
Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria (Azpeitia, 2004), Alazne Sudupe (Azkoitia, 2004) eta Maier Lizarzaburu (Azpeitia, 2005) igerilariak aukeratu ditu, maiatzaren 18an eta 19an, XXXIII. Trofeo Internacional Villa de Gijon Sarian parte hartzeko.
Gure taldekideak honako proba hauetan hartuko dute parte:
- Uxue Etxeberriak: 50 bular, 100 bular, 200 estilo, 50 libre eta 200 bizkar.
- Alazne Sudupek: 100 bizkar, 200 estilo eta 400 estilo.
- Maier Lizarzaburuk: 100 bizkar, 200 bizkar eta 50 bizkar.
Zorionak eta zorte on!



Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek bi sariketetan parte hartu zuten pasa den zapatuan, maiatzaren 4ean.


Gure taldeko Iker Aizpuru gaur itzuli da Valladolidetik AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren Kontzentrazioan parte hartu ondoren.
Hiru lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Tolosan, Ordizian eta Bergaran izango dira Izarraitzeko igerilariak.
Espainiako Paralinpiarren komiteak deituta, Iker Aizpuru gure taldeko igerilaria Valladolid-en da “AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren Kontzentrazioan” parte hartzen.

