Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Azpeitiko Udal igerilekuan Neguko Ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.
Azpeitiko jardunaldian Oihana Goenagak, Ander Etxabek, Angela Ociok, Ixak Gesalagak, Iñaki Etxeberriak, Asier Zulaika, Maialen Sudupek, Maitane Goenagak, Alazne Sudupek, Uxue Etxeberriak, Intza Odriozolak, June Zubizarretak, Maialen Aiertzak, Ilazki Odriozolak eta Leiane Lopetegik hartu zuten parte. Asier Ganzarain baja izan zen azken momentuan.
Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora txukunak egiten ari dira taldeko igerilariak. Laster, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira. Datorren asteburuan, Oihana Goenagak eta Maitane Goenagak Neguko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute, Bartzelonan. Geroxeago berriz, Gipuzkoako Kluben Kopan izango dira gure igerilariak; eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.
Zapatuko jardunaldian, Markel Alberdi igerilari Olinpikoari, bere kirol ibilbidea errekonozitu genion oroigarri baten bidez.
Zorionak eta segi bide horretatik!
Argazkian, Iker Goenaga ROXTEC eko zuzendari nagusia eta Alex Etxeberria Izarraitz I.E. ko presidentea.
Datorren zapatuan, azaroaren 18an, Donostiko Paco Yoldi igerilekuan egingo den Gipuzkoako alebinen entrenamendu bateratuan parte hartzeko deituak izan dira gure taldeko Maier Lizarzaburu, June Berasategi, Nora Uria, Judith Odriozola eta Elene Sudupe.
Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Azpeitin eta Hernanin izango dira Izarraitzeko igerilariak.

Joan den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek bi lehiaketetan hartu zuten parte: Azpeitian eta Legazpin.
Bestalde, zapatuan eta 16:00tan hasita, Izarraitzeko txikienak Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. Gaztetxoak jardunaldira ilusio handiz eta gogotsu joan ziren arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik. Benjaminen artean batzuek lehenengo aldia zuten txapelketa baten parte hartzen zutela, eta hala ere , igerian ondo ikasten ari direla ikusi ahal izan zen eta denak gustura gelditu ziren lorturiko emaitzekin.


