Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 16an eta 17an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zen junior, absolutuen eta igeriketa egokituko mailetan Iruñeko Amaya igerilekuan.
Absolutuen mailan aritu ziren Pablo Etxeberria eta Ander Etxabe, junior mailan Iñaki Etxeberria eta Asier Zulaika. Igeriketa egokituan, aldiz, Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain.
Negu denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza politak lortu zituzten Iruñean. Bakarkako probetan, zilarrezko bi domina eta brontzezko bat lortu zituzten.
Juniorrak eta absolutuak postu hauek lortu zituzten:
- Pablo Etxeberriak (absolutua), 100 librean 6. postua, 400 librean 6. postua eta 200 librean 6. postua.
- Ander Etxabek (absolutua), 400 librean 31. postua.
- Iñaki Etxeberriak (junior), 50 librean 15. postua, 100 librean 11. postua, 50 bular 7. postua eta 200 librean 6. postua.
- Asier Zulaikak (junior), 100 librean 33. postua, 200 estiloan 18. postua eta 50 tximeletan 10. postua.
Igeriketa Egokitukoan, berriz, hona hemen lorpen esanguratsuenak.
- Jurdan Arakistainek, 200 librean 10. postua, 50 bizkarren 12. postua, 50 librean 15. postua eta 100 librean 14. postua.
- Lander Uriak, 50 bizkarren 11. postua eta 50 librean 19. postua.
- Iker Aizpuruk, 200 librean 6. postua, 50 bizkarren 3. postua (brontzezko domina), 50 librean 2. postua (zilarrezko domina) eta 100 librean 2. postua (zilarrezko domina).
Zorionak eta aupa Izarraitz!
Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Uxue Etxeberria igerilaria Gijonen izan zen, Espainiako infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken asteetan hitzordu horretarako aritu da prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilaria gustura etorri dira etxera.
Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek Neguko Euskal Herriko Junior, Absolutuen eta igeriketa egokituko Txapelketan hartuko dute parte Iruñeko Amaya igerilekuan.
Ostegunean, martxoaren 14ean hasi eta igandea bitartean, infantil mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko Espainiako Txapelketan, Gijonen.
Joan den asteburuan, martxoaren 9an eta 10ean, junior, absolutu eta igeriketa egokitu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portu igerilekuan. Pablo Etxeberriak, Iñaki Etxeberriak, Ixak Gesalagak, Jurdan Arakistainek, Lander Uriak, Asier Zulaikak, Intza Odriozolak, Maialen Aiertzak, Alazne Sudupek eta Maier Lizarzaburuk hartu zuten parte. Ander Idoeta, Ander Etxabe, Iker Aizpuru, June Zubizarreta eta Nora Uria baja izan ziren azken unean.
Datorren asteburuan, martxoaren 9an eta 10ean, Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko da Irungo Azken Portuko igerilekuan. Izarraitz Igeriketa Elkarteko 14 igerilarik (juniorrek , absolutuek eta igeriketa egokitukoek) hartuko dute parte txapelketan.
Elene Sudupe Izarraitz Igeri Elkarteko igerilaria Madrilen izan da asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, alebinen mailako selekzio autonomikoen arteko V. Espainiako CSD Txapelketan parte hartzen.
Joan den zapatuan eta igandean, otsailaren 23an eta 24ean, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.
Zapatu eta igande honetan, Infantilak Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute Galdakaoko Urreta kiroldegiko igerilekuan. Lehiaketa hau, neguko azken txapelketa garrantzitsua dute, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte.
