Iosu Garaterentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria

Uztailaren 23ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 15.520. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Iosu Garate Artetxe, Izarraitz Igeri Elkarteko master plus atalekoa.

Saria, Bertan Elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 eurotako bonoa da.

Zorionak Iosu eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi eta Bertan Elkarteari

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iosu Garaterentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria sarreran

2021-2022 Denboraldiko behin betiko zerrendak

Datorren denboraldirako (2021-2022) prebenjaminen, benjaminen eta alebinen taldeak eta ordutegiak antolatu ditugu.

Hona hemen behin betiko zerrendak eta ordutegiak:

OHAR GARRANTZITSUA: Arratsaldeko taldeak beteta daude, erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, mesedez posta elektronikoz egin eta irailean aztertuko dira. Bestalde, entrenatzailea aste honetan jarriko da harremanetan, datorren ikasturtean DBHn hasten dienekin.

Uda ona izan!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2021-2022 Denboraldiko behin betiko zerrendak sarreran

Asteburuan bi itsas zeharkaldi Zarautzen

Zapatuan eta igandean, uztailak 24 eta 25, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek.

Zarautzeko proba aldatu egin dute aurtengo ediziorako, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta covid19ko araudia uneoro errespetatzeko.

Aurten bi proba prestatu dituzte Zarautz Baleako kideek. Zapatuan 5.000 metrotakoa (Zarautz-Mollari-Zarautz) eta igandean aldiz, 3.000 metrotako proba (Zarautz-Ubiri-Zarautz).

Proba luzean (zapatuan) 187 igerilari izango dira lehian eta igandeko proban 1.216. Bi probei goizeko 9:00etan emango zaie hasiera.

Zorte on guztiei!

 

 

 

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan bi itsas zeharkaldi Zarautzen sarreran

Gaur egin da Izarraitz Igeri Elkarteko urteroko zozketa

Gaur, uztailaren 23a, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, 1000€ ko bonoa zozketatu da.

Zenbaki saritua 15.520 izan da. Hona hemen zozketako bideoa:

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gaur egin da Izarraitz Igeri Elkarteko urteroko zozketa sarreran

Izarraitz Igeri Elkarteak entrenatzailea behar du

Izarraitz Igeri Elkarteak, maila ezberdinetarako entrenatzailea behar du eta entrenatzaileen lan poltsa bat sortu nahi du hurrengo denboraldietan hutsuneak betetzeko.

  • Kirol ikasketak izatea, euskera jakitea, igeriketako entrenatzaile tituloa eta taldearen administrazio lanetan laguntzeko gaitasuna izatea baloratuko dira.

Aurre-hautatuei, elkarrizketa batetara deituko zaie.

Interesatuek, izarraitzigerielkartea@gmail.com posta elektronikora bidali behar dute curriculuma edo informatzeko deitu: 688 66 13 40

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkarteak entrenatzailea behar du sarreran

Emaitza gazi-gozoak Irunen

 

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Absolutuen Kontrol Txapelketa GIF izan zuten zapatu eta igande honetan, Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan.

Irungo lehiaketa honek zapore gazi-gozoa utzi zigun. Alde batetik Iñigo Llopisek, eta bestetik, neskek. Llopisek parte hartu zuen bi probetan hobera egin zuen, eta aldiz neskek, denbora hobeak egitea espero zuten, baina oraingoan ezin izan zuten egin. Denboraldi arraro hau oso luzea egiten ari zaie, eta nekeak asko murriztu zituen asteburu honetan. Hala eta guztiz ere, jaiki beharra dago, eta ametsak lortzeko borrokan jarraitu, igerilekuetako ura ez da agortu oraindik.

Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • Iñigo Llopisek bi marka pertsonal, 100 eta 200 bizkarren
  • Maier Lizarzaburuk marka pertsonala 100 bizkarren.

Ea aste honetan berri onak izaten ditugun eta Udako Espainiako Txapelketan parte hartzen dugun.

Animo eta segi igeriketaz disfrutatzen!

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza gazi-gozoak Irunen sarreran

Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan

 

Elene Sudupe, Maier Lizarzaburu Uxue Etxeberria eta Alazne Sudupe

Iñigo Llopis Tokioko joko paralinpikoetan parte hartuko du

 

Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Irunen eta Getarian izango dira Izarraitzeko igerilariak.

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Absolutuen Kontrol Txapelketa GIF izango dute zapatu eta igande honetan, uztailaren 17an eta 18an, Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan. Jardunaldiak hiru izango ditu txapelketa honek, zapatuan goizez eta arratsaldez eta igandean berriz, arratsaldean bakarrik.

Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilari hauek hartuko dute parte:

  • Iñigo Llopis, 100 bizkar eta 200 bizkar.
  • Uxue Etxeberria, 400 estilo, 200 bular, 100 bizkar eta 100 bular.
  • Alazne Sudupe, 200 tximeleta, 1500 libre, 400 libre eta 800 libre.
  • Maier Lizarzaburu, 400 estilo, 100 bizkar eta 200 bizkar.
  • Elene Sudupe, 200 bizkar.

SERIEAK, Absolutuen Kontrol Txapelketa GIF, Azken Portu

Bestalde, igandean lehiatuko da “II. San Anton Bira” Getariko zeharkaldia eta bertan izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak eta federatu gabeko hainbat azpeitiar.

Probari goizeko 10:00tan emango zaio hasiera Gaztetape hondartzatik, eta 2.600 m. egin ondoren, Malkorbeko hondartzan amaituko da.

Zorte on guztiei!

Gipuzkoako Txapelketak, Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan sarreran

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu Espainiako Udako txapelketa prestatzen ari dira Malagan (Andaluzia)

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak, Espainiako Udako Txapelketa prestatzeko antolatu diren entrenamendu espezifikoetan parte hartzen ari dira Malagako (Andaluzia) Inacua instalakuntzan.

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta joan dira kontzentrazio espezifiko honetara eta, hautaketako irizpideak honako hauek izan dira;  “Ekainaren 21ko astean RFENko rankingean absoluto eta absoluto gazte kategorian lehen 20en artean eta junior kategorian lehen 24en artean markaren bat duten igerilariak hautatzea”

Entrenamendu saioak uztailaren 5etik uztailaren 14ra dira 50 metrotako estali gabeko igerilekuan.

Guztira 10 gizonezko eta 16 emakumezko igerilari parte hartzen ari dira entrenamenduetan. Besteak beste, Isaac Pousada entrenatzailea ere bertan da federazioko teknikoari laguntzen.

Zorionak eta denboraldiko azken txanpan egurre!

 

Albisteak, Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu Espainiako Udako txapelketa prestatzen ari dira Malagan (Andaluzia) sarreran

Egin zaitez Izarraitz Igeri Elkartearen laguntzaile

Zure negozioaren publizidadea igerilekuan jartzea nahi baduzu, ondoko estekan klikatu eta gurekin jarri harremanetan.

Aldez aurretik, mila esker!

 

 

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Egin zaitez Izarraitz Igeri Elkartearen laguntzaile sarreran

Infantilek EH-ko txapelketa bikaina Galdakaon

Joan den zapatuan eta igandean, uztailaren 3an eta 4ean, igeriketako Euskal Herriko Udako Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkartetik Julen Artetxe, Elene Sudupe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar eta Maiana Uria aritu ziren.

Uda denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta, txapelketa txukuna eta jarrera oso ona erakutsi zuten.

Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Urrezko domina bat.
  • Bi zilarrezko domina.
  • Eta beste bi brontzezko domina.  

Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea, neketsua eta desberdina izan baidute.

Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!

Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantilek EH-ko txapelketa bikaina Galdakaon sarreran