Eskerrik asko, Antonio!

Izarraitz igeri elkartetik besarkada bat bidali nahi diegu orain egun gutxi Extremaduran hil den Antonio Ruizen familikoei.

Antonio, urte askoan Izarraitz igeri elkarteko juntakide izateaz gain, Gipuzkoako igeriketako epaile lanetan ere ibili zen, eta gure herrian bizitako urteetan Izarraitzekin izan zuen konpromisoa azpimarratu nahi genuke.

Agur Antonio, gogoan izango zaitugu!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Eskerrik asko, Antonio! sarreran

Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan

Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Bergaran eta Azpeitin izango dira Izarraitzeko igerilariak.

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, abenduaren 1ean, Bergarako Agorrosin Kiroldegiko igerilekuan. Jardunaldia arratsaldeko 15:45tan hasiko da.

Deialdia:

Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek  Azpeitiko Udal igerilekuan izango dute hitzordua. Alebinek baita ere, denboraldiko 3. jardunaldia izango dute. Azpeitiko lehiaketa, arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

Alebinen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.

Zorte on eta egurre!

Alebinen liga, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan sarreran

Zuzendaritzan batzorkide berri bat

Asteartean, azaroaren 20an, urteko ohiko batzar nagusia ospatu genuen eta, Omar Urbieta batzorkide berri izendatua izan zen.

Omar, igerilari eta entrenatzaile ohiak indar berri bat emango dio Izarraitz Igeri Elkarteari.

Ongi etorri zuzendaritza batzordera!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zuzendaritzan batzorkide berri bat sarreran

Izarraitzeko gaztetxoek San Andres saria jokatuko dute zapatuan Azkoitian

Zapatu honetan, azaroaren 24ean, Zubiaurre Igeri Elkarteak antolatuta, igeriketako San Andres saria ospatuko da Azkoitian. Igerilariak berotzeko, ur-jolasak egingo dituzte, eta, 16:00tan hasiko da txapelketa. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2007 eta 2010 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.

25 metroko eta 50 metroko frogak antolatu dituzte, adinaren arabera. Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.

Azkoitira kotxez joango gara, eta bidaia antolatzeko, 14:45rako Azpeitiko igerileku aurrean elkartuko gara.

Animo eta zorte on guztiei!

KZL atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko gaztetxoek San Andres saria jokatuko dute zapatuan Azkoitian sarreran

Izarraitzeko txikienek emaitza onak lortu dituzte Azpeitian zein Legazpin

Joan den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek bi lehiaketetan hartu zuten parte: Azpeitian eta Legazpin.

Izarraitz elkarteko alebin igerilariek joan den zapatu arratsaldean izan zuten Alebinen Ligako bigarren jardunaldia, Legazpiko Bikuña kiroldegiko igerilekuan. Honakoak izan ziren Legazpin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta, Maddi Manterola, Sara Garate eta Maialen Aranguren.

Legazpiko jardunaldian, 200 metro bizkar eta 100 metro libre probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4×200 libre proba ere izan zuten neskak.

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Legazpin. Zorionak bertara joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Bestalde, zapatuan baita ere, Izarraitzeko txikienak Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. Gaztetxoak jardunaldira ilusio handiz eta gogotsu joan ziren arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik. Benjaminen artean batzuek lehenengo aldia zuten txapelketa baten parte hartzen zutela, eta hala ere , igerian ondo ikasten ari direla ikusi ahal izan zen eta denak gustura gelditu ziren lorturiko emaitzekin.

Denboraldia hasi besterik ez da egin eta segi ikasten!

Zorionak eta aupa Izarraitz!

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko txikienek emaitza onak lortu dituzte Azpeitian zein Legazpin sarreran

Izarraitzeko igerilari gaztetxoek bi hitzordu dituzte asteburuan

Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte: Azpeitin eta Legazpin izango dira jardunaldiak.

Datorren zapatuan, azaroak 17, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek  Azpeitiko Udal igerilekuan izango dute hitzordua arratsaldeko 16:00tan. Benjaminen kasuan, denboraldiko 1. jardunaldia izango da eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete honako probak burutuz:

  • 2010. urtean jaiotakoak, 50 metro libre.
  • 2009. urtean jaiotakoak, 100 metro libre.
  • 2008. urtean jaiotako mutilek, 100 metro libre eta 50 metro bizkar.
  • 2008. urtena jaiotako neskak, 200 metro libre eta 50 metro bizkar.
  • 2007. urtean jaiotako mutilak, 200 metro libre eta 50 metro bizkar.

Horiez gain, erreleboak ere egingo dituzte gure igerilariek. 2009. eta 2010. urteetan jaiotakoek 6×25 metro bizkar mistoa eta 2008. eta 2007. urteetan jaiotakoek berriz, 4×50 bizkar.

Bestalde eta zapatuan baita ere, Legazpiko Bikuña igerilekuan alebinek Ligako bigarren jardunaldia izango dute. Alebinek honako probak egingo dituzte:

  • 200 metro bizkar.
  • 100 metro libre.
  • 4×2000 metro libre emakumezkoak.

Entrenatzaileak ari dira bi jardunaldietan parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten.

Alebinen jardunaldia, Azpeitikoa bezala, arratsaldeko 16:00tan hasiko denez, Legazpira kotxez joan ahal izateko, Igerileku aurrean 14:20ean gelditzea erabaki da.

Benjaminen kasuan, 15:00tarako igerilekura agertzea nahikoa izango da.

Benjaminen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.

Zorte on eta disfrutatu!

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilari gaztetxoek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Datorren asteartean, Izarraitz igeri elkartearen urteko batzarra

Datorren asteartean, azaroak 20, ohiko batzarra egingo du Izarraitz igeri elkarteak, Sindikatu Zaharrean. 20:00etan izango da lehen deialdia eta 20:15ean bigarrena.

Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Datorren asteartean, Izarraitz igeri elkartearen urteko batzarra sarreran

Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Azkoitian

Infantil, junior, igeriketa egokituko eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.

Izarraitzetik izena eman duten igerilariak honako hauek dira:

Pablo Etxeberria (1997), Ander Etxabe (2000), Ixak Gesalaga (2001), Iñaki Etxeberria (2001), Asier Ganzarain (2001), Joanes Astigarraga (2001), Jurdan Arakistain (2001), Lander Uria (2001), Asier Zulaika (2002), Iker Aizpuru (2004), Intza Odriozola (2004), Uxue Etxeberria (2004), Ilazki Odriozola (2004), June Zubizarreta (2004), Alazne Sudupe (2004), Maialen Aiertza (2004), Leiane Lopetegi (2004), Alaitz Mendizabal (2005), Maier Lizarzaburu (2005), June Berasategi (2005), Nora Uria (2005) eta Judith Odriozola (2005).

Zorte on denei!

Helduen ligak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Azkoitian sarreran

Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Joan den zapatuan, urriaren 27an, izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Oñatiko Zubikoa igerilekuan.

Honako hauek izan ziren Oñatin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Pablo Etxeberria (1997), Ander Etxabe (2000), Jone Goenaga (2001), Ixak Gesalaga (2001), Iñaki Etxeberria (2001), Asier Ganzarain (2001), Joanes Astigarraga (2001), Jurdan Arakistain (2001), Lander Uria (2001), Asier Zulaika (2002), Iker Aizpuru (2004), Intza Odriozola (2004), Uxue Etxeberria (2004), June Zubizarreta (2004), Alazne Sudupe (2004), Maialen Aiertza (2004), Leiane Lopetegi (2004), Ilazki Odriozola (2004), Alaitz Mendizabal (2005), Nerea Urbieta (2005), Maier Lizarzaburu (2005), June Berasategi (2005), Nora Uria (2005) eta Judith Odriozola.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela, eta lortutako denborak ez ziren esanguratsuak izan. Guztira 15 marka pertsonal lortu zituzten eta esan beharrean gaude, harro gaudela igerilariekin uretatik kanpo erakutsi zuten portaerakin. Zapatuan, lehen lehiaketa izan zuten igeriketa egokituko taldekideak Izarraitzeko txanoarekin.

Zorionak eta segi horrelaxe!

Bestalde, Izarraitz igeri elkarteko alebin igerilariek, Alebinen Ligako lehenengo jardunaldia izan zuten zapatuan Eibarko Ipuruako igerilekuan.

Honako hauek izan ziren Eibarren lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Mikel Etxeberria (2005), Elene Sudupe (2006), Elene Ruiz de Argandoña (2006), Julen Artetxe (2006), Anne Sagarmendi (2007), Nahia Esteban (2007), Nora Zubizarreta (2007), Maddi Manterola (2007), Sara Garate (2007) eta Maialen Aranguren (2007).

Oñatiko jardunaldian, 400 metro libre eta 100 metro bularretan lehiatzeko aukera izan zuten igerilariek.

Denboraldiko lehen jardunaldia izanik, urduritasuna nabari zen igerilarien artean. Dena den, uretara sartu orduko beraien maila erakutsi zuten, beste behin.

Zorionak guztiei!

Alebinen liga, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan sarreran

Zapatuan igeriketako denboraldia hastera doa

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Oñatiko Zubikoa igerilekuan izango da, arratsaldeko 15:30etan hasita.

Hona hemen igerilariak eta probak:

Arratsaldez baita ere, Izarraitz Igeri Elkarteko alebin mailako igerilariek Alebin Ligako lehen jardunaldia izango dute. Txapelketa Eibarko Ipurua igerilekuan izango da, 16:00tan hasita. Eibarko proban hartuko dute parte 2006 eta 2007 urteetan jaiotako neskek; eta 2005 eta 2006 urteetan jaiotako mutilek.

Gure igerilariak irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du astebukaerako lehiaketak.

Zorte on denei!

Alebinen liga, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan igeriketako denboraldia hastera doa sarreran