
Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Donostian, Bidebietako igerilekuan. Jardunaldia 09:30etan hasiko da.
Zorte on denei!

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Donostian, Bidebietako igerilekuan. Jardunaldia 09:30etan hasiko da.
Zorte on denei!
Datorren zapatuan, urtarrilak 27, Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Horrela, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen denboraldiko bigarren topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.
Honakoa da ordutegia:
– LH4ko ikasleak, 09:30etik 10:30era.
– LH5 eta LH6ko ikasleak, 10:30etik 11:30era.
– LH3ko ikasleak, 11:30etik 12:30era.
Gaztetxoen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.
Animo eta zuen zain gelditzen gara!

Zapatu honetan, urtarrilaren 27an, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa izango da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan, 10:00etan hasita. Izarraitzetik lau igerilari izango dira bertan, Ander Idoeta, Jurdan Arakistain, Iker Aizpuru eta Lander Uria, eta Konporta taldea ordezkatuko dute.
Zorte on laukote eta disfrutatu!


Joan den asteburuan, urtarrilaren 20 eta 21n, igeriketa egokituko Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu da Valentzian. Bertan, gure taldeko Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain izan dira lehian, Kirol Egokituko Euskal selekzioarekin.
Izarraitzeko hirukoteak emaitza bikainak lortu ditu txapelketan. Iker Aizpuruk igeriketa egokituko infantil mailan zilarrezko domina lortu du. Aizpuruk 50 metro libre, 50 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar banakako frogetan hartu du parte eta horien denboren batura, txapelketako bigarren onena izan da. Alebin mailan bi aldiz izana da Iker Aizpuru Espainiako txapeldun, 2015ean eta 2016an.
Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek ere lan bikaina egin dute txapelketan, aipatutako lau proba horiek osatu zituzten eta bere lana ezinbestekoa izan da Euskadik seigarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.
Zorionak hirukote!
Eguneratu ditugu klubeko errekorrak. Ikus ditzakezue errekor berriak TALDEKO ERREKORRAK klikatuta.

Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain
Datorren asteburuan, urtarrilak 20 eta 21, Lander Uria (2001), Jurdan Arakistain (2001) eta Iker Aizpuru (2004) taldekideak Valentzian izango dira igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.
Txapelketan proba ugaritan parte hartuko dute bi egunetan, bai bakarka bai erreleboetan. Ziur gaude, gure hirukoteak, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa.
Zorte on eta disfrutatu!
Pasa den zapatuan, Izarraitzeko txikienak Donostiko Benta Berri Igerilekuan izan ziren. Benjaminek, denboraldiko 2. jardunaldian parte hartu zuten eta alebinek berriz, Ligako laugarren jardunaldian lehiatu ziren.
Jardunaldi honetan, Donostiako taldeetako igerilariekin batera lehiatu zuten gure igerilariek, Sansebastian eguneko lehiaketaren ordez.
Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro bizkar, 100 metro bizkar edo 200 metro bizkar eta 50 metro bular probak izan zituzten zapatuko jardunaldian. Gure igerilari txikiak ilusio handiz eta gogotsu joan arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik.
Alebinek, bai neskek eta bai mutilek, 200 metro bular probarekin hasi ziren. Bigarrengo proba berriz, 100 metro tximeleta izan zuten. Alebinek 4×100 bizkar errelebo proba ere izan zuten nBenta Berriko igerilekuan.
Donostin izandako jardunaldietan, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren, hala ere, estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta, dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.
Zorionak!
Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte. Donostian izango dira jardunaldiak.
Datorren zapatuan, urtarrilaren 13an, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek Donostiko Benta Berri Igerilekuan izango dute hitzordua. Benjaminek, denboraldiko 2. jardunaldia izango dute eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete honako probak eginda:
Horiez gain erreleboak ere lehiatuko dituzte gure igerilariek..
Bestalde, alebinek Ligako laugarren jardunaldia izango dute Donostiko Benta Berri Igerilekuan, benjaminen jardunaldia bukatu ondoren. Alebinek honako probak egingo dituzte:
Benjaminen jardunaldia 15:15ean hasiko da eta bertara autobusez desplazatuko dira gure igerilariak. Donostira joan ahal izateko autobusa 13:30n irtengo da igerileku aurrean.
Alebinen jardunaldia 18:00ean hasiko denez, Donostira kotxez joango dira eta igerileku aurrean 16:15ean gelditzea erabaki da.
Zorte on eta disfrutatu!
Pasa den ostiralean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 35. edizioa jokatu zen Ordiziko Majori igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitzeko lau igerilari.
Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe, Ander Idoeta eta Lander Uria, arazo desberdinengatik, baja izan ziren azken unean Ordiziko sariketan. Maila handiko txapelketa ikusteko aukera izan genuen; Caba Siladji serbiarra nagusitu zen gizonezkoetan eta Lidon Muñoz Valentziarra emakumezkoetan. Omar Urbietak entrenatzen dituen igerilariek aukera paregabea izan zuten gailurrean dauden igerilari handiekin lehiatzeko.
Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatu ziren eta Jone Goenaga, Joanes Astigarraga eta Jurdan Arakistain arratsaldeko finaletik kanpo gelditu ziren. Iker Aizpuruk, berriz, igeriketa egokituko 50 libreko finalean lehiatzeko txartela lortu zuen.
Esan behar da, aurtengo edizioan igerilarien maila oso altua izan dela eta ondorioz, oso zaila izan dela finaletan parte hartzeko txartelak lortzea.
Iker Aizpuruk (arratsaldeko finalean), 50 metro librean 4. postua lortuta etorri zen etxera.
Zorionak eta segi gogor prestatzen!
Pasa den zapatuan, gure taldeko txikienak (Benjaminak eta Alebinak) Tolosan jokatu zen Paco Sanchez sarian parte hartu zuten.
Benjamin mailako txikienak bakarkako proba bana burutu zuten, eta benjamin mailako zaharrenak eta alebin mailako igerilariek aldiz, bina proba. Horiez gain, 12 x 50 m. libre mixtoko erreleboetan ere parte hartu zuten maila ezberdinetako taldea osatuz. Guztira, gure taldeko 45 igerilari izan ziren bertan.
Domina ugari ekarri zituzten etxera gure igerilariek eta beste behin, beraien maila erakutsi ahal izan zuten. Gaztetxoak gogotsu datoz eta hori ona da taldearentzako eta igeriketarentzako.
Entrenatzaileak gustura ziren igerilariek izandako portaerarekin.
Animo eta segi horrela!