2022ko Alebinen Teknifikazio Saria astebukaera honetan Azpeitian

Izarraitzeko 5 igerilari arituko dira etxean Gipuzkoako alebin igerilari guztien artean sailkatze fasea pasa eta gero

Aroa Azkune, Jokin Artetxe, Iker Esteban, Mikel Ezama eta Aratz Odriozola izan dira Gipuzkoako Igeriketa Federazioak ateratako sailkapenenan postu onenen artean kokatu direnak eta urtarrilaren 30eko txapelketan parte hartuko dute.

Azpeitiak guztira Gipuzkoako lurralde guztiako 130 igerilariei emango die ongietorria.

Kluba jakitun da Txapelketak antolatzea ekartzen dituen gorabeheren berri Salbe auzoan kokatua dagoen eraikinean, eta horregatik esker ona eman nahi die lehendabidizi bertako erabiltzaileei txapelketa honek sor litzazkeen aldaketengatik eraikinaren erabiltzeko ordutegian.

Eskerrak eman behar zaio ere Azpeitiko Udalari ematen duen babesarengatik urte guztian zehar eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioari elkarlanean txapelketa antolatzeagatik.

Eta era batera edo bestera, aurretik, egunean bertan eta ondoren aritzen diren Izarraitzeko lagunei ere klubak esker ona adierazi nahi die.

Azkenik gogoratu nahi da bi jardunaldiko txapelketa denez Azpeitiak eskaintza zabala duela ostalaritza zerbitzuetan jardunaldien artean mokaduren bat ahora eramateko. Horregatik gomendatzen da Bertan Azpeitia Merkataria Elkartearen webgunea bisitatzea eta aipatutako eskaintza zabal hori hor ikustea (www.azpeitianbertan.eus – Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa 16:00etan).

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, Sariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2022ko Alebinen Teknifikazio Saria astebukaera honetan Azpeitian sarreran

Eskola kiroleko lehiketaren itzulerarekin batera, benjaminak Legazpira

Pasa den astean bertan behera gelditu zen eskola kiroleko lehiaketak Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurrien ondorioz pandemiaren egoera kontrolatze aldera Gaur, 2022ko urtarrilaren 25ean Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurrien artean bertan behera gelditutako eskola kirol lehiaketa horien itzulera izan da.

Ondorioz neurriak iragarri zirenean planifikatuta zegoen Legazpin taldeko benjaminek txapelketa izatea bertan behera gelditu zen baina zorionez ez da pasa denbora asko egun hartatik eta gure taldeko gazteenak berriro izango dute aukera lehiaketez gozatzeko.

Aipatu bezala, zita larunbat arratsaldean izango da Legazpiko Bikuña kiroldegian eta bidaiaren informazio zehatzagoa banatuko zaie gurasoei astean zehar.

Kontuan hartu behar dugu txapelketa horretara 15erako txapelketara izena eman dutenak daukatela soilik parte hartzeko aukera.

Gazteak igerilekuan lanean jarraituko dute,

Gora Izarraitz!

Albisteak, Benjamin eta alebin maila, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Eskola kiroleko lehiketaren itzulerarekin batera, benjaminak Legazpira sarreran

Izarraitzeko emakume igerilariak Gipuzkoako Kopan azpitxapeldun

Aurreko egunean aipatzen genuen bezala, astebukaera honetan Tolosako Usabal kiroldegiak Gipuzkoako Kopa ospatu da, Tolosako Igeriketa Taldeak eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatuta.

Xarma berezia duen txapelketa izaten da taldekako sailkapenak hartzen duelako garrantzia, eta horretan onena lortzeko proba guztietan parte hartu beharra dago.

Lehen jardunalditik gure taldeko emakumeak bigarren postuan kokatu ziren. Podiumeko maila horretan mantendu ziren igande arratsaldera arte Alazne Sudupe, Ane Azkue, Anne Sagarmendi, Maiana Uria, Maier Lizarzaburu, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Nahia Esteban, Noa Garate, Nora Eizagirre, Nora Uria, Nora Eizaguirre eta Uxue Etxeberriak osatutako taldea eta Isaac Pousadak zuzenduta (Ziortza Beistegi, Ziortza Torrontegi eta Iban Perez-en laguntza dutelarik).

Julen Artetxe B mailan txukun

Emakumezkoak A mailan aritzeko aukera izan bazuten, gizonezko bakarra izan genuen txapelketan baina bere maila eman zuen.

Klubak ere Julen Artetxe zoriondu nahi du, gizon bakarra izan arren lehian, astebukaera guztian egon zelako taldea behar bezala animatzen emakumeek aipatutako bigarren toki hori lor zezaten.

Aurki datoz zita garrantzitsu gehiago eta honek bultzada emango die gure igerilariei entrenatzen jarrai dezaten. Azken finean uretan pasatako ordu denen emaitzak erakusteko gai dira igerilariak.

Zorionak eta Gora Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko emakume igerilariak Gipuzkoako Kopan azpitxapeldun sarreran

Astebukaeran Izarraitzeko Gipuzkoako Kopan parte hartuko du

Usabal kiroldegian ospatuko da aurtengo Gipuzkoako Kopa urtarrilaren 22 eta 23an. Txapelketak 4 jardunaldi izango ditu eta Izarraitz-eko nesken taldeak A mailan parte hartuko du.

Nahiko berezia izaten den txapelketa honetan (azken sailkapena taldeka izaten da eta horretan onena izateko proba danetan parte hartu behar izaten dute igerilariek) hurrengo igerilariak izango dira Izarraitzeko ordezkariak: Alazne Sudupe, Ane Azkue, Anne Sagarmendi, Maiana Uria, Maier Lizarburu, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Nahia Esteban, Noa Garate, Nora Eizagirre, Nora Uria, Nora Eizaguirre eta Uxue Etxeberria.

Julen Artetxea B mailan arituko da

Nesketan ez bezala, mutiletan ordezkari bakarra izango dugu. Horren ondorioz besteak beste B mailan aritu beharko da Julen Artetxe. Baina klubetik ez dago dudarik A mailan arituko balitz bezain gogotsu arituko dela.

Klubetik animoak bidaltzen dizkiegu igerilariei eta seguru ahalik eta emaitzarik onena lortzeko asmotan, entrenamendu aste guzti hauetan zehar landutakoa erakusteko gogoarekin hurbilduko direla Tolosara.

Gora Izarraitz!

Txapelketako Serieak

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Astebukaeran Izarraitzeko Gipuzkoako Kopan parte hartuko du sarreran

Bertan behera larunbat eta igande honetan ospatzekoak ziren benjamin eta alebinen txapelketak

Izarraitz Igeri Taldeko gazteenek 2022ko urtarrileko 15 eta 16an hiru zita zituzten astebukaera honetan.

Benjamin mailakoak larunbatean Legazpin zuten txapelketa eta alebinak egun berdinean Azkoitian eta igandean Legazpin.

Baina egungo pandemiaren egoeraren ondorioz eta Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakien ostean, txapelketa hauek behin behinean atzeratu egin dira.

Ziur gaude igerilari hauek lanean jarraituko dutela eta etorkizun hurbil batean aukerak izango dituztela Salbe Auzoko igerilekuetan egindako lanak erakutsi ahalko dituztela.

Horretarako lanean jarraituko dugu, Gora Izarraitz!

Gipuzkoako Foru Aldundiaren oharra

Albisteak, Alebinen liga, KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bertan behera larunbat eta igande honetan ospatzekoak ziren benjamin eta alebinen txapelketak sarreran

Benjamin igerilarien gurasoei zuzendutako OHARRA (2010 mutilak -2011-2012-2013)

Urtarrilaren 15eko arratsaldean Azkoitian taldeko benjaminek txapelketa izango dute.

Kontuan izanda gauden data bereziak, igerilari hauen gurasoei zuzendutako mezua helarazi nahi diegu laguntza eske jakinarazteko ea beraien etxekoak txapelketa honetan parte hartuko duten (igerilari batzuk oraindik ez dira bueltatu entrenamenduetara, beste batzuk konfinatuta daude…).

Izen ematea astelehen goizean egingo da, horregatik oso garrantzitsua da igande gaua baino lehenago mezu bat helaraztea izarraitzigerielkartea@gmail.com helbidera (urtarrilak 9 baino lehenago).

Eskerrik asko aldez aurretik,

Gora izarraitz!!!

Albisteak, Benjamin eta alebin maila, Oharrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjamin igerilarien gurasoei zuzendutako OHARRA (2010 mutilak -2011-2012-2013) sarreran

Izarraitzeko igerilariek Nazioarteko 39. Eguberri Txapelketan parte hartu dute

Atzo ospatu zen Nazioarteko 39. Eguberri Saria Ordizian. Maila handiko txapelketa batean, beste behin ere gure etxekoak era emaitza onekin aurkitu ziren.

Azkenean 3 izan ziren Ordiziako igerilekuan aritu ziren gure taldeko igerilariak astean zehar baja batzuk izan genituelako Covid-19aren eraginez.

Alazne Sudupe eta Maier Lizarburu ezin izan zuten finalerako txartelik lortu, baina aipatu bezala emaitza on batekin eman diete 2021eko txapelketei agurra. Lander Uria igeriketa egokituko 50 libre finalean aritu zen 3. postu bat lortuz.

Emaitzak

Albisteak, Igeriketa egokitua, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek Nazioarteko 39. Eguberri Txapelketan parte hartu dute sarreran

[INUXENTADA 2021] Azpeitiak 50 metroko igerilekua izango du

Batzuk ohartuko zinaten bezala, atzo, abenduak 28 publikatutako berria Inuxenteen egunean arira sortuta notizia izan zen. Momentuz Azpeitiak ez du izango etorkizun hurbil batean 50 metroko igerileku bat. 

Ez dakigu zer proiektu berri ekarriko dizkigun urte berriak eta etorkizunak, baina ziur gaude jarraituko dugula lanean, igeriaz eta igerilekuaz disfrutatzeko.

Azkenean egi bilakatuko da Azpeitiar igerilari askoren ametsa: 2024tik aurrera Salbe Auzoan kokatuta dagoen instalakuntzetan 50 metroko igerileku bat eraikiko da.

Hala ere, Azpeitiko udaletik jakinera eman dutenez, oraindik denbora bat igaro beharko da aipatutako instalakuntza hori egin arte. Nerea Lopetegi kirol teknikaria eta Egoitz Arruti kirol zinegotziak Izarraitz Igeri Elkarteari helarazi dioten informazioen arabera, proiektua nork aurrera eraman ateratzeko enkantea udaberrian aterako litzake eta obrak 2023ko urte hasiera hasiko lirateke. Gehienez urtebeteko iraupena izango lukete hauek.

Lasaitasun mezu bat ere helarazi nahi izan dute udal arduradunek. Obrak irauten duten bitartean hitzarmen bat egingo baita Azkoitia eta Zumaiako kiroldegiekin Azpeitiko patronatuko erabiltzaileek obrak iraun bitartean herri hauetara joan daitezen igeri egitera (udan Azpeitiko 6 kaleko igerilekua itxita egoten denean ematen den soluzio berbera).

Izarraitz Igeri Elkartetik berri pozgarri baten aurrean gaudela adierazi da une hauetan eta edozein asesoramendu tekniko emateko prest azaldu da kluba.

Larunbat honetan, urtarrilaren 1ean, prentsaurreko bat deituko du klubak beraien ospakizunetarako ohikoa izaten den Ongi Etorri jatetxean notizi honen inguruko balorazio sakonago bat egiteko.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude [INUXENTADA 2021] Azpeitiak 50 metroko igerilekua izango du sarreran

Izarraitzeko zazpi igerilari izango dira Nazioarteko XXXIX. Eguberri Txapelketan

Datorren asteazkenean, abenduak 29, Nazioarteko XXXIX. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Ordizian. Izarraitzetik zazpi igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dira:

  • Maialen Sudupe (2002): 50 bizkar eta 200 estilo.
  • Uxue Etxeberria (2004): 100 bular, 100 estilo eta 200 estilo.
  • Alazne Sudupe (2004): 100 estilo eta 200 estilo.
  • Maier Lizarzaburu (2005): 50 bizkar, 100 estilo eta 100 bizkar.
  • Iñigo Llopis (1998): 100 bizkar eta 50 libre.
  • Jurdan Arakistain (2001): 50 libre.
  • Lander Uria (2001): 50 libre.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 10:00etan hasita, eta 18:30etan izango dira finalak. Txapelketa Ordiziko Majori igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.

Zorte on!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko zazpi igerilari izango dira Nazioarteko XXXIX. Eguberri Txapelketan sarreran

Benjaminak eta Alebinen parte hartze arrakastatsua Paco Sanchez Sarian

2021eko larunbaten Gipuzkoako toki ezberdinetan ibili zirela gure klubeko igerilariak dagoeneko jakina da. Webgune honetan bertan pixka bat lehenago adierazi dizuegu Master kategoriakoak Legazpin izan zutela txapelketa eta etxean junior, infantil eta absolutu mailakoak aritu zirela.

Eguna ez zen amaitu bi ekitaldi horiekin, zorionez klubeko benjamin eta alebin kategoriakoek Tolosako Paco Sanchez sarian parte hartu zuten.

Benjamin kategoriak aukeratzeko zuten 50 metro igeri nahi zuten estiloan edo 100 estiloseko proba. Pixka bat helduagoek aukeratu izan zuten 100 metroko estilo era eta baita ere 200 estilos proban parte hartu zuten.

Emaitza politak eta orokorrean gustura egindako lanarekin amaitu zuten gehienek. Gainera hamaika alditan podiumera igo behar ziren gureak domina baten bila.

Argi dago aurtengo denboraldian entrenamenduei jarraipen handiagoa ematen ari zaiela eta horren isla larunbatean lortutako emaitzetan ikusten da.

Horrela jarri dezatela eta etorkizuna oraina bilakatzeko igerilari hauek!

Post scriptum. Txalotu behar dugu pandemiaren egoera gure inguruan gogortu bada ere, Tolosako Igeriketa Taldekoek inongo momentuetan ez zutela aditzera eman bertan behera geldituko zenik txapelketa eta horrek aste guztian zehar entrenamenduetan igerilariak motibatuta mantentzea lagundu zuela.

Alebinek hurrengo txapelketa Azkoitian izango dute urtarrilaren 22an, Alebin Ligako 3. Jardunaldiaren ospakizunarekin. Benjaminek aldiz egun berdinean izango dute lehiatzeko aukera Legazpiko kiroldegian – ohikoa izaten den bezala, klubak eta entrenatzaileek informatuko die denboraz ekitaldi hauez igerilari eta gurasoei.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminak eta Alebinen parte hartze arrakastatsua Paco Sanchez Sarian sarreran