BI postu podiumean, Kontxa Badiako 74. igerialdian

Zapatuan, irailaren 9an, jokatu zen Donostian, Kontxa  Badiako 74. Igerialdia eta Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVII. Ligako azkeneko Itsas Zeharkaldia. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxa Badiako 74. Igerialdiak. Eguraldi kaxkarra eta Itsaso harroa izan arren, animoso asko joan ziren gure igerilariak probara.

Infantilek, 11:00tan eman zioten hasiera Easo Igeriketa Taldeak antolatutako igerialdiari. 120 infantil mailako igerilarik parte hartu zuten, 71 neska eta 49 mutil eta, 740 metro inguruko igerialdia egiteko.

Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatu zuten gaztetxoak, ondo moldatu ziren Itsaso zakarrean. Hona hemen bakoitzak lortutako postuak:

  • Uxue Etxeberriak, 6. postua.
  • June Zubizarretak, 31. postua.
  • Maialen Aiertzak, 32. postua.
  • Elene Sudupek, 41. postua.
  • Alane Sudupek, 47. postua.

Absolutuetan, berriz, 11:45etan lehen taldeak (txano laranjak) hasiera eman zion, (hiru taldetan banatuta zeuden igerilariak, izen emateko garaian akreditatu zuten denboraren arabera) probari.

Izarraitzeko absolutuek, itsas zeharkaldien denboraldi guztian erakutsi duten maila onarekin bukatu zuten  Liga. Zapatuko proban, lehen postuetan bukatu zutenak, Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga izan ziren.  Rafak bigarren postua eskuratu zuen master 2 mailan eta Leirek master mailan, baita ere, bigarren postua.

Zapatuan Izarraitz Igeri Elkarteak ordezkaritza handia izan zuen eta hona hemen emaitzak banan-bana:

Azken froga bukatu eta gero, datorren astean zehar jakinaraziko dute, Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapenak nola gelditu diren.

Zorionak denei!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude BI postu podiumean, Kontxa Badiako 74. igerialdian sarreran

2017-2018 denboraldiko entrenamenduen egutegia eta ordutegia

Artxiboak pdf n:

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2017-2018 denboraldiko entrenamenduen egutegia eta ordutegia sarreran

Zapatuan, 74. Kontxa Badiako itsas igerialdia

Zapatuan, irailaren 9an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVII. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 74. Igerialdiak.

11:00etan infantilen kategoriakoei irteera emango zaio. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak berriz, 11:45etan lehen taldearekin hasiera emango zaio (hiru taldetan banatuta egongo dira igerilariak, izen emateko garaian akreditatu duten denboraren arabera). Hauen ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).

Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkaritza handia izango da zapatuko helduen proban, federatu eta popularren artean, Azpeititik 20 igerilaritik gora izena emanda baidaude. Izarraitzetik infantil mailan, sei igerilari (Uxue Etxeberria, Maialen Aiertza, June Zubizarreta,  Alazne Sudupe, Doltza Oiartzabal eta Elene Sudupe) bertan izango dira.

Zorte on guztiei!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, 74. Kontxa Badiako itsas igerialdia sarreran

Irailaren 11an hasiko du 2017-2018 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak

Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, astelehenean, irailak 11, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2017-2018 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan. Argazkian gaztetxoen ordutegiak eta txandak. Helduek eta masterrak iazko ordutegia izango dute.

Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko, igerilekuko sarreran aurkituko dituzue bete beharreko orriak. Ia txanda guztiak beteta daude eta itxarote-zerrenda bat egiten ari gara.

Lehendik dabiltzan igerilariek  eta orain arte jaso diren izen-emateekin osaturiko taldeak igerilekuko Izarraitz Igeri Elkartearen bulego kanpoan ikus daitezke. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 49 85 00 zenbakira.

Ohar honen bidez aipatu nahi genuke, Izarraitz Igeri Elkartea kirol elkarte bat dela eta helburu garrantzitsuenetako bat, gure igerilariek, lehiaketetan parte hartzea dela. Horregaitik, aurreko urteetan dabiltzanak eta aurten izena eman duten berriek, animatu lehiaketetan parte hartzera.

Bestalde, denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 7 rako, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari dira.

Data gerturatzen joan ahala egun horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Izarraitz Igeri Elkarteak.

 

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Irailaren 11an hasiko du 2017-2018 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak sarreran

Leire Ceciagak bigarren egin zuen Bermeon

Pasa den zapatuan, irailaren 2an, V. Salome Campos Igerialdia jokatu zen Bermeoko portuan. Azpeititik 22 igerilari joan ziren bertara, ia guztiak Izarraitz Igeri Elkartekoak;

Infantiletan Izarraitzeko lau igerilarirek parte hartu zuten, 1500 metrotako igeriladian sei partaide izan genuen eta proba nagusian, 5000 metrotako zeharkaldian, hamabi master.

Denak oso lan ona egin zuten eta emaitza aipagarriena Leire Ceciagak lortu zuen, beste behin. Bigarren emakumezkoa izan zen proba luzean eta lehena master mailan. Rafa Zubeldia ere ez zen makal ibili, sailkapen orokorrean 10. eta 2. master plus mailan.

Leire Ceciagak  Bermeoko zeharkaldiari  tamaina hartuta dauka, bi aldiz aurrena eginda dago.

Bikain aritu ziren antolatzaileak, urtez urte ospe eta partaidetza handitzen ari den itsas zeharkaldi horretan. Bestalde, aurten kai-muturreko obrak bukatuta zeuden eta zeharkaldia bertatik ikusteko modua izan genuen.

Zorionak denoi!

 

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Leire Ceciagak bigarren egin zuen Bermeon sarreran

Irailetik aurrera entrenatzaile berria

Isaac Pousada donostiarra izango da Izarraitz Igeri Elkarteko entrenatzaile berria. Isaac-ek esperientzia handia eta aberatsa du entrenatzaile moduan. Azken urteetan, Fortuna KE an ibili da entrenatzaile maila guztietako igerileriekin eta baita ere, Iñigo Llopis igerilari paralinpikoaren entrenatzaile eta arduradun teknikoa izan da.

Ziur gaude, Isaac-ek haize freskoa ekarriko digula eta orain arte bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak maila ona ematen jarraituko duela.

 

ONGI ETORRI ISAAC ETA ZORTE ONENA OPA DIZUGU!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Irailetik aurrera entrenatzaile berria sarreran

Zapatuan, V. Salome Campos igerialdia Bermeon

 

Zapatuan, irailaren 2an, V. Salome Campos Igerialdia ospatuko da Bermeon. Izarraitz Igeri Elkarteko master talde bat eta infantil mailako beste taldetxo txiki bat bertan izango dira parte hartzen.

Iezko edizioan, Maialen Sudupe infantiletan eta Leire Ceciaga 5000 metrotako zeharkaldian garaipena lortuta itzuli ziren etxera.

Zapatuko igerialdien irteerako orduak honako hauek izango dira:

  • 11:00 infantilak, 500 metrotako proba.
  • 11:40 absolutuak (emakumezkoak), 5000 metrotako proba.
  • 11:50 absolutuak (gizonezkoak), 5000 metrotako proba.
  • 12:00 absolutuak, 1500 metrotako proba.

Zorte on guztioi !

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, V. Salome Campos igerialdia Bermeon sarreran

TALDEKO ERREKORRAK EGUNERATUTA

Eguneratu ditugu klubeko errekorrak. Ikus ditzakezue errekor berriak TALDEKO ERREKORRAK klikatuta.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude TALDEKO ERREKORRAK EGUNERATUTA sarreran

Bi podium Irlako Itsas Zeharkaldian

Igandean, abuztuak 27, Irlako XX. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Izarraitz Igeri Elkarteko eta hainbat igerilari azpeitiarrek parte hartu zuten, infantil mailan eta helduen zeharkaldian.

Aurrenik, 10:30etan, infantil mailako 60 bat igerilari irten ziren Donostiako hondartzatik, 600 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Guztiek igerialdi polita burutu zuten eta hona hemen bakoitzaren emaitzak:

Ondoren, 11:00tan, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 500 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen eta guztira, 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak Santa Klarako irla zeharkatuz. Izarraitzeko masterrak, bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarrienak, Rafa Zubeldiak eta Leire Ceciagak lortutako 2. postuak  master mailan.

Izarraitzekoak honako postuak lortu zituzten:

        Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga podiumean

Zorionak guztioi!

Bestalde, datorren zapatuan eta Bermeoko portuan, V. Salome Campos Igerialdian izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak.

Hemendik animo eta zorterik onena opa nahi diegu guztiei.

 

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi podium Irlako Itsas Zeharkaldian sarreran

IGANDEAN, IRLAKO XX. IGERIKETA ZEHARKALDIA

Igandean, abuztuak 27, Irlako XX. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak bertan izango dira beste azpeitiar batzuekin batera.

Azpeititik 23 kirolarik eman dute izena eta honako hauek dira:

Helduak;

JULEN AGIRREZABALAGA, NAGORE ALBERDI, JUAN CARLOS ARELLANO, ALEJO AZKUE, JUAN INAZIO AZKUE, LEIRE CECIAGA, IÑAKI ETXEBERRIA, JOSEBA EXPOSITO, ENEKO IBARGUREN, OIHAN LIZASO, ASIER OIARTZABAL, ALAITZ OLAZABAL, IDOIA PALENZUELA, IKER PAREDES, AINHOA SALEGI, AINHOA URANGA, IGOR URANGA, IBAN URBIETA eta RAFAEL ZUBELDIA.

Infantilak;

JUNE BERASATEGI, UXUE ETXEBERRIA, DOLTZA OIARTZABAL eta JUNE ZUBIZARRETA.

Kontxako Atletiko San Sebastian  Elkarteko egoitzaren paretik, goizeko 10:30etan irtengo dira infantilak. 600 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 11:00etan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla zeharkatuz.

Zorte on guztioi !

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGANDEAN, IRLAKO XX. IGERIKETA ZEHARKALDIA sarreran