Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Azpeitian eta Eibarren

 

Joan den zapatuan, abenduaren 2an, izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Ligako hirugarren jardunaldia, Azpeitiko Udal Igerilekuan.

Honakoak izan ziren Azpeitian lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Nora Uria (2005), Judith Odriozola (2005), Maier Lizarzaburu (2005), June Berasategi (2005), Alaitz Mendizabal (2005), Mikel Etxeberria (2005), Elene Sudupe(2006), Amane Goenaga (2006) eta Elene Ruiz de Argandoña (2006). Nerea Urbieta (2005) baja izan zen azken unean.

Azpeitiko jardunaldian, 200 metro libre eta 100 metro bizkar probak lantzeko aukera izan zuten Isaac Pousadaren igerilariek. Horiez gain, 4×100 bular erreleboko proba ere izan zuten. Azpeitiko jardunaldian, emaitza onak izan zituzten, oro har, eta gaina ere, igerian ondo eginez.

Zorionak bertan izan ziren guztiei, bide onetik dijoazela ikusi bai genituen .

Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligako hirugarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Eibarko igerilekuan.

Eibarko jardunaldian Oihana Goenagak (1999), Eva Astigarragak (2000), Ander Etxabek (2000), Jone Goenagak (2001), Angela Ociok (2001), Iñaki Etxeberriak (2001), Asier Ganzarainek (2001), Ixak Gesalagak (2001), Asier Zulaikak (2002), Maitane Goenagak (2002), Alazne Sudupek (2004), Ilazki Odriozolak (2004), Intza Odriozolak (2004), June Zubizarretak (2004), Maialen Aiertzak (2004), eta Uxue Etxeberriak  hartu zuten parte. Leiane Lopetegi (2004) baja izan zen azken unean.

Entrenamendu gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan, eta hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Orokorrean ondo aritu ziren eta aurrez zituzten denboren bueltan ibili ziren.

Zorionak eta segi lanean!

Alebinen liga, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Azpeitian eta Eibarren sarreran

Hiru lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan

Hiru lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Azpeitin, Eibarren eta Lasarten izango dira Izarraitzeko igerilariak.

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, abenduaren 2an, Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan. Jardunaldia arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

Igeriketa egokituko igerilariak ere, zapatuan, Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia izango dute Lasarteko igerilekuan. Gure taldeko Ander Idoetak, Jurdan Arakistainek eta Lander Uriak izena eman dute Lasarteko jardunaldian parte hartzeko. Jardunaldia arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek  Azpeitiko Udal igerilekuan izango dute hitzordua. Alebinek baita ere, denboraldiko 3. jardunaldia izango dute. Azpeitiko lehiaketa, beste biak bezala, arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

Alebinen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.

Zorte on eta egurre!

Alebinen liga, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hiru lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan sarreran

Mila esker Aitzol Agirregomezkorta

Aitzol Agirregomezkorta entrenatzaileak gure artean ia lau urte egin ondoren, hilabete hau izango du azkenekoa. Urte hauetan gure taldeko igerilari gaztetxoei erakutsi dizkie igeriketako teknikak, eta taldeak izan dituen lorpenak, neurri baten, Aitzolen lanari esker lortu dira.

Guzti horrengatik, mila esker Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztion partetik, eta zorte ona iza dezazun opa dizugu hastera zoazen etapa berrian.

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Mila esker Aitzol Agirregomezkorta sarreran

Iker Aizpuruk IWAS World Games jokoetan parte hartuko du

Kirol Egokituko Espainiako Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du datorren asteburuan, azaroaren 30 etik abenduaren 6ra bitartean jokatuko den kirol egokituko IWAS munduko jokoetan parte hartzeko. Txapelketa Portugaleko Vila Real De Santo Antonio herrian jokatuko da eta 43 herrialdetako kirolariak parte hartuko dute.

Iker Aizpuruk ilusioz eta gogotsu ordezkatuko du Espainiako Kirol Egokituko Selekzioa, eta ziur, ahalegin guztiak egingo dituela emaitza onak lortzeko.

Zorionak Iker!

      

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuruk IWAS World Games jokoetan parte hartuko du sarreran

Izarraitzekoak triste, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan egindako lanarekin

Omar Urbieta, Oihana Goenaga eta Maitane Goenaga ez dira oso gustura itzuli Bartzelonan jokatu den txapelketan egindako lanarekin. Espainiako igerilari onenak izan dira joan den asteburuan Katalunian, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan. 513 igerilari zeuden inskribatuta, eta horien artean Izarraitz igeri elkarteko Oihana eta Maitane ahizpak. Bartzelonako txapelketan, ezin izan dute erakutsi euren maila.

Denboraldi hasiera da eta kontutan hartuta beste helburu batzuetarako ari direla prestatzen, ohikoena zen ez egitea denbora onak. Hala ere, Bartzelonako txapelketara joatea, aurreko denboraldian zehar lana ondo egitearen saria izan da.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Zorionak eta segi prestatzen!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak triste, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan egindako lanarekin sarreran

Giro ezin hobean igeriketako San Andres Saria

Giro ezin hobean joan zen aurtengo San Andres Saria. Azkoitiko eta Azpeitiko ia 130 igerilari gaztek hartu zuten parte, lehia eta festa uztartuta.

25 metroko eta 50 metroko igeri-frogak egin behar izan zituzten 8 eta 10 urte bitarteko igerilariek, eta guztiek jaso zuten saria; proba bakoitzean aurreneko hiru postutan sailkatu zirenei kopa bana banatu zitzaien, eta beste guztiei lepoko dominak. Lehiaketaren aurretik, ur-jolasetan gozatu zuten neska-mutilek, eta bakarkako probak amaitu ondoren, errelebotako probak egin zituzten, bi herrietako haurrak taldeetan nahastuta.

Aurtengo sariketak urdin kolorea hartu zuen, inoiz baino gehiago. Marea Urdinarekin bat egin bai zuen Zubiaurre Igeri Elkarteak, eta babes osoa azaldu zion ekimenari.

Era batera edo bestera, Zubiaurre Igeri Elkarteko kide guztiek hartu zuten parte atzoko festan; antolaketa-lanetan, sariak banatzen eta igerian. Izarraitz Igeri Elkarteak, zoriondu eta eskertu nahi dio Zubiaurre Igeri Elkarteari egindako lanagatik eta San Andres Saria gurekin partekatzeagatik .

 

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Giro ezin hobean igeriketako San Andres Saria sarreran

Izarraitzeko igerilariek San Andres saria jokatuko dute zapatuan, Azkoitian

Zapatu honetan, azaroaren 25ean, Zubiaurre Igeri Elkarteak antolatuta, igeriketako San Andres saria ospatuko da Azkoitian. Igerilariak berotzeko, ur-jolasak egingo dituzte, eta, 15:30etan hasiko da txapelketa. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2006 eta 2009 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.

25 metroko eta 50 metroko frogak antolatu dituzte, adinaren arabera. Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.

Azkoitira kotxez joango gara, eta bidaia antolatzeko, 14:45rako Azpeitiko igerileku aurrean elkartuko gara.

Animo eta zorte on guztiei!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek San Andres saria jokatuko dute zapatuan, Azkoitian sarreran

Oihana eta Maitane Goenaga Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketara

Datorren asteburuan, azaroaren 23tik 26ra bitartean, LXI. Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa (25 metroko igerilekuan) jokatuko da Bartzelonan (Katalunia). 513 igerilarik hartuko dute parte, eta bertan izango dira gure taldeko Oihana Goenaga eta Maitane Goenaga, Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean. Maialen Sudupe baja izango da azken momentuan.

Oihanak, 100 metro estilo, 100 metro libre, 50 metro bizkar, 200 metro estilo eta 50 metro libre probetan eta Maitanek, 100 metro libre, 100 metro bizkarren eta 200 metro bizkarren lehiatuko dira.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute Bartzelonako Nova de l´ Escullera igerilekuan. Ea beti bezain ongi igeri eginez denbora onak lortzen dituzten.

Zorte on eta egurre!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Oihana eta Maitane Goenaga Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketara sarreran

Bihar asteazkena, Izarraitz igeri elkartearen urteko batzarra

Bihar asteazkena, azaroak 22, urteko ohiko batzarra egingo du Izarraitz Igeri Elkarteak, Sindikatu Zaharrean. Bi deialdi izango dira: 20:00etan izango da lehen deialdia, eta 20:15ean bigarrena.

Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bihar asteazkena, Izarraitz igeri elkartearen urteko batzarra sarreran

Neguko ligako bigarren jardunaldia Azpeitin

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Azpeitiko Udal igerilekuan Neguko Ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Azpeitiko jardunaldian Oihana Goenagak, Ander Etxabek, Angela Ociok, Ixak Gesalagak, Iñaki Etxeberriak, Asier Zulaika, Maialen Sudupek, Maitane Goenagak, Alazne Sudupek, Uxue Etxeberriak, Intza Odriozolak, June Zubizarretak, Maialen Aiertzak, Ilazki Odriozolak eta Leiane Lopetegik hartu zuten parte. Asier Ganzarain baja izan zen azken momentuan.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora txukunak egiten ari dira taldeko igerilariak. Laster, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira. Datorren asteburuan, Oihana Goenagak eta Maitane Goenagak Neguko Espainiako Txapelketan  parte hartuko dute, Bartzelonan. Geroxeago berriz, Gipuzkoako Kluben Kopan izango dira gure igerilariak; eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.

Zapatuko jardunaldian, Markel Alberdi igerilari Olinpikoari, bere kirol ibilbidea errekonozitu genion oroigarri baten bidez.

Zorionak eta segi bide horretatik!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako bigarren jardunaldia Azpeitin sarreran