Infantilek EH ko Txapelketa bikaina Galdakaon

Joan den zapatuan eta igandean, uztailaren 9an eta 10ean, igeriketako Euskal Herriko Udako Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkartetik Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue, Nora Eizagirre, Oihana Otaegi, Laia Elortza eta Ana Agirrezabalaga aritu ziren .

Denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta, txapelketa bikaina burutu zuten guztiek, entrenatzailearen hitzetan, ikaragarriko  saltoa eman dute Galdakaoko txapelketan. Baita ere aipatzekoa da, beste behin jarrera oso ona erakutsi zutela txapelketa guztian zehar.

Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 32 marka pertsonal.
  • Espainiako 3 gutxieneko berri; Mirari Goenagak 400 librean eta 400 estiloetan eta Anne Sagarmendik 200 bizkarren.
  • 4 urrezko domina: Mirari Goenagak 400 librean, 800 librean, 200 estilo eta 400 estilo probetan.
  • Taldezkako sailkapen orokorrean, neskak 6.

Anne Sagarmendik eta Mirari Goenagak denboraldia bukatzeko, Logroñon izango dira uztailaren 28tik uztailaren 31ra Infantilen Udako Espainiako Txapelketan.

Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantilek EH ko Txapelketa bikaina Galdakaon sarreran

Igandean, “III. San Anton Bira” Getariako Zeharkaldia

 

Igandean jokatuko da “III. San Anton Bira” Getariko zeharkaldia eta bertan izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak eta federatu gabeko hainbat azpeitiar.

Probari goizeko 11:00tan emango zaio hasiera Gaztetape hondartzatik, eta 2.600 m. egin ondoren, Malkorbeko hondartzan amaituko da.

Zorte on guztiei!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igandean, “III. San Anton Bira” Getariako Zeharkaldia sarreran

Euskal Herriko Udako Infantilen Txapelketa Galdakaon

Zapatu eta igande honetan, Infantil Mailako Udako Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da Galdakaoko Urreta Igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.

Lehiaketa hau, gure taldeko gehienentzat, udako azken txapelketa garrantzitsua izango da, gero, merezitako oporrak hartuko dituzte. Mirari Goenagak aldiz, entrenatzen jarraitu beharko du, uztaileko azken egunetan jokatuko den Espainiako txapelketa prestatzen.

Gure taldeko 11 igerilari (mutil 1 eta 10 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • Julen Artetxe (2006): 400 libre, 800 libre eta 1500 libre.
  • Anne Sagarmendi (2007): 200 bizkar, 100 estilo, 200 estilo eta 100 bizkar.
  • Mirari Goenaga (2008): 400 libre, 200 estilo, 400 estilo eta 800 libre.
  • Nahia Amenabar (2008): 100 estilo, 200 estilo, 100 bizkar eta 100 bular.
  • Maiana Uria (2008): 100 tximeleta, 100 libre, 200 estilo eta 200 libre.
  • Noa Garate (2008): 200 estilo eta 400 estilo.
  • Ane Azkue (2008): 400 libre, 200 estilo, 200 libre eta 800 libre.
  • Nora Eizagirre (2008): 400 libre, 200 estilo, 400 estilo eta 800 libre.
  • Oihana Otaegi (2009): 200 bizkar eta 100 bizkar.
  • Laia Elortza (2009): 200 bular, 200 estilo eta 100 bular.
  • Ana Agirrezabalaga (2009): 100 estilo, 200 estilo eta 50 libre.

Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.

ZORTE ON!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Udako Infantilen Txapelketa Galdakaon sarreran

Euskal Herriko Txapelketa ona, Tolosan

Joan den asteburuan, uztailaren 2an eta 3an, Euskal Herriko juniorren eta absolutuen Udako Txapelketa jokatu zen Tolosako Usabal igerilekuan. Txapelketan, Uxue Etxeberria (absolutua), Alazne Sudupe (absolutua), Maier Lizarzaburu (juniorra) eta Elene Sudupe (juniorra) izan ziren Izarraitzeko ordezkariak.

Udako azken aurreko zita garrantzitsuena izan zen asteburukoa, eta txapelketa ona egitea lortu zuten Izarraitzekoek. Hona hemen emaitza esanguratsuenak:

  • 5 marka pertsonal.
  • 4 domina. Urrezko 2 domina, Maier Lizarzaburuk 200 bizkar (junior) eta 200 estilo (junior) eta zilarrezko beste 2 domina, Maier Lizarzaburuk 100 bizkar (junior) eta Uxue Etxeberriak 200 estilo (absolutua).

Hurrengo hitzordua Espainiako Absoluto eta Junior Txapelketa izango dute Uxue Etxeberriak eta Maier Lizarzaburuk Sabadellen, eta gero, merezitako oporrak hartuko dituzte.

Zorionak guztiei egindako lanagatik!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Txapelketa ona, Tolosan sarreran

Kilin-kalan eta Balleneros zeharkaldietan eta Getaria-Zarautzek antolatutako emakumeentzako klinikean egon dira gure igerilariak astebukaeran.

Udako astebukaeratan gertatzen den bezala, gure master proiektuko hainbat igerilari toki ezberdinetan egindako lana erakusteko aukera izan dute.

Larunbatean Lekeition Kilin kalana igeriketa zeharkaldia ospatu zen Garraitz Triatloi Taldeak antolatuta. Bertan bi emakume igerilari izan genituen denboraldi honetan ur irekietan debutatzen.

Ziortza Torrontegi eta Ane Goenaga izan ziren Izarraitz ordezkatzen Lekeition. Lehenak 6. Postuan amaitu zuen eta bigarrenarentzat bere lehen aldia izan zen ur irekitako zeharkaldi batean.

Igandean egutegian gelditzeko etorri den Balleneros zeharkaldia ospatu zen. Bertan izan genuen Jon Larrañaga irteera lerroan eta helmuga lerroa ere zeharkatzen.

Eta azkenik Getaria-Zarautz antolakuntzak, Adriana Campoy igerilari eta teknikoa eta Ainhoa Murua triatletaren bidez, emakumeei zuzendutako topaketa teknikoa gauzatu zuten Getarian. Bertan ere Izarraitzeko igerilari emakumeen presentzia egon zen.

Ikusten denez, uztailean barneratu gara eta master proiektuko igerilariek ez dute aukerarik geldik egoteko. Hurrengo zita beste bigarren etxe batean izango da, Getarian hain zuzen ere. Igandena ospatuko da San Antongo bira Getaitrik antolatuta.

Animo eta gora Izarraitz!!!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Kilin-kalan eta Balleneros zeharkaldietan eta Getaria-Zarautzek antolatutako emakumeentzako klinikean egon dira gure igerilariak astebukaeran. sarreran

Izena emateko inprimakiak

Gaurtik, uztailak 1, arratsaldeko 15:00tan ireki dugu Izarraitz Igeri Elkartean 2022-2023 denboraldirako izena emateko epea berrientzat. Uztailaren 10ean (igandean) amaituko da izena emateko epea. Hona hemen inprimakiak:

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izena emateko inprimakiak sarreran

Udako EHko Junior eta absolutuen txapelketa Tolosan

Zapatuan eta igandean, uztailak 2 eta 3, junior eta absoluto igerilariek Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Tolosan (Usabal igerilekuan) izango da, 10:00ean hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira.

Izarraitz Igeri Elkartetik lau igerilari joango dira eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • Uxue Etxeberria (absolutoa), 100 libre, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo.
  • Alazne Sudupe (absolutoa), 100 tximeleta eta 200 estilo.
  • Maier Lizarzaburu (juniora), 100 libre, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo.
  • Elene Sudupe (juniora), 50 libre, 100 libre eta 100 bizkar.

Zorte on guztioi!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako EHko Junior eta absolutuen txapelketa Tolosan sarreran

Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, ekainaren 25ean eta 26ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portuko igerilekuan. Maialen Sudupek, Uxue Etxeberriak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Elene Sudupek, Julen Artetxek, Anne Sagarmendik, Nahia Estebanek, Mirari Goenagak, Nahia Amenabarrek, Maiana Uriak, Noa Garatek, Ane Azkuek, Nora Eizagirrek, Oihana Otaegik, Laia Elortzak eta Ana Agirrezabalagak hartu zuten parte.

Izarraitzekoek txapelketa bikaina egin zuten. Kontzentrazio eta detalle txiki batzuk hobetezen badute, falta zaizkien lehiaketetan emaitza hobeak lortuko dute.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 32 marka pertsonal.
  • Espainiko bi gutxieneko berri: Uxue Etxeberriak 200 bular absolutu gazteetan eta Mirari Goenegak 200 tximeleta infantil mailan.
  • Klubeko 3 errekor berri: Uxue Etxeberriak 200 bular absoluto, Mirari Goenagak 200 tximeleta 14 urtekoetan eta Anne Sagarmendik 1500 librean 15 urtekoetan.
  • 22 domina
  • Urrezko domina bat, Anne Sagarmendik 1500 librean infantil mailan.
  • Zilarrezko 10 domina; Mirari Goenagak 200 tximeleta (infantil), julen Artetxek 1500 libre (infantil eta absolutuan), Anne Sagarmendik 1500 libre (absoluto), Mirari Goenagak 100 tximeleta (infantil), Uxue Etxeberriak 800 libre (absoluto), Anne Sagarmendik 100 bizkar (infantil), Maier Lizarzaburuk 100 bizkar (junior), Mirari Goenegak 400 libre (infantil) eta Maier Lizarzaburuk 400 libre (junior).
  • Brontzezko 11 domina; Nahia Amenabarrek 200 bular (infantil), Uxue Etxeberriak 200 bular (absoluto), Maiana Uriak 200 tximeleta (infantil), Maialen Sudupek 50 bizkar (absoluto), 4×200 libre (infantil), Maier Lizarzaburuk 100 estilo (junior), Anne Sagarmendik 200 bizkar (infantil), Nora Eizagirrek 800 libre (infantil), Mirari Goenegak 400 estilo (infantil), Uxue Etxeberriak 400 estilo (absoluto) eta Anne Sagarmendik 200 estilo (infantil).
  • Kluben arteko sailkapenaen, neskak 3. Postua

Hurrengo lehiaketak Euskal Herriko txapelketak izango dituzte, Junior eta absolutuek Tolosan eta Infantilak Galdakaon.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Argazki bilduma:

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan sarreran

Uztailaren 1ean, ostirala, irekiko da Izarraitz Igeri Elkartean 2022-2023 denboraldirako izen-ematea berrientzat

Izena emateko epea uztailaren 1ean hasi eta uztailaren 10ean amaituko da. 2016. urtean edo aurretik jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena. Izen emate hau, Izarraitz Igeri Elkartean inoiz egon ez direnentzat da. 

Aurten ere, izen-ematea egiteko aukera bakarra egongo da:

  • Izarraitz Igeri Elkartearen webgunean (izarraitzigerielkartea.com), formulario baten bidez. Formularioa ostiralean, uztailaren 1ean , 15:00etan aktibatuko dugu.

Ohar garrantzitsua:

Gogorarazi nahi genuke Izarraitz Igeri Elkartea kirol klub bat dela, eta, horregatik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 1ean, ostirala, irekiko da Izarraitz Igeri Elkartean 2022-2023 denboraldirako izen-ematea berrientzat sarreran

Asteburuan Getxon jokatu zen Alebiñen EH-ko Txapelketa

Pasa den asteburuan, Getxoko Fadura igerilekuan jokatu zen Euskal Herriko udako alebin txapelketa. Aroa Azkune izan zen gure ordezkari bakarra. Aroak emaitza bikainal lortuta itzuli zen etxera. Hiru marka pertsonal lortu zituen, hori gutxi ez eta hiru aldiz podiumera igota ere itzuli zen etxera. 2010 urtean jaiotako alebinen sailkapenean, 100 eta 200 bularren bigarren postua eskuratu zuen eta 200 bizkarren hirugarrena.

Denboraldi amaierako txapelketa izan zen asteburukoa Aroarentzat eta beste behin urte osoko lana agerian geratu zen.

Zorionak Aroa eta orain oporrak disfrutatu!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan Getxon jokatu zen Alebiñen EH-ko Txapelketa sarreran