Igandean, abuztuak 27, Irlako XX. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak bertan izango dira beste azpeitiar batzuekin batera.
Azpeititik 23 kirolarik eman dute izena eta honako hauek dira:
Helduak;
JULEN AGIRREZABALAGA, NAGORE ALBERDI, JUAN CARLOS ARELLANO, ALEJO AZKUE, JUAN INAZIO AZKUE, LEIRE CECIAGA, IÑAKI ETXEBERRIA, JOSEBA EXPOSITO, ENEKO IBARGUREN, OIHAN LIZASO, ASIER OIARTZABAL, ALAITZ OLAZABAL, IDOIA PALENZUELA, IKER PAREDES, AINHOA SALEGI, AINHOA URANGA, IGOR URANGA, IBAN URBIETA eta RAFAEL ZUBELDIA.
Infantilak;
JUNE BERASATEGI, UXUE ETXEBERRIA, DOLTZA OIARTZABAL eta JUNE ZUBIZARRETA.
Kontxako Atletiko San Sebastian Elkarteko egoitzaren paretik, goizeko 10:30etan irtengo dira infantilak. 600 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 11:00etan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla zeharkatuz.
Zorte on guztioi !


Pasa den zapatuan, Zumaian jokatu zen Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia eta bertan izan ziren gure taldeko master mailakoko hainbat kide. Itzurun hondartzan hasi eta Arbustaingo arranplaraino igeri egin behar zuten partaideak 3.000 metroko ibilbidea eginez. Zorionez, aurten, itsasoak baimena eman zuen eta Taosa Igeri Taldeak prestatutako itsas zeharkaldi ederra egiteko aukera izan zuten ia 300 igerilarirek. Proba gogorra izan zen haizeak jotzen zuelako eta itsasoa ere zakartu egin zelako. Guztira, 272 igerilarik lortu zuten arranplaraino iristea.
Rafa Zubeldia eta Julen Agirrezabalaga
Iaz Zumaiako proban parte hartu zuten Izarraitzeko igerilariak
Asteartean, abuztuaren 15ean, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari talde bat, 49. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.
Asteartean, abuztuaren 15ean, Paseo Berriko 49. Igerialdia ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilari daude izena emanda, bederatzi, helduen igerialdian parte hartzeko eta hiru, infantilen proban irtetzeko.






Abuztuaren 1ean hasi eta 5era bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Terrassan. Bertan, gure taldeko Jone Goenaga (juniorra) izango da.
Datorren astelehenean, uztailak 31, Saninazio eguna, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVII. Ligarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek, Txingudiko Badiako XIV. Igerialdian.
