Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketa, Irunen

 

Asteburu honetan, ekainaren 25ean eta 26an, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Irungo Azken Portuko igerilekuan.

Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilariak parte hartuko dute:

Maialen Sudupek (2002), Uxue Etxeberriak (2004), Alazne Sudupek (2004), Maier Lizarzaburuk (2005), Elene Sudupek (2006), Julen Artetxek (2006), Anne Sagarmendik (2007), Nahia Estebanek (2007), Mirari Goenagak (2008), Nahia Amenabarrek (2008), Maiana Uriak (2008), Noa Garatek (2008), Ane Azkuek (2008), Nora Eizagirrek (2008), Oihana Otaegik (2009), Laia Elortzak (2009) eta Ana Agirrezabalagak (2009).

Zorte on guztioi eta egurre!

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketa, Irunen sarreran

Aroa Azkune Euskal Herriko udako alebin mailako txapelketan

Euskal Herriko udako alebin txapelketa jokatuko da, ekainaren 25ean eta 26an, Getxoko Fadura kiroldegian eta han izango da Aroa Azkune Izarraitz igeri elkartea ordezkatzen. Denboraldian zehar egindako probetan gutxieneko denborak egin ondoren lortu du sailkatzea.

Txapelketa lau saiotan banatuko da, goizez lehiak 10:00etan hasiko dira eta 17:00etan arratsaldez. Aroak 200 eta 100 bizkar eta 200 eta 100 bular probetan parte hartuko du.

Denboraldia azken txanpara iristen ari da, eta gure igerilarien urte osoko lana agerian geratzen ari da. Emaitza bikainak lortu zituen Aroak Gipuzkoako alebin txapelketan, eta Getxora ere indartsu joango da.

Zorte on!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aroa Azkune Euskal Herriko udako alebin mailako txapelketan sarreran

Izarraitzeko prebenjaminen erakustaldia

Urte osoan ikasitako ariketak eta abileziak plazara atera zituzten astelehenean (ekainak 20) Izarraitz igeri elkarteko 40 prebenjaminek. Azpeitiko igerilekuan eskaini zuten erakustaldia, denboraldi amaierako saioa ikustera hurbildu ziren familiartekoz inguratuta. Denboraldia hasi zenetik orain arte ikasi dutena etxekoei erakusteko eguna izan zen astelehenekoa, egun berezia igerilari txikienentzat.

Aupa zuek eta segi ikasten!

Albisteak, Oharrak, Prebenjaminak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko prebenjaminen erakustaldia sarreran

Udako entrenamenduen ordutegiak

  • Ekainaren 24ean eta 25ean, 2010 eta 2015 bitartean jaiotakoak ez dute izango entrenamendurik.
  • Ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte:
  1.  2011-2012-2013 urteetan jaiotakoak Udalekuak (10:00 – 13:00).
  2.  2014 eta 2015ean jaiotakoak lan saioak astearte eta ostegunetan 13:00etatik   13:45etara.
  3.  Igeriketa lantzen astelehen eta astezkenean 13:00eatik 14:00etara.
  4.  Errendimendukoak 09:00etatik 11:00etara.
  5.  Master eta Masterplus urtean zehar izan duten ordutegia.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako entrenamenduen ordutegiak sarreran

Gamarrara irteera

Izarraitz igeri elkarteko prebenjamin eta benjaminak ekainak 23an Gasteizko Gamarrako igerilekuetara joango dira egunpasa denboraldi amaiera ospatzera. Irteera goizeko 9etan izango da Azpeitiko igerileku aurretik. Itzulera, aldiz, 18.30ak alderako egingo dugu.

Urtero bezala, ez ahaztu hamaiketakoa, bazkaria, toalla, bainujantzia, uretako txanoa, txankletak eta eguzkitako krema!!

Oso ondo pasa!

 

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gamarrara irteera sarreran

Alebinak Gipuzkoako txapelketan gustora

Pasa den asteburuan alebinak Ordizian izan ziren Gipuzkoako txapelketan lehiatzen. Gehienentzako denboraldiko azkeneko txapelketa izan zen eta dena eman zuten urtea ondo bukatu ahal izateko.

Denetarik eduki genuen, poztasunak eta negarrak, baina guztira 29 marka pertsonal lortu zituzten. Ez daude ohituta hiru jardunaldi egitera eta nekea azkeneko saioan nabaritzen zen arren, bukaera arte gogotsu aritu ziren.

Aipatzekoa da batzuk podiumera igotzea lortu zutela:

  • Aroa Azkunek, 100 metro bularren urrezko domina, 100 metro bizkar proban brontzezko domina eta 200 metro bizkarren beste brontzezko domina.
  • June Amenabarrek, 400 metro estilo proban zilarrezko domina.
  • Aroa Azkuek, 100 metro tximeleta eta 100 metro estilo proban zilarrezko dominak lortu zituen.
  • Maria Otaegik 100 metro bularren zilarrezko domina.
  • Malen Ezamak, urrezko domina 200 metro estilo proban.

Gure neska-mutilek lan ona egin dute eta bada garai orain udaz disfrutatzeko.

Ondo pasa!

Alebinen liga, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak Gipuzkoako txapelketan gustora sarreran

“Los 10.000 del Soplao” ur irekitako proban bost azpeitiar izan ziren

Ekainaren 17a ostirala izan bazen ere, gure master ataleko Julen Esteban eta Xabier Aranburu eta beste hiru azpeitiarrek, Koldo Larrañaga, Ainhoa Uranga eta Ruben Jimenezek aukera izan zuten ur irekitako proba batean parte hartzeko.

Eta ez edozein probatan! “Los 10.000 del Soplao” (Cantabria) ekitaldi multikirolariaren barruan 10 kilometroko ur irekitako proba egiten da eta bostkote azpeitiarra hor izan zen. Parte hartzaileek San Vicente eta Comillas arteko ibilbidea osatu behar izan dute.

Eguraldia lagun, bost igerilariek lortu zuten helmuga zeharkatzea eta gaina ere eta esanguratsua da, Ainhoa Urangak, emakumezkoetan bigarren postua lortu zuen. Bostak oso gustura itzuli ziren Azpeitira egindako lanagatik.

Marea Urdinari elkartasuna adierazteko ere izan zuten tartea proba bukatu eta gero.

Aupa zuek eta bejondeizuela!

Orain disfrutatu momentuaz eta aurki erronka gehiagoren bila!

ç

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude “Los 10.000 del Soplao” ur irekitako proban bost azpeitiar izan ziren sarreran

Alebinak Ordizira Gipuzkoako txapelketara

Asteburu honetan, ekainak 18 eta 19, alebinen gipuzkoako txapelketa jokatuko da Ordizian. Bertan, 2008 eta 2009ko mutilak eta 2010 eta 2011ko neskak parte hartuko dute. Hiru jardunalditan banatuta izango da, larunbat arratsaldean lehenengoa eta igande goizean bigarrena eta arratsaldean hirugarrena izango direlarik.

Bertara joateko minima Izarraitzeko 13 igerilarik lortu dute. Jokin Artetxe, Aratz Odriozola, Mikel Ezama, Iker Esteban, Aroa Azkune, Malen Ezama, Aroa Azkue, Libe Donato, Maria Otaegi, June Amenabar, Ane Artetxe, Irati Artetxe eta Jone Sasieta.

Txapelketa honetan probak aukeratzen utzi dizkiegu, batzuk beraien gustoko probak direlarik eta beste batzuk hobetzeko aukera edo egin gabeko probak direlarik.

Urte osoko lanaren ostean, denboraldia borobiltzeko txapelketa izango da gehienentzako.

Zorte on eta egurre!

Alebinen liga, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak Ordizira Gipuzkoako txapelketara sarreran

Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu

Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu.

Saria, aurten ere, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, 1000€ ko bonoa izango da, Bertan Azpeitiko Markatal Elkarteko dendetan gastatzeko.

Errifa-takoak, egun hauetan entrenatzaileak ari dira banatzen. Zozketa uztailaren 22an egingo da.

Zorte on guztiei.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu sarreran

Hasi dira ur irekitako zitak Izarraitzeko master proiektuko igerilarientzat

MDK Swim Bermeo-n txukun aritu ziren

Normaltasunera itzuli ginenetik, gure Izarraitzeko master proiektuko igerilariak ez dute izan aukerarik lehian aritzeko.

Denbora asko esperoan igaro ostean, pasa den igandean, ekainaren 12an, MDK Swim Bermeo proban aritu ziren Leire Kerexetan, Ainhoa Olazabal, Julen Agirrezabalaga, Martin Altuna, Xabier Aranburu, Ander Beobide, Arkaitz Elortza, Ekain Garate, Jon Larrañaga eta Asier Otaegi.

Bermeo eta Mundaka banatzen dituzten 2500 metroak egin zituzten Itsaso mugituarekin eta “neoprenoarekin” modalitatean.

Azpimarratzekoa izan ziren Leire Kerexeta eta Julen Agirrezabalagaren postuak, sailkapeneko lehenengo 35en barruan.

Zapore onarekin, ur irekitako denboraldiaz disfrutatzen jarraitzeko gogoekin jarraituko dute igerilekuan entrenatzen gure igerilariek.

 

Gipuzkoako Ur Irekitako Ligaren hasieraren aurretik Cantabriara

Hurrengo zita ez da makala izango datorren astebukaeran. Gipuzkoako Ur Irekitako liga hasi aurretik, Cantabriaraino joango dira Izarraitz ordezkatuz Xabier Aranburu eta Julen Esteban, eta onena opa diogu Soplaoman-eko igeriketako 10.000 metroak egiteko ekainaren 18an.

Gora Izarraitz!

Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi dira ur irekitako zitak Izarraitzeko master proiektuko igerilarientzat sarreran