Izarraitzeko zortzi igerilari izango dira Nazioarteko XXXV. Eguberri Txapelketan

Datorren ostiralean, abenduak 29, Nazioarteko XXXV. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Ordizian. Izarraitz Igeri Elkartetik zortzi igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dira:

  • Ander Idoeta (1996): 50 libre igeriketa egokitua (Konporta Taldea).
  • Jone Goenaga (2001): 50 libre eta 100 libre.
  • Iñaki Etxeberria (2001): 50 libre eta 100 libre.
  • Joanes Astigarraga (2001): 50 bizkar.
  • Jurdan Arakistain (2001): 50 libre igeriketa egokitua (Konporta Taldea).
  • Maialen Sudupe (2002): 200 estilo eta 100 bizkar.
  • Iker Aizpuru (2004): 50 libre igeriketa egokitua.
  • Lander Uria (2006): 50 libre igeriketa egokitua (Konporta Taldea).

Ander Idoeta, Jurdan Arakistain eta Lander Uria Izarraitzeko igerilariek, Konporta taldea ordezkatuko dute igeriketa egokitutako proban.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 10:00etan hasita, eta 18:30etan izango dira finalak. Txapelketa Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekuan (25 metro) jokatuko da eta bertara hurbilduko dira nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.

Zorte on!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko zortzi igerilari izango dira Nazioarteko XXXV. Eguberri Txapelketan sarreran

Izarraitzeko igerilariek XVIII. Paco Sanchez saria jokatuko dute zapatuan, Tolosan,

Zapatu honetan, abenduaren 23an, igeriketako XVIII. Paco Sanchez saria ospatuko da Tolosan, 15:30etan hasita. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2005 (mutilak 2004) eta 2009 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.

(mutilak 2004)-2005-2006-2007. urtean jaiotakoek aukeratutako bi probatan egin ahal izango dute igeri eta 2008 eta 2009. urteen artean jaiotakoak proba bakarrean.

Banakako probez gain, erreleboak ere izango dira. Bertan 12×50 mixto libreetan igerian ikusi ahal izango ditugu.

Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.

Tolosara autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 13:45etan izango da, Azpeitiko igerileku aurrean.

Animo eta zorte on guztiei!

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek XVIII. Paco Sanchez saria jokatuko dute zapatuan, Tolosan, sarreran

Gabonetako entrenamenduen ordutegia

Datorren Abenduak 26-tik Urtarrilak 5-arteko ordutegia honakoa izango da;

 

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabonetako entrenamenduen ordutegia sarreran

IZARRAITZEKO NESKAK GIPUZKOAKO KOPAN AZPITXAPELDUN

Joan den asteburuan Tolosako Usabal igerilekuan, egutegian gorriz margotuta genuen Gipuzkoako taldeen arteko kopa jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkartetik 17 igerilarik (10 neska eta 7 mutilek) parte hartu zuten. Elkartean, aurtengo Gipuzkoako taldeen arteko kopari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen genion. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldeak ez zigun hutsik egin. Talde modura lan egin zuten, uretan gogor eta bikain eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen. Horrela, lau jardunaldi ostean, Izarraitzeko neskek bigarren postua lortu zuten, mutilak 11. eta sailkapen bateratuan 4. postua Tolosaldea, Bidasoa eta Fortuna taldeen atzetik.

Lehen jardunalditik, gogor igeri eginez, bigarren postua mantentzea lortu zuten gure neskek. Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria eta Maialen Aiertza izan dira taldea osatu duten igerilariak.

Mutilen taldeari dagokionez, berriz, helburuak bestelakoak ziren. Taldeko sailkapenean ez zuten aukerarik aurreko postuetan egiteko, igerilari kopuru txikia dutelako. Parte hartu zuten zazpi mutilen jarrera aipagarria da eta, entrenatzailea, gustura etorri zen ikusitakoarekin. Aitzol Agirregomezkorta, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga eta Asier Zulaika aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean.

Zorionak guztiei eta segi lanean!

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IZARRAITZEKO NESKAK GIPUZKOAKO KOPAN AZPITXAPELDUN sarreran

“MAREA URDINA”, Azpeitiko igerilekuan

MAREA URDINAren antolatzaileak, bihar asteartea, abenduak 19, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara, Azpeitiko Udal igerilekuan egongo dira, nahi duen guztientzat, azaltzeko eta informatzeko egitasmoaren berri eta aldi berean uretako txanoak jarriko dituzte salgai.

Animatu eta azaldu igerilekura!

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude “MAREA URDINA”, Azpeitiko igerilekuan sarreran

Azpeitiko Udalak 2017ko Kirol Sariak emango ditu zapatuan

Urtero bezala, Azpeitiko Udalak eta Kirol Mahaiak elkarlanean, Kirol sariak banatzeko ekitaldia antolatu dute. Hitzordua, abenduaren 16an, zapatua, eguerdiko 12:00etan izango da udaletxean.

Iez egin zen modura, herritarrek eta kirol elkarteak hiru hautagai mota aurkeztu dituzte: urteko kirolari onena (gizonezko eta emakumezkoetan) eta bolondres lanetan gehien nabarmendu den pertsona edo lagun taldea.

Izarraitz Igeri Elkartearen hautagaiak honako hauek dira;

  • Emakumezkoen kategorian, Jone Goenaga.
  • Gizonezkoen kategorian, Iñaki Etxeberria.

Zorionak eta disfrutau ekitaldian!

   

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiko Udalak 2017ko Kirol Sariak emango ditu zapatuan sarreran

Asteburuan Gipuzkoako Taldeen Kopa Tolosan

Asteburu honetan, abenduak 16 eta 17, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek bertan izango dira ahal duten posturik onena lortzeko asmoz.

Txapelketako probak zapatuan eta igandean izango dira, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan banatuta. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.

Izarraitzeko gizonezkoen taldea honako igerilariak osatzen dute; Aitzol Agirregomezkorta, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga eta Asier Zulaika.

Neskan taldeko partaideak berriz, honako hauek izango dira; Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Intza Odriozola eta Uxue Etxeberria

Animo eta egurre ekipo!

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan Gipuzkoako Taldeen Kopa Tolosan sarreran

Iker Aizpuruk bi domina lortu ditu IWAS Munduko Jokoetan

Kirol Egokituko Espainiako Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu zuen IWAS World Games jokoetan parte hartzeko. Txapelketa Portugaleko Vila Real De Santo Antonio herrian jokatuko zen azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean, eta bertan gure taldekideak emaitza oso onak lortuta etorri da etxera.

Iker Aizpuru gazteena izan da txapelketako parte-hartzaileen artean, baina hala ere, bi aldiz igo zen podiumera. Zilarrezko domina eskuratu zuen 50 metro bizkar proban, eta brontzezko domina 50 metro tximeletan.

Bere lehen parte hartzea izateko horrelako txapelketa batetan, maila oso ona erakutsi du Iker Aizpuruk. Portagalean jokatu den IWAS txapelketari esker, ziur gaude, entrenatzeko eta aurrera jarraitzeko motibazio berezia ekarri duela Ikerrek.

Hona hemen IWAS munduko jokoetan lortutako emaitzak:

  • 100 metro librean 12. postua.
  • 100 metro bizkarren 7. postua.
  • 100 metro tximeletan 4. postua.
  • 50 metro bizkarren 2. postua (zilarrezko domina).
  • 50 metro librean 12. postua.
  • 50 metro tximeletan 3. postua (brontzezko domina).

Zorionak Iker eta segi lanean!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuruk bi domina lortu ditu IWAS Munduko Jokoetan sarreran

Izarraitz Igeri Elkarteko ekipazioa Euskadi Sport dendan

          

Gabonak gerturatzen ari direla eta gogorarazi nahi dizuegu, Izarraitz I.E.ko zale guztiei, Izarraitz Igeri Elkarteko ekipazioa ( lehorreko arropak, bañujantziak, txanoak, ea.) Euskadi Sport dendan aurkituko duzuela.

Euskadi Sport, José de Artetxe kalea 13 (Pastorkua taberna ondoan). Tf. 943 812309

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkarteko ekipazioa Euskadi Sport dendan sarreran

Gipuzkoako Selekzioarekin arituko dira Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean, abenduaren 9an eta 10ean , Castelloneko (Espainia) Udal Igerileku Olinpikoan jokatuko den absoluto mailako “XIV Trofeo Internacional Castalia Castellón Costa Azahar” Sarian parte hartzeko. Azken unean, ikasketak direla eta, Oihana Goenagak bertan parte ez hartzea erabaki du.

Gipuzkoako selekzioa, asteazkenean, abenduaren 6an, irtengo da Donostiatik Castellonera.

Zorionak eta orain erakutsi zuen maila!

Espainiako txapelketak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Selekzioarekin arituko dira Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga sarreran