Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Joan den zapatuan, urriaren 28an, izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Bergarako Agorrosin igerilekuan.

Honakoak izan ziren Bergaran lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Ander Etxabe (2000), Jone Goenaga (2001), Angela Ocio (2001), Ixak Gesalaga (2001), Iñaki Etxeberria (2001), Asier Ganzarain (2001), Maitane Goenaga (2002), Asier Zulaika (2002), Intza Odriozola (2004), Uxue Etxeberria (2004), June Zubizarreta (2004), Alazne Sudupe (2004), Maialen Aiertza (2004), Leiane Lopetegi (2004) eta Ilazki Odriozola (2004).

Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan.

Alebinek estrenaldi ona Oñatin

Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Ligako lehenengo jardunaldia, Oñatiko Zubikoa igerilekuan.

Honakoak izan ziren Oñatin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Iker Aizpuru (2004), June Berasategi (2005), Maier Lizarzaburu (2005), Nora Uria (2005), Judith Odriozola (2005), Mikel Etxeberria (2005), Elene Sudupe (2006) eta Amane Goenaga (2006).

Oñatiko jardunaldian, 400 metro libre eta 200 metro estiloetan lehiatzeko aukera izan zuten igerilariek.

Denboraldiko lehen jardunaldia izanik, urduritasuna nabari zen igerilarien artean. Dena den, uretara sartu orduko beraien maila erakutsi zuten, beste behin.

Entrenatzaileek, igerilarien gogoa eta jarrera ona azpimarratu zuten.

Segi horrela!

 

Bestalde, datorren zapatuan, azaroaren 4ean, Donostiko Paco Yoldi igerilekuan egingo den infantilen entrenamendu bateratuan parte hartzeko deitua izan da gure taldeko Uxue Etxeberria.

Aldiz, junior eta senior mailakoentzak entrenamendu bateratua, azaroaren 11n Donostiko Paco Yoldi igerilekuan egingo da. Hitzordu horretarako izan dira deituak gure taldeko Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria, Jone Goenaga, Maitane Goenaga eta Maialen Sudupe.

Zorionak eta segi lanean!

 

Alebinen liga, Helduen ligak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan sarreran

Gipuzkoan, neguko igeriketako denboraldia hastera doa

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Bergarako Agorrosin igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.

Arratsaldean berriz, Izarraitz Igeri Elkarteko alebin mailako igerilariek Alebin Ligako lehen jardunaldia izango dute. Txapelketa Oñatiko Zubikoa igerilekuan izango da, 15:30ean hasita. Oñatiko proban hartuko dute parte 2005 eta 2006 urteetan jaiotako neskek; eta 2004 eta 2005 urteetan jaiotako mutilek.

Gure igerilariak irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du astebukaerako lehiaketak.

Zorte on denei!

Alebinen liga, Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoan, neguko igeriketako denboraldia hastera doa sarreran

Benjaminen eta alebinen behin behineko egutegiak

Egutegiak pdf an:

Benjamin eta alebin maila, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminen eta alebinen behin behineko egutegiak sarreran

Zapatuan, Elkarte eguna ospatu genuen

Zapatuan, Elkarteko eguna ospatu genuen giro ederrean. Urtez urte, taldea handitzen doanez, partaidetza ona izan genuen prestatu genituen ekintzetan.

Aurrena, gure taldeko igerilariek, entrenatzaileek eta gurasoek igeriketa jaialdia egin zuten. Probak giro ederrean eta lagun artean egin ziren. Proben ondoren, txikienak goxoki poltsa bana jaso zuten.

Gero, afaldu aurretik poteoan ibili ginen Sanjuandegiko tabernetan.

21:30ean, Ongi Etorri jatetxean elkartu ginen ia 85 pertsona afaltzeko. Afalondoan momentu hunkigarriak bizi izan genituen. Batetik, pase den ur irekietako denboraldian emaitza onak lortu zituen eta aurten taldea utzi duen Leire Ceciagak, eta urte asko gurekin daramaten Aiora Beristainek, Eva Astigarragak eta Maialen Aizpuruk lore sorta bana eta oroigarri bana jaso zuten. Bestetik, zuzendaritza batzordean urteetan egin zuen lana eskertuz, Aitor Epeldek lore sorta eta oroigarria  jaso zuen. Ondoren, hiru igerilerik aurresku bat eskeini zien boskoteari.

Estitxu Elduaien, udal ordezkariari, gure esker ona adierazi eta horrela jarraitzeko Azpeitiko igeriketari laguntzen eskatu genion.

Mila esker guztiei!

 

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, Elkarte eguna ospatu genuen sarreran

EKIPAZIO BERRIA

Aurtengo denboraldian (2017-2018), Izarraitz Igeri Elkarteak ekipazio berria estreinatuko du. Ekipazioa Izarraitz I.E. eta ”Euskadi Sport”ekin  elkarlanean egin da.

Izarraitz Igeri Elkartea kirol talde bat denez eta lehiaketetan talde kutsua emateko asmoarekin,  Zuzendaritza Batzordeak ekipazio berriariarekin honela jokatuko du:

  • Alebin, infantil, junior eta absolutu mailan lehiatzen duten igerilariei galtza motzak, kamiseta, sudadera eta galtza luzeak dohainik emango zaizkie.
  • Master ataleko kideei galtza motzak eta kamiseta dohainik emango zaizkie.
  • Benjamin mailan lehiatzen duten igerilariei eta aurten lehen aldiz lehiatu behar duten igerilariei (2009), galtza motzak eta kamiseta dohainik emango zaizkie.

Benjaminak eta master mailako igerilariek “Euskadi Sport” dendatik (Pastorkua ondoan) pasa beharko dute arropa berria probatzera.

Hemendik  aurrera, Izarraitz Igeri Elkarteko ekipazioa Euskadi Sport dendan aurkituko dituzue.

Aipatutako arropatik aparte, produkto gehiago izango ditugu (motxilak, niki, parka,…) Izarraitzeko logoarekin salgai.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari eta hauen familikoentzat, %10 eko deskontua eskainiko digu dendako beste produktu guztietan.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EKIPAZIO BERRIA sarreran

Lehen Hezkuntzako ikasleek igeri topaketak egin dituzte

Gaur, zapatua, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatuta duen egutegiari jarraituz, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 ko ikasleek igeri-topaketa izan dute Azpeitiko igerilekuan. Izarraitzeko entrenatzaileek prestatu dituzten  ur jokoetan, Errezilgo eta Azpeitiko ikastetxeetako 318  ikaslek hartu dute parte ( LH 3ko 115, LH 4ko 90 eta LH 5 eta LH 6ko 103).

Igerilekuan ikusi ditugun aurpegi irrifartsuak, gustura eta asko gozatu dutela isladatzen zuten. Gaurkoan, haurrek ur jokoen bidez, igeriketa ezagutzeko aukera izan dute.

Hona hemen, goiz eder honen lekuko argazkiak:

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lehen Hezkuntzako ikasleek igeri topaketak egin dituzte sarreran

Zapatuan, IV. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza

Zapatuan, irailaren 30ean, IV. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibar Igerixan Kirol Klubak antolatuta.

Igerialdi luzeak 6.500 metro izango ditu eta 11:30etan emango zaio irteera Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3.000 metrotako luzera izango du eta 12:30etan irtengo dira igerilariak Mutrikuko portutik. Bi proben helmuga Debako hondartzan izango da.

Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari daude izena emanda, Leire Ceciaga, Iñaki Etxeberria, Jone Garate eta Ainhoa Uranga. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.

Animo eta zorte on!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, IV. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza sarreran

Urriaren 7an, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna

Denboraldi berria ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 7an, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna ospatuko dugu. Egun horretarako ekintza hauek antolatu ditugu:

  • 16:30etan, igerilekuan, igeriketa jaialdia egingo dugu Izarraitz IE osatzen dugun guztien artean (igerilari, entrenatzaile, guraso, …).
  • 20:00etan poteoa Sanjuandegi auzoan.
  • 21:00etan afaria Ongi Etorri jatetxean. Umeak 15 €, Helduak 25 €. Izena emateko orria igerilekuko sarreran dagoen kortxoan egongo da urriaren 4rarte.

Animatu zaitez eta parte hartu!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 7an, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna sarreran

Lehen Hezkuntzako ikasleen igeri topaketak izango dira zapatuan

Datorren zapatuan, irailak 30, Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Horrela, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen denboraldiko lehen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.

Honakoa da ordutegia:

– LH3ko ikasleak, 09:30etik 10:30era.

– LH4ko ikasleak, 10:30etik 11:30era.

– LH5 eta LH6ko ikasleak, 11:30etik 12:30era.

Gaztetxoen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.

Animo eta zuen zain gelditzen gara!

Eskola Kirola, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lehen Hezkuntzako ikasleen igeri topaketak izango dira zapatuan sarreran

2016/2017 denboraldiko igeriketako gala

Datorren zapatuan, irailaren 23an, goizeko 11:15etatik aurrera, Irungo FIKOBAn 16/17 denboraldiko Igeriketa Gala ospatuko da. Bertan, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatuko dira.

Izarraitz Igeri Elkartetik sarituak hauek dira:
Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria eta Elene Sudupe.

Elkarte guztietako sarituak, beren familiatakoak, taldeetako kideak, entrenatzaileak eta zuzendariak gala honetara gonbidatuta gaude.

Zorionak guztiei!

GALAKO ZIRKULARRA

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2016/2017 denboraldiko igeriketako gala sarreran