
Datorren zapatuan, abenduak 29, Nazioarteko XXXVI. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkartetik hamabost igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dira:
- Iñaki Etxeberria (2001): 50 libre eta 100 libre.
- Asier Ganzarain (2001): 50 tximeleta eta 50 libre.
- Ixak Gesalaga (2001): 50 tximeleta.
- Lander Uria (2001): 50 libre.
- Jurdan Arakistain (2001): 50 libre.
- Asier Zulaika (2002): 50 tximeleta, 50 bular eta 100 bular.
- June Zubizarreta (2004): 50 tximeleta eta 50 libre.
- Intza Odriozola (2004): 50 tximeleta eta 50 libre.
- Iker Aizpuru (2004): 50 tximeleta, 50 bular, 50 libre eta 200 estilo.
- Uxue Etxeberria (2004): 50 bular, 100 bular eta 200 estilo.
- Maialen Aiertza (2004): 50 libre eta 50 bizkar.
- Nora Uria (2005): 50 tximeleta.
- Judith Odriozola (2005): 50 bular eta 50 libre.
- Nerea Urbieta (2005): 50 bular.
- Maier Lizarzaburu (2005): 50 bizkar eta 100 bizkar.
Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 9:30tan hasita, eta 18:00etan izango dira finalak. Txapelketa, Donostiko Paco Yoldi igerilekuan (50 metro) jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko igerilari ospetsuenetariko batzuk.
Zorte on!



Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligako laugarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Azpeitiko igerilekuan.
Gure zonaldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Azpeitiko Udal igerilekuan. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da.

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek Bergarako Agorrosin Udal Kiroldegiko igerilekuan Neguko ligako hirugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.
