzaren 31ean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Richard Oribe VIII. Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan, 10:00etan hasita.

Hauez gain, Espainiako Alebin mailako Txapelketarako gutxieneko denborak lortu dituzten igerilariek (Izarraitz Igeri Elkartetik Paula Urrestillak eta Maitane Goenagak) 50metrotako igerilekuan lehiatzeko aukera izan dezaten, zapatuko RICHARD ORIBE Sarian eta datorren ekainaren 2an ospatuko den 2. GIF SARIAn parte hartzeko aukera izango dute infantil, junior eta absolutuekin batera.

Azpeititik, hamar igerilari joango dira Donostiko lehiaketara eta honako hauek dira:

Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra), Jon Aizpuru (infantila), Maialen Aizpuru (infantila), Eva Astigarraga (infantila), Aiora Beristain (infantila), Jone Goenaga (infantila), Nerea Berasategi (infantila), Paula Urrestilla (alebina) eta Maitane Goenaga (alebina).

Nobedade moduan aipatu behar da, Pablo Etxeberriak, bere osasun arazoetatik osatu eta gero, Richard Oribe Saria izango duela denboraldiko lehen lehiaketa.

Bestalde, Paco Yoldi igerilekuan ikusiko dugu bakoitzaren sasoi puntua. Udako txapelketak ari dira gerturatzen, izan ere, horiek dira igerilarien helburu nagusia.

Zorte on guztioi !

 

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Richard Oribe VIII. Saria, Paco Yoldi igerilekuan sarreran

Emaitza bikainak Euskadiko Eskolarteko Txapelketan

Pasa den zapatuan, Gasteizko Mendizorrotzako Igerilekuan, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketako txapelketa jokatu zen. Gure taldeko lau igerilari, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga, bertan izan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz.

Aurreko astean bezala, bikain aritu ziren eskolarteko txapelketa guztian ere, eta bakarkako probetan, urrezko hiru domina eta zilarrezko domina bat lortu zuten. Erreleboetan berriz, beste hiru urrezko domina ekarri zituzten Azpeitira. Ia proba denetan, aurreko astean egin zituzten denborak jaistea lortu zuten, eta horrek erakusten digu, laurak, oso maila ona eman zutela Gasteizen.

Honako emaitzak lortu zituzten bakarkako probetan:

  • Maitane Goenagak: 200 metro estiloan (1. postua) eta 100 metro librean (1. postua).
  • Paula Urrestillak: 100 metro bizkarren (1.postua) eta 200 metro librean (2. postua).
  • Joanes Astigarragak: 200 metro bizkarren (6. postua) eta 100 metro bizkarren (10. postua).
  • Iñaki Etxeberriak: 100 metro bularren (5. postua).

Erreleboko probetan berriz:

  • Paula Urrestillak: 4×100 metro librean (1. postua) eta 4×100 metro estiloan (1. postua).
  • Maitane Goenagak: 4×100 metro librean (1. postua).

—-EMAITZAK

Uztaila bitartean, Paulak eta Maitanek, Espainiako Alebinen txapelketa prestatzen jarraitu beharko dute. Udako Alebinen Espainiako txapelketa, uztaileko bigarren astean ospatuko da, Badajoz-eko La Granadilla Igerilekuan.

Zorionak guztioi eta segi gogoz prestatzen !

IMG-20140524-WA0003 IMG-20140524-WA0013 IMG-20140524-WA0014 IMG-20140524-WA0002

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak Euskadiko Eskolarteko Txapelketan sarreran

Azpeitiko Argazki Elkartekoen bilduma

argazki elkartea logoa

Hona hemen, denon gozamenerako, Azpeitiko Argazki Elkarteko Julen Juaristik, Juan Mari Ibarzabalek, Valen Garciak, Joxe Luis Lopetegik eta Juan Joxe Agirrek egin zuten lana Gipuzkoako Eskolarteko txapelketetan. Mila esker.

Albisteak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiko Argazki Elkartekoen bilduma sarreran

Iñaki, Joanes, Paula eta Maitane Euskadiko Eskolarteko Txapelketara

IMG_0003

Pasa den igandean, Azpeitiko Igerilekuan lortutako emaitzei esker, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga, Gipuzkoako selekzioarekin Gasteizera joango dira Euskadiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketara. Bihar ospatuko da Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari hoberenak.

Izarraitzeko igerilariek, honako probetan lehiatuko dute:

  • Iñaki Etxeberriak, 100 metro bularren.
  • Joanes Astigarragak: 200 metro bizkarren eta 100 metro bizkarren.
  • Paula Urrestillak: 200 metro librean eta 100 metro bizkarren.
  • Maitane Goenagak: 200 metro estiloetan eta 100 metro librean

Horiez gain, erreleboetako probetan ere lehiatuko dute.

Zorte on eta egurre !

 

 

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iñaki, Joanes, Paula eta Maitane Euskadiko Eskolarteko Txapelketara sarreran