Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten zapatuan

Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten zapatuan, hainbat igerilarik, Azpeitiko igerilekuan. Nautica Portugalete, Izarraitz, Eibar Igerixan, Aspace Alava, Mindara, Ordizia eta Oarsoaldea taldeek parte hartu zuten lehian, eta giro bikaina sortu zen igerilekuan.

Sailkapen orokorrean eta Euskadiko txapeldun, emakumeetan Ainhoa Elzaurdi, Konporta Taldea, izan zen. Gizonetan, berriz, Richard Oribe –Paralinpiar Jokoetan hamasei domina lortua da– izan zen nagusi, hau ere Konporta taldea ordezkatuz. Gizonezkoen sailkapenean, eta azpitxapeldun, gure taldeko Iker Aizpuruk lortu zuen.

Taldekako sailkapenean aurrena Donostiko Konporta taldea izan zen.

Izarriatz taldetik,  Ander Idoetak, Lander Uriak,  Jurdan Arakistainek  eta Iker Aizpuruk parte hartu zuten lehian.

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari horrelako txapelketak antolatzeko ematen digun erreztasunagatik.

Zorionak parte hartzaile guztiei!

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten zapatuan sarreran

ASTE SANTUKO ORDUTEGIA

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ASTE SANTUKO ORDUTEGIA sarreran

Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Azpeitian

Zapatuan, apirilaren 13an, Igeriketa Egokitutako Euskadiko Txapelketa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Txapelketa, arratsaldeko 15:30etan hasiko da.

Gure taldetik Ander Idoetak, Lander Uriak, Jurdan Arakistainek eta Iker Aizpuruk parte hartuko dute.

Txapelketa Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatuko du Izarraitz Igeri Elkartearen laguntzarekin, eta beste behin, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Baita ere, beti bezala, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean txapelketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

Zorte on guztiei eta egurre!

 

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Azpeitian sarreran

Gure neska-mutilek ederto egin zuten

Larunbatean jardunaldia izan genuen berriz ere eta ohikoa denez lan polita egin zuten denek.

Eibarren egondako igerilariak gogotsu aritu ziren izan zituzten probetan, benjamin haundienak kroleko proba luzean pixkat beldurrarekin joan arren. Eta txikienak tximeletan ere fin ibili ziren.

Azkoitian aritu zirenen artean alebin neska gazteenak, lehenengo aldia zen 800m kroleko proba egiten zutela, baina beldurrak alde batera utzita oso lan ona egin zuten, denak 400metroko denbora pertsonala hobetu zutelarik.

Orain lanean jarraituko dugu hurrengo txapelketa beste denak bezain ondo egin ahal izateko.

IMG_0991

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gure neska-mutilek ederto egin zuten sarreran

Apirilaren 13an EH-ko Igeriketa Egokituko Txapelketa Azpeitian

Apirilaren 13an, arratsaldez, Euskal Herriko Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatuko da Azpeitiko Udal igerilekuan. Datozen egunetan emango ditugu xehetasun gehiago.

Aupa zuek!

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 13an EH-ko Igeriketa Egokituko Txapelketa Azpeitian sarreran

Larunbat honetan berriro txapelketa!

Denbora gutxi pasa da aurreko txapelketa egunetik, baina larunbat hontan, apirilak 6, deialdia daukagu berriro alebin eta benjamin kategorietan.

Gure benjaminek, 14:15etan egon beharko dira Azpeitiako igerilekuaren aurrean autobusa hartzeko eta Eibarrera joateko. Bertan, 25m edo 50m tximeleta eta 6x25m brazako erreleboak egingo dituzte gure KZLko txikienak. Benjamin handienak aldiz, 200m edo 400m libre eta 100m estilos igeri egin beharko dute, erreleboak 4x50m estilos izango delarik.

Alebin kategorian dabiltzatenak ordea, 14:45etan geratuko dira kotxeetan banatzeko eta Azkoitiara gerturatzeko. Kasu honetan, mutilak 200m tximeleta eta 200m bizkar probar gauzatuko dituzte, neskak 800m libre edo 100m bizkar eta 200m braza egingo dutelarik. Errelebo probak oraingoan nesken 4x100m estilos izango da.

Zorte on danoi!

IMG_0990

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Larunbat honetan berriro txapelketa! sarreran

Iker Aizpuru gustura egindako txapelketagatik

Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Iker Aizpuru igerilaria Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketan izan zen parte hartzen Euskadiko selekzioarekin.

Absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa Madrilgo M86 igerilekuan jokatu zen. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan aritu zen eta emaitza onak lortuta etorri da Azpeitira. Hona hemen emaitza aipagarrienak:

  • Lehiatutako proba guztietan marka pertsonalak.
  • 2 brontzezko domina, 4×100 libre eta 4×100 estilo erreleboetan Euskadiko taldearekin.

Zorionak Iker egin duzun ahaleginagatik!

Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru gustura egindako txapelketagatik sarreran

Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketara

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du datorren asteburuan, martxoaren 30ean eta 31an, absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Madrilgo M86 igerilekuan jokatuko da sariketa. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan Euskadiko selekzioarekin arituko den hirugarrengo aldia izango da asteburukoa.

Aurtengo txapelketan Ikerrek 50 libre, 100 tximeleta, 100 bizkar, 100 libre eta 200 estiloetan parte hartuko du.

Zorte on eta egurre!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketara sarreran

Lan polita egin zuten gure igerilariek Eibarren eta Oñatin

Aurreko larunbatean  lan polita atera zitzaien gure benjamin eta alebinei, Oñatin eta Eibarren burututako txapelketatan.

Denbora luzez aritu gara entrenamenduetan ikasten eta metroak egiten eta horrek bere emaitzak ekartzen ditu. Denak gogotsu aritu ziren eta denbora onak nabarmendu ziren.

Gure benjaminak tximeletako erreleboak egin zituzten, eta ikusi izan genuen bezala, lan pixkat gehiagorekin, prest daude lana ondo egiteko indarra behar den estilo honetan, .

Orain lanean segi behar da hurrengo txapelketa laister daukagu eta!

 

IMG_0989

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lan polita egin zuten gure igerilariek Eibarren eta Oñatin sarreran

Txapelketak asteburuan benjamin eta alebin kategorietan

Larunbat hontan, martxoak 23, bi deialdi dauzkagu bai alebin kategorian bai benjaminetan ere.

Alebinak Eibarrera joango dira, neskak 200m tximeleta edo 100m libre eta 200m bizkar egingo dituztelarik eta mutilek aldiz, 1500m libre edo 100m bizkar eta 200m bular. Azpeitian 14:15etan geratuko gara kotxeetan banatzeko.

Benjaminak berriz Oñatira joango gara, txikienak 50m edo 100m bular eta helduenak 200m edo 100m bular eta 50m libre igeri egiteko. Erreleboak tximeleta estilokoak izango dira. Eta kasu hontan autobusa hartzeko 13:15etan geratuko gara.

Zorte on guztioi!

IMG_0988

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Txapelketak asteburuan benjamin eta alebin kategorietan sarreran