Gure taldeko infantilak, juniorrak eta absolutuek Oñatiko Udal Igerilekuan izango dira zapatu arratsaldean jokatuko den 6. kontrol lehiaketan. Oñatin, igerileku berrian jokatuko da 6. kontrol txapelketa. Izarraitzeko igerilariak honako hauek izango dira Oñatin:
Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten zapatuan, hainbat igerilarik, Azpeitiko igerilekuan. Gaude, Konporta, Izarraitz eta Marea Urdina taldeek parte hartu zuten lehian, eta giro bikaina sortu zen igerilekuan.
Emakumeetan Ainhoa Elzaurdi nagusitu zen, eta Garoa Etxabek eta Aranzazu Aldaik osatu zuten podiuma. Gizonetan, berriz, Richard Oribe –Paralinpiar Jokoetan hamasei domina lortua da– izan zen nagusi, eta bigarren eta hirugarren sailkatu izan ziren Kerman Urreta eta Arkaitz Garcia. Taldekako sailkapenean aurrena Konporta taldea izan zen. Izarraitz taldeko Lander Uriak eta Nora Cagigalek parte hartu zuten lehian. Jurdan Arakistain eta Ander Idoeta, arazo desberdinagatik, baja izan ziren azken unean.
Sariak banatzen, Egoitz Arruti Kirol Batzordeburua izan genuen igerilekuan.
Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari horrelako txapelketak antolatzeko ematen digun erreztasunagatik.
Gipuzkoako Txapelketak, Igeriketa egokituaatalean publikatua|Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten zapatuan sarreran
Zapatuan, apirilaren 17an, Igeriketa Egokitutako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Txapelketa, goizeko 10:30etan hasiko da.
Gure taldetik Lander Uriak parte hartuko du. Ander Idoeta eta Jurdan Arakistain baja izango dira Azpeitiko txapelketan.
Txapelketa Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak antolatuko du Izarraitz Igeri Elkartearen laguntzarekin, eta beste behin, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Baita ere, beti bezala, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goizean txapelketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.
Gipuzkoako Txapelketak, Igeriketa egokituaatalean publikatua|Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Azpeitian sarreran
Astebukaera honetan Castelloneko Udal Igerilekuan ospatzen ari da Neguko Espainiako Txapelketa Master kategorian.
Bertaraino gerturatu da Iban Perez eta 4 taldeko errekor ezarri ditu gizonezkoen +35 kategorian.
Eguna 200 bizkar probarekin hasten zuen. Hor ezarri ditu 50, 100 eta 200eko errekorrak.
Atseden tarte bat izan ostean aurre egin dio 50 bizkarreko probari, 200eko 50eko pausoa baino azkarragoa izan da eta ondorioz lortutako errekorra hobetu du.
Eta apenas atsedenik hartu gabe 200 bular erako probarekin amaitu du eguna. Hor ezarri du eguneko azkenengo taldeko errekorra 200ean markatu duen denborarekin.
Momentuz Master mailako igerilariak igerilekuko lehiaketak albo batetara utziko dute eta ur irekitako probetara begira jarriko dira, baina lehiaketaren bat ateratzen bada bapatean ezin dezakegu deskartatu gure igerilarien parte hartzea horietan.
Gure taldeko absolutuek Legazpiko Udal Igerilekuan izan ziren pasa den igandean 5. kontrol lehiaketan parte hartzen. Negu parteko azken lehiaketa izan zuten. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartu zuten:
Uxue Etxeberriak, 100 libre, 200 bizkar eta 50 libre probetan.
Alazne Sudupek, 100 estilo, 400 estilo eta 100 tximeleta.
Iker Aizpuruk, 200 tximeleta, 100 tximeleta eta 50 libre.
Maier Lizarzaburuk, 400 libre eta 100 tximeleta.
Nora Uriak, 100 libre eta 200 libre.
Elene Sudupek, 50 tximeleta, 100 bular eta 200 estilo.
Julen Artetxek, 50 tximeleta eta 50 libre.
Nahia Estebanek, 100 bizkar, 100 tximeleta eta 200 estilo.
Anne Sagarmendik, 100 bizkar, 200 libre eta 200 estilo.
Emaitza onak lortuta itzuli ziren Legazpiko igerilekutik. Guztira 18 marka personal eta ondo egindako lanaren pozarekin.
Nahia Estebanek eta Anne Sagarmendik denboraldiko lehen lehiaketa izan zuten. Orain atsedenaldi txiki bat izango dute eta ondoren udako demboraldia prestatzen hasiko dira.
Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Maier Lizarzaburu igerilaria Sabadellen izan zen, Espainiako junior mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken asteetan hitzordu horretarako aritu da prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilaria gustura etorri dira etxera.
Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela bertan parte hartzeko rankinetan sartzea. Horregatik, Sabadelleko txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan du Maier Lizarzaburuk.
Espainiako txapelketan, proba batean parte hartu zuen, 200 metro bizkarren. 2:29:86 denborarekin, bere marka onenetik oso gertu geratu zen.
Zorionak Maier eta Isaac egin duzuen ahaleginagatik!
Gure taldeko absolutuek Legazpiko Udal Igerilekuan izango dira igande arratsaldean jokatuko den “5. kontrol lehiaketa” izeneko txapelketan. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartuko dute:
Uxue Etxeberriak, 100 libre, 200 bizkar eta 50 libre probetan.
Alazne Sudupek, 100 estilo, 400 estilo eta 100 tximeleta.
Iker Aizpuruk, 200 tximeleta, 100 tximeleta eta 50 libre.
Maier Lizarzaburuk, 400 libre eta 100 tximeleta.
Nora Uriak, 100 libre eta 200 libre.
Elene Sudupek, 50 tximeleta, 100 bular eta 200 estilo.
Julen Artetxek, 50 tximeleta eta 50 libre.
Nahia Estebanek, 100 bizkar, 100 tximeleta eta 200 estilo.
Anne Sagarmendik, 100 bizkar, 200 libre eta 200 estilo.
Asteazkenean hasi eta igandea bitartean, Espainiako Absolutuen eta Juniorren Open Txapelketa jokatuko da Sabadell-en. Bertan izango da Maier Lizarzaburu , Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatuz.
503 igerilarik hartuko dute parte, eta Lizarzaburuk aukera izango du ospe handiko igerilariekin lehiatzeko. 200 metro bizkar proban hartuko du parte.
Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Iker Aizpuru igerilaria Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketan izan zen parte hartzen Euskadiko selekzioarekin.
Absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa Castelloneko igerilekuan jokatu zen. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan aritu zen eta emaitza oso onak lortuta etorri da Azpeitira. Hona hemen emaitza aipagarrienak:
Lehiatutako proba guztietan marka pertsonalak.
100 bizkarren 1’10″07 denborarekin 11. postua.
50 tximeletan 29″83kin 9. postua.
100 brazan 1’17″58kin 7. postua.
100 tximeletan 1’06″26kin 10. postua.
200 estilosen 2’28″03kin 10. postua.
4×100 estilos (braza) 4 garrenak geratu ziren.
4×100 libre (bigarrengo postan) 3. postua eta brontzezko domina.
Zapatu eta igande honetan, martxoaren 20an eta 21ean, Iker Aizpuru Castellonen izango da Igeriketa Egokitutako Espainiako Autonomia Erkidegoen arteko txapelketan parte hartzen. Txapelketan Euskadiko Selekzioarekin hartuko du parte.
Ikerrek 100 bizkar, 50 tximeleta, 100 bular eta 200 estilo probetan lehiatuko da.
Espainiako txapelketak, Igeriketa egokituaatalean publikatua|Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketara sarreran