Zapatu honetan, taldeko infantilek, Igeriketako San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua igerilekuan. Arratsaldeko 16:00tan emango zaio hasera Eibarko sariketari. Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilari hauek parte hartuko dute: Julen Artetxe, Nora Eizagirre, Nahia Amenabar, Noa Garate, Ane Azkue, Maiana Uria, Mirari Goenaga, Nahia Esteban eta Elene Sudupe.
Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, IV. Gipuzkoako Open Sarian.
Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Nora Uria, Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Esteban eta Nahia Amenabar izan ziren gure ordezkariak.
Igerilariak denboraldiko sasoi garrantzitsuenean daude murgilduta. Helburuak gero eta gertuago dituzte, eta garai honetan sariketa ugari izaten dituzte. Asteburuko sariak zuen berezitasuna zen, 50 metroko igerilekuan izan zela eta, ohitzeko, ezinbestekoa dute igerilariek neurri horretako igerilekuan aritzea.
Izarraitzeko igerilariak, orokorrean, ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:
Gure igerilariak 8 A finaletan sartzea lortu zuten eta 6 B finaletan.
Esan bezala, karga handiko entrenamenduak egiten ari dira eta sari hauetan, freskotasun falta nabaritzen zaie igerilariei. Uztailean izango dute igeriketako ‘selektibitatea’. Orduan ikusiko dugu zeintzuk prestatu dituzten ondo ‘azterketak’ eta zeintzuk ez. Igeriketan ez dago miraririk.
Zapatuan eta Igandean IV. Gipuzkoako Open Saria jokatuko da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan (50 metro). Bertan gure taldeko hainbat igerilari izango dira.
Hona hemen igerilariak eta probak:
Maialen Sudupek, 50 Bizkar, 200 estilo, 50 Bular eta 100 bizkar.
Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Tolosako Usabal Udal Igerilekuan XLIX. San Juan Sarian parte hartu zuten pasa den igandean, maiatzaren 30ean.
Tolosako sariketan ikusi genuen, oraindik gauza asko ditugula hobetzeko bainan orokorrean lehiaketa ona egin zuten. Hona hemen emaitza aipagarrienak:
33 marka pertsonal.
Klubeko errekor berri bat: Maialen Sudupe 50 tximeleta absolutua (29″40).
Sariketako sailkapen absolutuan (mutil eta neskak sailkapen betaratua), Maialen Sudupe 4. postua eta Uxue Etxeberria 6. postua.
Zorionak eta segi lanean udako txapelketak prestatzen!
Gure taldeko igerilariek, guztira 15, Tolosako Usabal Udal Igerilekuan izango dira igande arratsaldean XLIX. SAN JUAN Sarian parte hartzen. Tolosako saria arratsaldeko 16:00tan hasiko da.
Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe igerilariak Gijonen izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, XXXVI. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian parte hartzen.
Gijoneko txapelketan, 10 marka personal eta klubeko 4 errekor berri ezarri dituzte. Markak hobetu ez dituzten probetan, beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte.
Izarraitz igeri elkarteko kide gaztetxoek, 2008 eta 2012 urteen artean jaiotakoek, teknifikazio saioa egin zuten zapatu arratsaldean, Azpeitiko Udal Igerilekuan. 15:00etan hasita, hainbat saio egin zituzten, denboraldian zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta gogotik gozatu zuten igerilariek.
Saioaren amaieran, goxoki poltsatxo bana jaso zuten gure harrobiko kirolariak.
Gure taldeko txikienak, (2008.urtean jaiotakotik 2012. urterartekoak) teknifikazio saioa izango dute zapatuan, maiatzaren 22an, arrataldeko 15:00 Azpeitiko Udal igerilekuan. Bertan ikusiko dugu denboraldian zehar landutako ikasketak. Zoritxarrez gurasoak ezin izango dute ikusi gaztetxoen ariketak. Ea datorren denboraldian normaltasunez hasten dugun igeriketako saioak.
Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Maialen Sudupe (Azkoitia, 2002), Uxue Etxeberria (Azpeitia, 2004), Alazne Sudupe (Azkoitia, 2004), Maier Lizarzaburu (Azpeitia, 2005) eta Elene Sudupe (Azkoitia, 2006) igerilariak aukeratu ditu, maiatzaren 22an eta 23an, XXXIV. Trofeo Internacional Villa de Gijon Sarian parte hartzeko.
Gure taldekideak honako proba hauetan hartuko dute parte:
Espainiako txapelketak, Sariakatalean publikatua|Erantzunak desaktibatuta daude Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira XXXIV. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian sarreran
Gure taldeko infantilak, juniorrak eta absolutuek Oñatiko Udal Igerileku berrian izan ziren pasa den zapatuan 6. kontrol lehiaketan parte hartzen.
Emaitza onak lortuta itzuli ziren Oñatiko igerilekutik. 2008. urtean jaiotako igerilariak denboraldiko lehen lehiaketa zuten eta hala ere lan txukuna egin zuten. Guztira 38 marka personal eta guztiak, datozen lehiaketetarako gogo handiarekin itzuli ziren.