Masterrei eginiko elkarrizketa, apirileko UZTARRIAn

master

master1

Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Masterrei eginiko elkarrizketa, apirileko UZTARRIAn sarreran

Emaitza onak Eibarren

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zapatuan, martxoak 29, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Eibarko Ipurua igerilekuan izan ziren, Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldian. Izarraitzeko 28 igerilarik hartu zuten parte proban.

Elkarteko gaztetxoek, beste behin, igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, begi bistan da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza.

Benjaminek, bakarkako proba banatan hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.

Lehen urteko alebinak 200 metro libre eta 100 metro estilo probetan lehiatu ziren. Bigarren urteko alebinak, berriz, 50 metro tximeleta, 200 metro estilo eta 400 metro libre probak zituzten eta, horietatik bi aukeratu behar izan zituzten.

Lehen urteko benjaminek 25 metro tximeleta proban hartu zuten parte, eta bigarrengo urtekoek, berriz, 50 metro tximeletan. Gaztetxo horientzat, tximeleta izango da probarik zailena ziurrenik, eta hala ere, Izarraitzeko txikienak oso ondo moldatu ziren estilo honetan.

Erreleboko probetan 6×25 bular mistoetan aritu ziren benjaminak eta alebinak, berriz, 4×50 estiloetan. Proba horietan ere, oso ondo moldatu ziren Izarraitzekoak.

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Eibarren. Zorionak Eibarrera joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Bestalde, gogoratu nahi dugu, zapatu honetan, apirilak 5, Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikastetxeetako LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 mailetako gaztetxoek Eskolarteko Txapelketa izango dutela, Azpeitiko igerilekuan, 15:30ean hasita.

Parte-hartzeko, ikastetxeetako kirol arduradunei eman behar zaie izena.

Animatu eta eman izena.

KZL jardunaldiak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Eibarren sarreran

KZL-ko 4. jardunaldiko argazki eta bideoak

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KZL-ko 4. jardunaldiko argazki eta bideoak sarreran

Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo gaztetxoen igeri txapelketa, apirilaren 5ean

Eskolarte2014

Datorren astean, apirilaren 5ean, Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikastetxeetako LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 mailetako gaztetxoek Eskolarteko Txapelketa izango dute, Azpeitiko igerilekuan, 15:30etan hasita. Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du ekimena, udaleko kirol saila eta ikastetxeetako kirol arduradunen laguntzarekin.

LH 1 eta LH 2 mailako ikasleak ez dira bereiztuko parte hartzerakoan, nahiz eta igeri elkarteetan ibili. Aldiz, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6ko ikasleak bereizi egingo dira. Batetik, igeri elkarteetan dabiltzan igerilariak, eta bestetik, elkarteetan ez dabiltzanak arituko dira.

LH 1, 2, 3 eta 4koek 25 metro libre eta LH 5 eta LH 6koek 50 metro estilo librean egin beharko dituzte. Proba bukatutakoan, parte-hartzaile bakoitzak domina eskuratuko du, eta proba eta maila bakoitzeko lehenengo hiru neskek eta mutilek, trofeoak jasoko dituzte.

Aurten, nobedade bezala, eta bakarkako probak bukatu ondoren, erreleboko probak izango dira. Erreleboko taldeak, igerileku bertan osatuko dira, ikastetxe desberdinetakoak nahasian.

Parte-hartzeko, ikastetxeetako kirol arduradunei eman behar zaie izena. Txapelketa honen bidez igeriketaren mundua ezagutzeko aukera ederra izango dute gaztetxoek.

Animatu eta eman izena.

Informazio gehiago lotura honetan:

Oharrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo gaztetxoen igeri txapelketa, apirilaren 5ean sarreran

Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldia, Eibarren

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zapatu honetan, martxoak 29, Kirol Zehaztasun Ligako (KZL) 4. jardunaldia jokatuko da Eibarko Ipurua Udal Igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.

Jardunaldi honetan, benjaminek, tximeleta igeri mota landuko dute eta alebinek berriz, tximeleta, estilo eta libre izango dituzte aukeran.

Autobusa 14:30etan abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 15:30etan hasiko dira, eta txapelketa, 16:30etan.

Zorte on denei !!!!     ZERRENDAK

 

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldia, Eibarren sarreran

Bikain, 1. GIF sarian

P6011489

Pasa den zapatuan Izarraitz taldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izan ziren, I. GIF Sarian. Ainhoa Goenaga absolutu mailan lehiatu zen; Oihana Goenaga junior mailan; eta Jon Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi infantil mailan. Maialen Aizpuru infantila, izena emanda zegoen, baina baja izan zen azken unean.

Jone Goenagak izan ezik (proba bakarrean aritu zen), igerilari bakoitzak bi probatan hartu zuen parte. Orokorrean, maila ona erakutsi zuten guztiek. Ainhoa, Oihana eta Jon, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa ari dira prestatzen eta, entrenatzaileak, test modura hartu zituen horien frogak. Infantilak, berriz, neguko denboraldia bukatu eta atsedenaldia eduki arren, gogotsu eta indartsu hasi dute udako denboraldia.

Zorionak eta segi horrelaxe!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bikain, 1. GIF sarian sarreran

Zuzendaritzan batzorkide berri bat

Leire Ceciaga, igerilari masterra, zuzendaritza batzordeko kide berria dugu eta,  masterren ordezkaria izango da bertan. Ongi etorri zuzendaritza batzordera.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zuzendaritzan batzorkide berri bat sarreran

GIF saria Paco Yoldin

paco yoldi copia

Zapatuan, martxoaren 22an, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 1. GIF Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan. Aurre-kanporaketak goizeko 10:00tan hasiko dira eta finalak berriz, arratsaldeko 17:00etan izango dira.

Donostiako lehiaketa, 50 metroko luzera duen igerilekuan izango da. Txapelketa garrantzitsuenak neurri horretako igerilekuetan izaten dira, eta igerilariek ezinbestekoa dute, ezohiko luzera horretara ohitzea.

Azpeititik zortzi igerilari joango dira bertara eta honako probatan hartuko dute parte:

– Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar.
– Jon Aizpuru: 50 metro bular eta 100 metro libre.
– Oihana Goenaga: 100 metro libre eta 50 metro bizkar.
– Maialen Aizpuru: 50 metro bizkar eta 100 metro libre.
– Eva Astigarraga: 50 metro bular eta 200 metro estilo.
– Aiora Beristain: 50 metro bizkar eta 200 metro estilo.
– Jone Goenaga:  400 metro libre.
– Nerea Berasategi: 50 metro bizkar eta 100 metro  libre.

Zorte on guztioi!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIF saria Paco Yoldin sarreran

Zapatuan, igeri festa

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pasa den zapatuan, I. Udaberri Saria izan zen Azpeitiko Udal igerilekuan. Bertan, taldeko txikienak izan ziren parte hartzen eta, guztira, 300 igerilaritik gora lehiatu ziren Azpeitian. Mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak izan zituzten eta alebinek 100 metrokoak. Tximeleta, bizkar, bular eta libre estiloetako probetan lehiatu ziren bakarka, eta txapelketari bukaera emateko, erreleboko probak (benajaminak 8×25 estilo mistoan eta alebinak 4×50 estilo mistoan) izan zituzten.

Izarraitz, Zubiaurre, Legazpi, Bergara, Aloña Mendi, Oarsoaldea eta Bidasoa taldeetako igerilariek haru zuten parte. Harmailak guraso eta lagunez bete beteak zeuden eta horrek igeriketa festan bihurtu zuen saria.

Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Urrezko zazpi domina, sei zilarrezko eta beste sei brontzezko domina lortu zituzten gure igerilariek. Dominarik lortu ez zutenak ere, oso gertu ibili ziren. Kontutan hartu behar dugu Gipuzkoako ia onenak zeudela Azpeitiko Txapelketan.

Dominak lortu zutenak, honako hauek dira:

Tximeleta

Benjamin mutilak 50 metro tximeleta:

– 2004. urtekoetan, Iker Aizpuru urrezko domina.

Benjamin neskak 50 metro tximeleta:

– 2004. urtekoetan, Arantxa Sudupe urrezko domina.

– 2005. urtekoetan, June Berasategi urrezko domina.

Alebin neskak 100 metro tximeleta:

– 2003. urtekoetan, Nagore Kerejeta urrezko domina.

Bizkar

Benjamin neskak 50 metro bizkar:

– 2004. urtekoetan, Uxue Etxeberria urrezko domina eta June Zubizarreta zilarrezko domina.

– 2005. urtekoetan, Nora Uria urrezko domina eta Alaitz Mendizabal brontzezko domina.

Alebin mutilak 100 metro bizkar:

– 2001. urtekoetan, Joanes Astigarraga zilarrezko domina.

Alebin neskak 100 metro bizkar:

– 2002. urtekoetan, Paula Urrestilla zilarrezko domina.

Bular

Benjamin mutilak 50 metro bular:

– 2004. urtekoetan, Mikel Perea brontzezko domina.

Benjamin neskak 50 metro bular:

– 2004. urtekoetan, Elena Otaegi brontzezko domina.

– 2005. urtekoetan, Nerea Urbieta brontzezko domina.

Alebin mutilak 100 metro bular:

– 2001. urtekoetan, Iñaki Etxeberria zilarrezko domina.

Alebin neskak 100 metro bular:

– 2002. urtekoetan, Maitane Goenaga zilarrezko domina.

Libre

Benjamin neskak 50 metro libre:

– 2004. urtekoetan, Maialen Aiertza Brontzezko domina.

– 2005. urtekoetan, Doltza Oiartzabal urrezko domina eta Judith Odriozola zilarrezko domina.

Alebin mutilak 100 metro libre:

– 2003. urtekoetan, Unax Fernandez brontzezko domina.

Erreleboetan, berriz, benjamin mailan, 8×25 metro estilo mistoan, Izarraitz A taldeak lortu zuen lehenengo postua. Alebin mailakoen artean, 4x 50metro estilo mistoan, bigarren denbora onena egin zuten, baina epaileak deskalifikatu egin zituen, bigarren igerilariak bularrez egin beharrean tximeleta egiteagatik eta hirugarrenak, berriz, alderantziz.

Izarraitzeko gaztetxoek estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten beste behin, eta nabarmen ikusten da, lehiaketaz lehiaketa, hobeto eta azkarrago egiten dutela igerian.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu Azpeitiko Udalari, Halcon bidaiaki eta antolaketa lanetan laguntzera etorri ziren gurasoei.

Zorionak denei eta segi horrelaxe!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, igeri festa sarreran

I. Udaberri Sariko hiru bideo eta argazkiak

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude I. Udaberri Sariko hiru bideo eta argazkiak sarreran