Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu

Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu.

Saria, aurten ere, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, 1000€ ko bonoa izango da, Bertan Azpeitiko Markatal Elkarteko dendetan gastatzeko.

Errifa-takoak, egun hauetan entrenatzaileak ari dira banatzen. Zozketa uztailaren 22an egingo da.

Zorte on guztiei.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu sarreran

Hasi dira ur irekitako zitak Izarraitzeko master proiektuko igerilarientzat

MDK Swim Bermeo-n txukun aritu ziren

Normaltasunera itzuli ginenetik, gure Izarraitzeko master proiektuko igerilariak ez dute izan aukerarik lehian aritzeko.

Denbora asko esperoan igaro ostean, pasa den igandean, ekainaren 12an, MDK Swim Bermeo proban aritu ziren Leire Kerexetan, Ainhoa Olazabal, Julen Agirrezabalaga, Martin Altuna, Xabier Aranburu, Ander Beobide, Arkaitz Elortza, Ekain Garate, Jon Larrañaga eta Asier Otaegi.

Bermeo eta Mundaka banatzen dituzten 2500 metroak egin zituzten Itsaso mugituarekin eta “neoprenoarekin” modalitatean.

Azpimarratzekoa izan ziren Leire Kerexeta eta Julen Agirrezabalagaren postuak, sailkapeneko lehenengo 35en barruan.

Zapore onarekin, ur irekitako denboraldiaz disfrutatzen jarraitzeko gogoekin jarraituko dute igerilekuan entrenatzen gure igerilariek.

 

Gipuzkoako Ur Irekitako Ligaren hasieraren aurretik Cantabriara

Hurrengo zita ez da makala izango datorren astebukaeran. Gipuzkoako Ur Irekitako liga hasi aurretik, Cantabriaraino joango dira Izarraitz ordezkatuz Xabier Aranburu eta Julen Esteban, eta onena opa diogu Soplaoman-eko igeriketako 10.000 metroak egiteko ekainaren 18an.

Gora Izarraitz!

Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi dira ur irekitako zitak Izarraitzeko master proiektuko igerilarientzat sarreran

San Andres Saria giro ezin hobean

Zubiaurre igeri elkarteak antolatuta Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan azaroan ospatzekoa zen 2021eko San Andres Saria jokatu zen pasa den ostiralean. Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat igerilari gaztez gain Marea Urdineko kideek ere parte hartu zuten, lehia eta festa uztartuta.

Estilo librean 25 metroko edo 50 metroko igeri-frogak egin behar izan zituzten igerilariek, eta guztiek jaso zuten domina sari gisa. Adin bakoitzean gainera aurreneko hiru postutan sailkatu zirenei kopa bana banatu zitzaien. 2013ko mutilen artean Eneko Bastida izan zen bigarren eta nesketan Lur Elortza txapeldun eta Intza Iturzaeta bigarren. 2012ko mutilen artean Julen Eizagirre txapeldun eta Martin Agirrezabalaga bigarren; nesketan aldiz Izarraitzekoa izan zen podium osoa, Mara Garate txapeldun, Janis Altuna bigarren eta Nahikari Campos hirugarrren. 2011an jaiotako nesketan, Aroa Azkue izan zen txapeldun eta Malen Ezama bigarren.

Igeriketa saioa amaitu ondoren, jardunaldia festa giroan bukatu zuten parte hartzaile guztientzako merienda ederra izan zutelarik.

Benjamin gazteenek denboraldiko jardunaldi eta txapelketak bukatu dituzte. Hauen artean 2011ako neskak, ordea, Gipuzkoako txapelketak izango dituzte hurrengo asteburuan.

Zorionak eta segi horrelaxe!

Argazki bilduma:

 

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude San Andres Saria giro ezin hobean sarreran

San Andres Saria Azkoitin

Covid-19aren bilakaera zela eta azaroaren 27an egitekoa zen San Andres Saria, ostiral honetan, ekainaren 10ean ospatzea erabaki du Zubiaurre Igeri Elkarteak.

Topaketa hau 2010 eta 2013 urteen bitartean jaiotako igerilarientzat dago zuzuendua. Hori dela eta Izarraitzetik 58 benjamin 15:30etan Azkoitiko igerilekuan izango gara Azkoitiko igerilariekin batera arratsalde berezi horretaz gozatzeko. Jardunaldiak festa giroa izango du, jolasak, igeriketa eta merienda egingo direlako.

Oso ondo pasa Zubiaurreko igerilariekin batera!

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude San Andres Saria Azkoitin sarreran

Ondo, V. Gipuzkoako Open Sarian

Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, V. Gipuzkoako Open Sarian.

Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre izan ziren gure ordezkariak.

Igerilariak denboraldiko sasoi garrantzitsuenean daude murgilduta. Helburuak gero eta gertuago dituzte, eta garai honetan sariketa ugari izaten dituzte. Asteburuko sariak zuen berezitasuna zen, 50 metroko igerilekuan izan zela eta, ohitzeko, ezinbestekoa dute igerilariek neurri horretako igerilekuan aritzea.

Izarraitzeko igerilariak, orokorrean, ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 18 marka pertsonal.
  • 3 domina: urre bat (Mirari Goenagak 200 tximeleta infantil mailan) eta bi brontzezko domina (Mirari Goenagak baita ere, 200 tximeleta absoluto mailan eta 400 estilo infantil mailan).
  • klubeko 2 errekor berri 14 urtekoetan: Mirari Goenagak, 400 librean eta 200 tximeletan.
  • Bost final: A finala 1 (Maier Lizarzaburur 200 bizkarren) eta 4 B final (Maier Lizarzaburu 50 bizkar, Maiana Uria 200 tximeleta eta Nahia Amenabar 100 bular eta 200 bular).

Esan bezala, karga handiko entrenamenduak egiten ari dira eta sari hauetan, freskotasun falta nabaritzen zaie igerilariei. Uztailean izango dute igeriketako ‘selektibitatea’. Orduan ikusiko dugu zeintzuk prestatu dituzten ondo ‘azterketak’ eta zeintzuk ez. Igeriketan ez dago miraririk.

Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik!

Helduen ligak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ondo, V. Gipuzkoako Open Sarian sarreran

XXXIII. Txantxiku Sari arrakastatsua Izarraitzekoentzat

Larunbat arratsaldean Oñatiko Zubikoa kiroldegian izan giñen XXXIII. Txantxiku Sarian lehiatzen. Izarraitzeko 40 igerilarik parte hartu zuten.

Alde batetik, Jokin Artetxe eta Laia Elortzak denbora hartzean hartu zuten parte eta bien artean 3 marka pertsonal egin zituzten.

Bestetik, taldeko gazteenak izan genituen igeritan. Denboraldi osoko lanaren emaitza izan zen 10 lagun saria jasotzen ikustea. Proba bakoitzeko lehenengo postua lortu zuten igerilariak saritu zituzten. 2013 urtean jaiotakoen artean Eneko Bastida eta Lur Elortza, biak 50 librean. 2012 urtekotan Nora Etxeberria 50 tximeletan, Julen Eizagirre 50 bizkarren, Ilazki Bikendi 50 bularren, Martin Agirrezabalaga eta Mara Garate 50 libren. 2011 urtekoen artean Malen Ezama 50 tximeletan eta Maria Otaegi 100 bularren eta 2010 urtekoetan, aldiz, Aroa Azkune 100 bularren.

Horrez gain, Eneko Bastidak, Lur Elortzak, Mara Garatek, Martin Agirrezabalagak eta Maria Otaegik berain adineko igerilari onenaren saria ere jaso zuten. Hori nahikoa ez eta Izarraitz azpitxapeldun izan zen taldekako sarian, igerilari guztien lanaren ondorioz.

Eguna boroboltzeko afari bat egin zuten guztiek batera, denboraldiari bukaera emateko.

Zorionak igerilari guztiei egin duzuen lan onagatik!!

Zorionak ekipo!!

Argazki bilduma:

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude XXXIII. Txantxiku Sari arrakastatsua Izarraitzekoentzat sarreran

Asteburuan V. Gipuzkoako Open Saria jokatuko da

Zapatuan eta Igandean V. Gipuzkoako Open Saria jokatuko da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan (50 metro). Bertan gure taldeko hainbat igerilari izango dira.

Hona hemen igerilariak eta probak:

  • Uxue Etxeberriak, 100 bular, 200 estilo eta 200 bular.
  • Maier Lizarzaburuk, 50 bizkar eta 200 bizkar.
  • Julen Artetxek, 1500 libre eta 400 libre.
  • Anne Sagarmendik, 200 bizkar, 100 bizkar eta 100 tximeleta.
  • Mirari Goenagak, 400 libre, 200 tximeleta eta 200 libre.
  • Nahia Amenabarrek, 200 bizkar, 100 bular eta 200 bular.
  • Maiana Uriak, 400 libre, 200 tximeleta, 400 estilo eta 200 libre.
  • Noa Garatek, 100 bular eta 200 bular.
  • Ane Azkuek, 400 estilo.
  • Nora Eizagirrek, 400 estilo.

Denboraldiko azken txanpan sartzen ari gara eta animo eta ez etsi orain, segi lanean.

Zorte on eta egurre!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan V. Gipuzkoako Open Saria jokatuko da sarreran

Txantxiku Sarian parte hartzeko irrikaz

Datorren larunbatean, ekainak 4, XXXIII Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Lehiaketa berezia izaten da Oñatikoa, taldeko gaztetxoenentzat ikasturteko azken lehiaketa izaten delako, eta urte osoko lana saritzen delako bertan. 15.30etan hasiko da lehiaketa. Beti bezala, ordubete lehenago, 14.30etan igerilariek beroketak egingo dituzte. Hortaz, autobusa 13.30etan hartuko dugu azpeitiko igerileku aurrean.

Mailaren arabera, 2013 eta 2012 urteetan jaiotako igerilariek 50 metroko probatan eta, 2011 eta 2010 urteetan jaiotakoek berriz, 100 metrotako probatan lehiatuko dira, tximeletan izan ezik. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartuko du parte.

Aurten gainera, 2009 edo lehenago jaiotakoen artean, denbora hartze bat egingo da. Hori dela eta, Izarraitzetik 38 gaztetxoz gain 3 alebin eta infantil ere badoaz Oñatira. Azken hauek 100 eta 200 metroko proba bana igeri egingo dituzte.

Zorte on guztiei!

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Txantxiku Sarian parte hartzeko irrikaz sarreran

Infantilak bikain Oiñatin

Igande arratsaldean Oiñatiko Zubikoa Udal Igerilekuan B zirkuitoko 2. Jardunaldia jokatu zen. Bertan, Izarraitzeko zortzi igerilari izan ziren parte hartzen, Nahia Esteban (2007), Maiana Uria (2008), Noa Garate (2008), Ane Azkue (2008), Nora Eizagirre (2008), Oihana Otaegi (2009), Laia Elortza (2009) eta Ana Agirrezabalaga (2009).

Igandeko emaitzak oso baikorrak izan ziren, guztira 21 marka pertsonal lortu zituzten. Beste behin ikusten ari gara zorrotz eta seriotasunez entrenatuz emaitzak datozela. Denboraldia amaitzeko gutxi falta denez, lanean serioski jarraitzera animatzen zaituztegu.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantilak bikain Oiñatin sarreran

Izarraitzkoak Gipuzkuko selekzioarekin Euskadiko joko eskolarretan

Larunbat honetan, maiatzak 28, Gasteizeko Mendizorrotza igerilekuan Euskadiko joko eskolarrak ospatu ziren. Bertan, 2009-2010 urteetan jaiotako neskak eta 2008-2009 urteetan jaiotako mutilak lehiatu ziren. Izarraitzetik bederatzi igerilarik partu hartu zuten: Laia Elortza, June Larrañaga, Ana Agirrezabalaga, Oihana Otaegi, Siara Orbegozo, Aroa Azkune, Aratz Odriozola, Mikel Ezama eta Iker Esteban.

Igerilari bakoitzak banakako proba bat igeri egin zuen saio bakoitzeko. Guztira 15 marka pertsonal egin zituzten. Gainera, azpimarratzekoa bular probatako nesken papera. 100 bularren Laia Elortza hirugarrena izan zen eta 200 bularren, aldiz, Aroa Azkune bigarren.

Azken txanpan sartuta hurrengo txapelketa bakotzak bere mailako Gipuzkoako txapelketak izango ditu.

Zorionak eta segi lanean!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzkoak Gipuzkuko selekzioarekin Euskadiko joko eskolarretan sarreran